Artxiboa

‘Leidor’rekin etiketatutako sarrerak

X. Javier Urkola Herri Duatloiak hartu ditu Tolosako kaleak

2011(e)ko Maiatzak 10 Iruzkinik ez

Hamargarrenez ospatu da asteburuan Javier Urkolaren omenezko duatloia Tolosan, eta beste behin, parte hartzea handia izan da. Gai hau eta beste batzuk jorratu dira aste honetan Facebookeko horman. Goazen laburpenarekin!

Esteka honen bitartez jakitera ematen genuen asteburuan ospatzen zela Javier Urkolaren omenezko duatloia. Bi kilometro korrika, hamabost bizikleta gainean eta azken bi kilometroak korrika. Tolosako Duatloi Taldean antolatzen du, eta aurten ere parte hartze handia izan du lasterketak.

Olatz Gartziak, bestalde, gaur eta bihar Tolosako Leidorren izango den emanaldi baten berri ematen zigun lotura honekin, izan ere, mendiko irudi ikusgarriak ikusteko parada izango da gaur eta bihar. Horrela esaten zigun Olatzek: “Jo itxura bikaina du honek, bai behintzat mendia maite duenarentzat!”.

Beñat Mendietak, berriz, Lazaro Gonzalezek Tolosan ateratako irudi eder batekin parte hartzen zuen horman, eta horrela esaten zigun: “Lazaro Gonzalezek Tolosan atera du irudi hau, eta EGUNEKO ARGAZKIA da gaur, asteari bukaera ona emateko. Hemen, helbide honetan, paisaia eder gehiago daude: http://www.eitb.com/usuarios/fotos/”. Badakizue argazki gehiago ikusi nahi izatera, edo zuek zuen argazkiak igo nahi izatera, eitb.com-ek argazkiak eta bideoak igotzeko erreminta berria jarri duela martxan.

Tolosa. Egilea: Lazaro Gonzalez

Tolosa. Egilea: Lazaro Gonzalez

Itxaso Apraizek errezeta bikain baten berri ematen zigun, Tolosako babarrun ezagunak nola prestatu, alegia: “Tolosako babarrunak prestatzeko errezeta Arantza Soraluceren eskutik. On egin!!!”. Nork edo nork prestatzeko gogoa badu, hemen duzue Itxasok utzitako lotura.

Eta besterik gabe agur esateko ordua heldu da. Jarraitu gure horman parte hartzen eta Tolosan gertatzen den guztia kontatzen, guk gure aldetik zuek kontatutako oro blog honetara ekartzen saiatuko gara. Bitartean segi ondo eta pozik bizi!

Edurne Pasaban, Aste iraultzailea, Bidegorria, Higikortasun plana…

2010(e)ko Apirilak 29 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Edurne Pasaban

Edurne Pasaban

 

Eguerdi on denori!

Udaberri edo udako egun zoragarri honetan, San Prudentzio egun handia ospatzeko. Hala ere,  Armentia urrutiegi geratzen zaigunontzat bestelako proposamenak topatu ditugu.

Tolosako Horman jasotako emariak hartu eta hemen topatuko duzu herri, herritar edota ingurukoen gaineko informaziorik freskoena.

Gainera, orain Blog-etan, Edurne Pasaban-en ibileraren jarraipena egin dugu eta hemen topatuko dituzu albisterik berrienak.

Hasteko, baratzeari begirada emango diogu, izan ere orain hasten gara ortuan jarritako haziek zer nolako emaitzak ematen hasten diren. Euskadi Irratian emititzen duten “Landaberri” saioan Durango eta Tolosara bisita egin dute eta bertan duzue audioa entzun ahal izateko.

Bestelako egitarauak Aste Iraultzailea Engels Ateneoan aste honetarako, esate baterako, gaurko, apirilaren 28rako hitzordua dugu 19.30tan; ‘Nikaraguako iraultza sandinista’ (gazteleraz).

25 domina Tolosaldea IKT taldearentzat euskal txapelketetan.  Igeriketak bizitzen ari den une goxoen isla dira azken emaitza hauek. Carrera, Alonso, Muñagorri eta gainerako kideek kalitatea ezin hobea erakutsi dute.

Eguraldi onarekin batera, denok aprobetxatzen dugu kalean egoteko, edota, ganbaran genuen txirrindulari hautsa kendu eta bueltatxo bat emateko, orain arrakastatsua den bidegorria ekarri dugu gurera, Tolosa-Alegikoa.  Oinezko eta txirrindulentzako 3 kilometrotako errai hau, Gipuzkoako hiru erabilienen artean dago. Paisaia, lasaitasuna, eta Oria ibai ondotik igarotzeak benetan oso bidegorri erakargarria bilakatu dute.

Ekainerako Gastronomia azoka berritzaileena izango dugu, aho-zabalik utziko gaituela aurreratzen dute. Sormen handikoa izatea espero da, sukaldeko egitarau harrigarria ari dira prestatzen. Ardo desberdinen dastaketa, okel exotikoak, aperitif abangoardistak eta abar luze bat.

