Artxiboa

‘Kiroldegia’rekin etiketatutako sarrerak

Tolosak Blog berria estreinatu du

2010(e)ko Martxoak 30 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Benetan oso pozgarria da, gaurko egunez, Tolosako Blog-a estreinatzen duguneko albistea ematea. Hemendik aurrera, hemen batuko ditugu Tolosako Horman izandako emarien laburpena. Horregatik jada, ez dituzue mezu luzeak jasoko baizik eta Blog-era eramango zaitueneko oharra bakarrik.

Gero eta kide gehiago gara eta ere oso baikorra da, horrela guztion artean, bakoitzak bere taldetik, auzotik, edo bestekoetatik inguruan ikusten duena edota ospatuko diren ekitaldien berri ematen du horman, erakusleiho erraldoian.

Laburpenari ekingo diogu, hemen hormaren errepasoa:

Tais Sjb-ek horrela idatzi zuen horman iganden bertan: Jose Mari Mendizabal aizkolaria hil da: bihotzekoak eman dio.

Bestalde, kirol albiste triste batetik, hobea den beste batera joko dugu, Edurne Pasaban. Kanpamendu nagusira bueltan eta Ferran etxera buelta mina hartu duelako.

Eskerrik asko, Mokolo! Euskal Herrian dauden pailazorik ezagunenak Tolosako Leidorren dute hitzordua datorren apirilaren 17an. Iaz zendutako Mokolo pailazo anoetarraren omenaldia izango da bertan. Historian lehendabiziko aldiz pailazo guzti hauek tranpaldo berean elkarrekin egongo dira.

Ohar benetan garrantzitsua orain datorrena, Bihar martxoaren 31, asteazkena, Tolosan NAN dokumentuaren tramitazioa egiteko azken eguna izango da.

Energia aurrezteko sistema berri bati esker, Usabal handitzeko aukera eskainiko du. Sistema berri honek, gas naturala energia elektrikoan bilakatzen du, horrela energia erosi gabe,nork bere burua hornitzeko gai da.

Zuen energia berritzeko eta indarberrituta bueltatzeko, bertan ditugu aste santuko oporrak. Horregatik, egun onak igarotzea opa dizugu.

Ondo izan