Erasoak, hitz egiten duten kutxazainak, oihalezko poltsak…
Kaixo guztioi!
Astelehena iritsi da eta berarekin batera horman jasotako emarien laburpena ere badator.
Pixka bat atzera joko dugu eta Artzai Eguna ekarriko dugu gogora, urtean behin izaki, behar bezalako arreta jarriko diogu. Artzai Egun euritsua Ordizian.
Iñigo Lavado, Irungo chef-ak Idiazabalgo lehen gazta gaztea ebaki zuen. uummm!!! Benetan gozoa ezta? Gu besterik ez bada irudimenarekin gozatuko dugu.
Ardiak eta gazta izan ziren protagonistak eta horrela ageri da gure Tolosako Horman. Ordiziako sari onenak eskualdekoentzat.
Ardi askoren bisita izanda ere, bestelako bisitarien kopurua ere ez da atzean geratu. Tolosaldeko turismoa topera doa!!!
Txindokiko Itzalera osteratxoa egiteko proposamena utzi ditu Begoña Zubelzuk.
Zuen agendan apuntatzeko ohar pare bat eskainiko ditugu jarraian. Apirilaren 17rako agendan apuntatu. “Mokolo, eskerrik asko” Apirilak 16rako beste hitzordu interesgarri bat “Arrastoa” zuk ere gure arrasto honetatik jarraituta horrelakoak eta bestelakoak topatukodituzu.
Krisi sasoi honetan, aurrera egin ahal izateko ematen den laguntza oro pozik hartzen dugu, esate baterako: Jaurlaritzak 6.000 euroko mailegu eta bermea eman dizkio Amaroz Paper Fabrikari.
Hain pozik jartzen gara, abesteko gogoa ere etortzen zaigula, eta kantari jarrita: Portugalera bidaiatu du Txintxarri abesbatzak bere 50. urteurrenean.
Jakina, poztasunak ez du asko irauten eta entzun nahi ez ditugun albisteak datoz jarraian. Tolosa eta Oreretako haurdun dauden emakume bik beren bikotekideen erasoak jasan dituzte.
Gero eta gehiago aurrezten dugula esaten dute, akaso, beherapenetara jotzen dugulako izan daiteke, giro ona izan zen kaleko salmenta berezietan.
Dirua behin eta berriro aipatzen ari gara, eta askotan aipatu bezain laster, kartera hutsik dugula konturatzen gara, orduan, kutxazainera joaten gara….baina berba egiten duen kutxazain batera jo nahi baduzu? Ordiziara joan behar hauek probatzeko, bai, berba egiten duten kutxazainak ondo irakurri duzu.
Erosten, erosten, poltsaz inguratuta bukatzen dugu eta gainera plastikozkoak denak. Naturaren aldeko ekimenen artean, oihalezko poltsak erosketak egiteko.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laster arte.

Zure iritzia