Arestian esan bezala, Edurne Pasabanen azken ibileraren berri emateko gure horman jasotakoekin ziber kronika egitera goaz orain. Asteartean horrela zabaldu genuen Tolosako Horma: Gaur (apirilak 27) ekingo dio Pasabanek Shisha Pangma igotzeari.  Edurne Pasaban alpinistak astearte honetan ekingo dio Shisha Pangmako tontorra (8.027 metro) egitearen xedeari

Edurne Pasaban bakarrik gelditu da.  Edurne Pasaban, Annapurnako gailurra zapalduta, bere hamairugarren zortzimilakoa egin du. Bere hurrengo helburua Sisha Pangma izango da.

Atzo, astertea, hilak 27 Oh Eun-sun hegokorearra Annapurnako gailurrera iritsi da. Edurne Pasaban Tolosako alaba kuttun izendatuko dute. Tolosako herriak emozioz jarraitu du 14 zortzimilakoak igotzeko helburuz Edurne Pasaban eta bere taldeak egindako bidea. Alaba Kuttun izendatzearekin Tolosaren esker ona eta harrotasuna adierazi nahi zaio goimendizaleari.

Orain, mendiak utzi eta landa aldera joko dugu, izan ere Tolosako higikortasun Plana ekarriko dugu gurera, nekazal auzoen komunikaziorako diruz lagundutako taxiak jarri nahian baitabiltza.  Beste hainbat herritan moduan, nekazal auzoentzat garraio publikoa jartzeko kezka ere Tolosan ematen ari da.

Mendizale handiak ditu Tolosak, eta bestela prestatzen joateko aukerak ere topatu ditugu, Ehunmilak. Arrastaka Mendi Taldeak asteburu honetarako Ehunmilak-eko irteera bi antolatu ditu.

Kirolarien errepasoarekin jarraitzeko, Itxaso Leunda garaile Azkoitiko duatloian.XI Azkoitiko duatloian distantzia motzeko euskadiko txapelketa jokatu zen adin taldeen artean. Lehenengo, 8 km korrika, jarraian 36 km bizikletan eta amaitzeko 4 km lasterka burutu behar izan zituzten bertan elkartutakoek.

Igarotako ekitaldi onak ere gogora ekarri nahi ditugu, izan ere, giro onean ospatu zen Dantzari Txiki eguna .Gabiriako Goruntz dantza taldeak, Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin, Gabiriako herriarekin txandatuz bi urtez behin dantzari txiki eguna antolatzen du gure herrian, eta aurten, igaro den igandean ospatu dute.

Orain, tranpaldo gainera igota, mikrofonoaren ondoan Mikel Artola Bertsolari alegiarra aipatuko dugu, izan ere, gazteen Osinalde Sariko finalerako sailkatu da Gabirian egindako emanaldiari esker.  Mikel Artola alegiarrak maiatzaren 8an Gabirian izango den finalerako txartela eskuratu zuen

Krisi garai honi aurre egiteko asmoz, topatu dugun lan deialdi bat helarazi nahi dizugu honen bitartez. Galtzaundi Euskara Taldeak langilea behar du koordinatzaile posturako

Asteburu honetarako proposamena ere ekarri nahi dugu. ‘XL Town’, teatro satirikoa bihar ostirala Leidorren egongo da ikusgai.

Aste honetako errepasoari amaiera emateko oharra dugu. Aurten Etxarri-Aranatz-eko Ikastola arduratuko da Nafarroa Oinez festa antolatzeaz. Urriaren 18an ospatuko da jaia, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Izena emateko epea zabalik dago jada.

Honenbestez, eskerrak eman nahi dizkizugu zure parte hartzeagatik eta baita zure arretagatik ere.

Edurne Pasabanek tontorra egin du, hainbat plan aukeran

2010(e)ko Apirilak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Edune Pasaban. 13.zortzimilakoan

Edune Pasaban. 13.zortzimilakoan

Eguerdi on denori!

Astea ondo amaitzeko gure taldean egondako mugimenduaren berri jasoko duzue, ezta txantxa, inolaz ere, gero eta lagun gehiago izaten ari garelako gure taldean, eta gainera, gero eta kolore gehiago somatzen dugu bertan. Hori dena zuri esker denez, hemendik esker mila esanez ekin nahi diogu gaurko postari.

Asteburu honetarako gomendatu nahi duzun liburua ere taldean bertan jarri dezakezu beraz, horren zai geratuko gara momentuz.

San Jordi egun handia gaurkoa, Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko Harizpen duzue hitzordua.

Mokolo gogoan. Arestian ere aipatu izan dugunez, Mokolo pailazoan gogoan izateko, hainbat pailazo elkartu eta ekitaldi hunkigarria egin zen. Ikusi bideoa.

Antzerki astea martxan jarriko da gaur, ostirala, hilak 23, beraz benetan udaberriak oso uzta eta lore ederrak eskaintzen dizkigula ezin uka.

