Artxiboa

‘hauteskundeak Tolosan’rekin etiketatutako sarrerak

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Tolosan

2011(e)ko Maiatzak 22 2 iruzkin

Ibai Iriarte San Vicente Tolosako Udalerako Bilduko hautagaiak eskuratu ditu boto gehien (%40.16) 2011ko udal hauteskundeetan 8 zinegotzi eta 3804 botorekin. Jokin Bildarratzen alderdia, EAJ-PNV, berriz, bigarren lekuan geratu da 3629 botorekin, eta beraz, 7 zinegotzi izango ditu. Amaitzeko PSE-EEk (586 boto) eta Aralarrek (475 boto) eserleku bana eskuratu dituzte. Beraz, ordorengo urteetan litekeena da Ibai Iriarte izatea Tolosako alkate.

14475 lagunek dute botoa emateko eskubidea Tolosan.  Horietatik, 9473 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %34.62koa  izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Tolosan udal hauteskundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Gipuzkoako herrian:

BILDU: 3804 boto eta 8 zinegotzi

EAJ-PNV: 3629 boto eta 7 zinegotzi

PSE-EE:  586 boto eta zinegotzi 1

ARALAR: 475 boto eta zinegotzi 1

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Tolosako 2007ko udal hauteskundeen emaitzak.

Ikusteko dago, hortaz, Tolosako Udalak ze kolore hartuko duen. Emaitzak mahai gainean daude. Ondorengo egunotan, alderdien arteko bileretan erabakiko da tolosarren mapa politikoa. Guk, adi-adi jarraituko dugu guztia, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.

Udal hauteskundeak 2011 Tolosan

2011(e)ko Maiatzak 13 Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Tolosan. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza gabe, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Tolosak Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen “udal hauteskundeen emaitzak Tolosan” bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Tolosak Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Tolosako alkatea nor izango den jakin: Jokin Bildarratz Sorron (EAJ-PNV), Ibai Iriarte San Vicente (Bildu-EA), Jose Ignacio Asensio Bazterra (PSE-EE), Jose Maria Vieites Gomez (EB-B), Angel Bernardo Yañez Ares (PP) eta Cristina Baron Arregui (H1).

¡Blog honetan edota Tolosako orrialdean ikusiko dugu elkar!