Artxiboa

‘Marta Alonso’rekin etiketatutako sarrerak

Marta Alonso, Edurne Pasaban, Lehiberri, Nekazal Turismoa…

2010(e)ko Abuztuak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Opor usaina duten egun hauetan ere Tolosako orrialdean albisteak sartzen doaz, eta horiek denak batu eta asteroko laburpena prestatu dugu.

Tolosa, igeriketa podiumean. Marta Alonso igerilari tolosarrak brontzea lortu zuen estatuko junior mailan.

Tolosa. Edurne Pasaban

Tolosa. Edurne Pasaban

Kirolari emakumezkoak hizpide hartuta jarraituko dugu.4 x 8.000 Aranburu Jauregian. Edurne Pasabanek munduko 14 zortzimilakoak igotzeko erronka erakusketa batean bildu du. Aranburu jauregian zabaldu dute erakusketa eta ikusgai egongo da irailaren 12ra arte, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara.

Tolosaldea, nekazal turismoa topera. Bidaiariek, nekazal giro aukeratzen dute atseden hartu eta naturarekin hartu eman zuzena izateko asmoz. Gure nekazal turismoa, hondartzetako turismoaren gainetik kokatu da.

Usabaleko hesia, orain ikastolatik buelta eman behar da.

Tolosa. Lehiberri

Tolosa. Lehiberri

Urte honen amaieran hasiko dira Lehiberri zentroa eraikitzeko lanak. Tolosako Udalak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak gaur bertan sinatu duten hitzarmenari esker, Lehiberri, Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntza Zentroa martxan jartzeko milioi bat euroko finantzaketa bermatu da. Urte honen amaieran hasiko dira lanak, eta zentroa 2012an lanean egotea aurreikusten da. Oraindik ordea ez dute argitu zentroa non eraikiko den.

Tolosa. Ikaztegietako udala

Tolosa. Ikaztegietako udala

Ikaztegietak udaletxe berria izango du. Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak egindako azken bilkuran Ikaztegietako Udaletxe berria eraikitzeko proiektua onartu du. Proiektu hau Landagipuzkoa32 programaren bidez finantzatuko da. Guztira 962.000 euroko aurrekontua du; 500.000 € Foru Aldundiak ordainduko ditu eta Ikaztegietako Udala bera egingo da gainerakoaren kargu.

Eskerrik asko zuon parte hartzegatik eta laster arte.

Edurne Pasabanen azken berriak, Tolosa Kantari…

2010(e)ko Maiatzak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Edurne Pasaban

Edurne Pasaban

Eguerdi on danori!

Astea bukatzear dago, eta baita honetan ere Tolosako Hormak izandako emariak batu eta laburpena prest utziko dugu herriko Blog-ean.

Lehenik eta behin, tontorretik ekingo diogu gureari, goi-goitik.

Edurne Pasaban: “Nire burua eta bihotza Annapurnan daude” Eutsi Edurne, animo Asier!!!  Miss Oh: « Kangchenjungara berriz igotzeko inolako arrazoirik ez dut ». Gaur bertan ere, jaso ditugu gorenen dagoen Tolosarrar andrearen albiste freskoak. Edurne Pasaban, Shisha Pangman, eguraldi onaren zain baitago. “Ordenagailu baten aurrean bilduta gaude, denda batean, eta amets berdinarekin: Shisha Pangma igotzea”, adierazi du tolosarrak.

Kirol errepaso honetan mendian jarraituko dugu, baina eskia hartuko dugu hizpide, izan ere, Irati Izagirre eta Ane Gorostegi oso denboraldi ona egiten ari direla jakin dugu.

Emakume prestuak ditugu herrian gero! Marta Alonso gazteak zera dio: “Usabal igerilekuari esker, Espainiako Txapelduna naiz”.

Denak albiste onak ezin eta asteak askorako ematne duenez: Joxan Ormazabal idazle eta editorea hil egi zenekoa ekarri dugu gurera.Asteartean eman zioten azken agurra Joxan Ormazabali.