Antzerkia aipatu dugun moduan, kasu honetan, pantaila handira begira jarriko gara Larramendi Bazkunaren ekimenez Filme Laburren zirkuitua abiatuko da gaur bertan.

Bestelako ekintzak ere badira asteburuan zehar egiteko eta tartean esate baterako Irurako Ikastolak antolatutako III. Ñañarri Rallysprinta larunbata honetan bertan.

Orain Edurne Pasaban, tolosar mendizalearen jarraipena behar bezala egiteko, igoeraren berri emango dizuegu, izan ere, horrela ekin genion mendirako ibilbideari. Bat baino ez zaio geratzen Edurneri!

Jarraian, Pasaban bera, Annapurnako kanpamendu basera iritsi eta bertan atseden hartu zuela jakin genuen.

Munduan, 14 , zortzimilako dituen lehen emakumea izango da zalantzarik ez dugu. Tolosar handiak egunkari guztiak hartu ditu eta baita gehiago merezi ere. Pasabanek igo du Annapurna. http://www.berria.info/albisteak/40563/Pasabanek_igo_du_Annapurna.htm Edurne Pasaban-en adierazpenak ere jaso ditugu: “Gogorra eta luzea izan da”http://www.eitb.com/bideoak/kirolak/beste-kirolak/osoa/400568/edurne-pasaban-gogorra-eta-luzea-izan-da/ Pasabanek Annapurna igo du, bere hamahirugarren “zortzimilakoa” Bakarra geratzen zaio beraz, 14.era iristeko bakarra geratzen da. Zorionak Edurne!!!!!

Abeslariekin jarraituko dugu eta harrobia egon badagoela ere esan dezakegu, hala ere finala ikusi nahiko duzu eta horretarako bihar duzu Klaudio Landa Etb-1ean dena emateko prest, baita emaitzak ere. Aukeratu zure talde gustukoena. Apirilaren 24an!

Tonua ondo hartuta dugun honetan partitura aldatuta kantari jarraituko dugu Tolosak horretarako eta askoz gehiagorako ematen baitu. Helena Orcoyen tolosar sopranoa, RTVEko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako kontzertua irratitik zuzenean eskaini zen. Datorren domekan, 25-ean eta maiatzaren 9-an telebistaz ikusteko aukera izango dugu TVE-ko bigarren katetik.

Ken Zazpi taldearen kontzertua gaur Tolosako Leidorren. Beraz, astea ondo baino hobeto bukatzeko proposamena.

Bestalde, Anoetan, kiroldegian bertan: Kenpo-kai ikastaroak emango dituzte, beraz, zerbait berri eta berezia frogatzeko aukera bikaina aipatutakoa. Kiroldegian emango dira, ordutegiak aukeran jarri dituzte eta gainera irakasleak maila handikoak dira denak.
Eskerrik asko eskainitako arretagatik eta laster arte.

Asteburu zoragarria izan dezazula.

Tolosak Blog berria estreinatu du

2010(e)ko Martxoak 30 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Benetan oso pozgarria da, gaurko egunez, Tolosako Blog-a estreinatzen duguneko albistea ematea. Hemendik aurrera, hemen batuko ditugu Tolosako Horman izandako emarien laburpena. Horregatik jada, ez dituzue mezu luzeak jasoko baizik eta Blog-era eramango zaitueneko oharra bakarrik.

Gero eta kide gehiago gara eta ere oso baikorra da, horrela guztion artean, bakoitzak bere taldetik, auzotik, edo bestekoetatik inguruan ikusten duena edota ospatuko diren ekitaldien berri ematen du horman, erakusleiho erraldoian.

Laburpenari ekingo diogu, hemen hormaren errepasoa:

Tais Sjb-ek horrela idatzi zuen horman iganden bertan: Jose Mari Mendizabal aizkolaria hil da: bihotzekoak eman dio.

Bestalde, kirol albiste triste batetik, hobea den beste batera joko dugu, Edurne Pasaban. Kanpamendu nagusira bueltan eta Ferran etxera buelta mina hartu duelako.

Eskerrik asko, Mokolo! Euskal Herrian dauden pailazorik ezagunenak Tolosako Leidorren dute hitzordua datorren apirilaren 17an. Iaz zendutako Mokolo pailazo anoetarraren omenaldia izango da bertan. Historian lehendabiziko aldiz pailazo guzti hauek tranpaldo berean elkarrekin egongo dira.

Ohar benetan garrantzitsua orain datorrena, Bihar martxoaren 31, asteazkena, Tolosan NAN dokumentuaren tramitazioa egiteko azken eguna izango da.

Energia aurrezteko sistema berri bati esker, Usabal handitzeko aukera eskainiko du. Sistema berri honek, gas naturala energia elektrikoan bilakatzen du, horrela energia erosi gabe,nork bere burua hornitzeko gai da.

Zuen energia berritzeko eta indarberrituta bueltatzeko, bertan ditugu aste santuko oporrak. Horregatik, egun onak igarotzea opa dizugu.

Ondo izan