Bihar, Maiatzak 8 Larunbata … Peachy Joke eta Desordutan Tolosako Trianguloan (Kulturetxeko Aretoan dohaiñik) arratsaldeko 19:00 etan !!! Etzazu galdu !

Planak, aurrera begira egiteko ideiak ere topatuko dituzu bertan: Berdintasunaren aldeko I astea antolatu du Berdinbide Elkarteak.

Agendarako beste hitzordua hemen. Galtzaundik autobusa antolatu du maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora joateko.

Euskal jolasak garrantzitsuak direlako eta inolaz atzean, bazterrean utzi nahi ez ditugunez. Euskal jolasak ikastaroa izango da maiatzaren 17an hasita Euskara Zerbitzuak Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan antolatuta.

“Tolosa Kantari” taldeko kideak Baionan izango dira maiatzaren 22an. Tolosa Kantari taldeak antolatuta Baionan egun pasa egingo da maiatzaren 22an, egun horretan Baionan Kantuz kantu jira dela aprobetxatuz.

Bukatzeko, albiste beltza utzi dugu, baina ez zapore txarrarekin uzteko baizik eta hurrengo batean zure auzoko berri, txutxumutxu, bideo, argazki edo dena delakoa jarri dezazun.

Gizon bat hil da Oria ibaitik atera ostean. 63 urteko gizona, errekatik atera eta handik apur batera hil da.

Eskerrik asko zure laguntzagatik eta laster arte. Asteburu ona pasa.

Edurne Pasaban, turistak, agenda kulturala eta artzai eguna

2010(e)ko Apirilak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Tolosako taldeko horman jasotako emarien laburpena egiteko unea iritsi da, hementxe bertan topatuko dituzu herrian eta baita inguruan ere gertatu direnak eta baita aurrerantzean gertatuko direnak ere.

Jakitun zara zuk ere zure emaria bertan jarri dezakezula eta jakina, ongi etorri izango dela, inolako zalantza barik.

Autoa partekatzeko plataformak 27 erabiltzaile ditu eskualdean Tolosaldea Garatzenek bidaiak elkarrekin egiteko taldea sortu du webgunearen bitartez

Tolosako kultura udaberriaz jantzita guztion eskura eta gustura.

Maiatzaren 5erako hitzordu interesgarria topatu dugu horman bertan. “Magic of the dance” irlandar dantzaz gozatzeko proposamena duzue bertan.

Pasaban eta Oiarzabal Annapurnan geldirik, eguraldi txarra dela eta. Eguraldiak hobera noiz egingo zain jarraitzen dute Edurne Pasabanek eta bere taldeak Anapurnako oinarrizko kanpamenduan. Juanito Oiarzabal egoera berean da ere.

Kirolari handi batetik, beste kirolari tolosar eta emakume batera, Marta Alonso, bera da, Tximileta igeriketa estiloan Espainiako irabazlea 50 metrotan.

Gizarteko kontuak ere jaso ditugu Tolosako Horman eta Ainhoa Arteta abeslari tolosarra dute hizpide. Izan ere, Ataungo San Martin parrokian ospatu zuren Iker semearen bataioa.

Gaur, Ordizian Artzai eguneko azoka berezia ospatzen duten bitartean, Gaztarekin harreman zuzena duen albistea topatu dugu gurean. Gazta Museoak oso bisita kopuru handia jaso baitu.

Pazko astean gauden honetan datu baikorrekin egingo dugu aurrera.Tolosaldeak, aste santuan bisitari kopuruak gora egin du.

2.400 latxa ardi Ordiziako kaleetan barrena ibili dira. Ekitaldi horrek antzina negua bukatzean artzainek eta artaldeek Aralarrera egiten zuten bidaia irudikatuko da.

Eskerrik asko zure kolaborazioagatik eta laster arte.