Artxiboa

‘Bonberenea’rekin etiketatutako sarrerak

Lapurtutako haurrak Tolosan, Bide Ertzean Musika Sarietan…

2011(e)ko Apirilak 29 admin Iruzkinik ez

Lapurtutako haurren kasua Tolosako ospitaleetan eta Bide Ertzean talde tolosarrak Espainiako Musika Sarietan jasoko duen golardoa izan dira aste honetan horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina badira beste batzuk ere, beraz, has gaitezen!

Azken aldian asko ari gara entzuten lapurtutako haurren kasua. Orain arte urrun ikusten bagenuen ere, apurka-apurka ari dira kasuak gure inguruan azaltzen. Esteka honen bitartez ezagutarazten genuen lapurtutako haurren trafikoa Gipuzkoan asko eman dela, eta horren adibide garbia da Tolosa, izan ere, dagoeneko herriko bi ospitaleen aurkako hamabi salaketa jarri dituzte.

Gaztea-k ere horman parte hartu du aste honetan, eta lotura honekin jakitera ematen zigun Tolosako Bide Ertzean taldearen “Don Inorrez” kantak irabazi duela Espainikoa Musika Saria, euskarazko kantu onenaren atalean. Bide Ertzeanez gain, Fitok eta Delorean talde zarautarrak ere sarituko dituzte Espainiako Musika Sarietan.

Itxaso Apraizek, berriz, astebururako plan berezia egiten zigun. Izan ere, urte batzuk atzera egiten badugu, 1955an Jose Luis Villarejok eta bere emazteak, Concepción Momeñek, Colorin txotxongilo ezaguna sortu zuten, eta gaur oraindik ere bizirik dirau, izan ere, Tolosako Topic-en, Colorin eta bere lagunen erakusketa dago ikusgai datorren ekainaren 19ra arte. Esteka honekin, horrela esaten zigun Itxasok: “Opor garaiak aprobetxatuz, etxeko txikienentzat plana! Tolosako Topic-en, Colorin eta bere lagunen erakusketa dago ikusgai, datorren ekainaren 19ra bitarte. Ez galdu!!”.

ETBko Orain saioak, Bonberenearen bideo eder bat emititu zuen duela gutxi. Bonberenea egitasmoa 1997an abiatu zen, eta harrezkero Tolosako etxe koloretsua ezinbesteko erreferentzia bilakatu da. Denboraren poderioz, eta ekinaren ekinaz, sona berezia lortu dute bertan egiten diren ekitaldi eta emanaldiek, tartean, musikarekin loturiko ehunka zuzeneko kontzertu. Hemen erreportajea. Gozatu!

Eta Aralar Parke Naturalari eskerrak emanez, aste honetan ere gurean parte hartu duelako, gaurko postari agur esango diogu. Mila esker hor izateagatik eta jarraitu horman parte hartzen. Datorren astean kontu gehiago kontatuko dizkizuegu, baina bitartean, pozik bizi!

Bonberenea Sutan, Edurne Pasaban, Carlos Peña eta pasatutako jaiak

2010(e)ko Irailak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Ikasturte berria eta baita errepaso berria ere, laburpen honetan, Tolosako orrialdean jasotako emariak jaso ditugu eta horrela ez dugu herrian gertatuko ezer bazterrean utziko.

Tolosa. Bonberenea

Tolosa. Bonberenea

Hasteko, aurretik aipatutako ekitaldi baten berri emango dugu. Irailaren 11an badakizue, Bonberenea sutan ekitaldi handia ospatuko dela. Bonberenea Futbol zelaian, Tolosan bertan. Irailaren 11 Arratsaldeko 19:30tatik aurrera ate irekiera 21:00tatik aurrera kontzertuen hasiera Bonberenea sutan jaialdia urte guzti hauetan kontzertuetan eta musika ekintza ezberdinetan aritu den pertsona eta talde-sareak antolatu duen ospakizun bat da.

Etxearen desalojo eta birrintzearen aurkako gara, eta hori da printzipio batean Tolosako udalaren ideia. Horrek bultzaturik, ekintza honek etxea eta bertan daudenen moralak indartu egingo dira. Jaialdian ateratako etxea eta bere proiektuak aurrera eramateko izango da. Lehengo Sutanean edukitako esperientziak Sutanen bigarren atala errazago egingo zaigulakoan gaude, esperientzia hori oso baliagarria izan zitzaigulako. OHARRA: Bokata salmenta barran eta edarien prezioak merkeagoak Kalejira Tolosako kaleetan zehar. Arratsaldeko 6etatik aurrera. Sormenaren suhiltzaileen aurrean izan piromano eta zabaldu sua

Kirolen Asturiasko Printzearen Saria: Edurne Pasaban, hautagai. Espainiako futbol selekzioa edota Valentino Rossi ere daude saria eskuratzeko hautagaien zerrendan. Epaimahaiak asteazkenean jakinaraziko du erabakia.

Horrela hasi genuen astea baina….azkenean, Espainiako futbol selekzioak eraman du Kirolen Asturiasko Printzearen saria. Espainiako futbol selekzioa, Kirolen Asturiasko Printzearen Saria Azken bozketan Edurne Pasaban mendizalea eta Haile Gebreselassie atleta etiopiarra gainditu ditu Espainiako futbol selekzioak.

Edurne Pasaban Tolosan. Mendizale tolosarraren erakusketak mendiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Argazki, bideo eta jasotako hausnarketei esker publikoak 14 zortzimilakoak igo dituen munduko lehen emakumearen ibilerak ezagutzeko aukera izango du irailaren 12a bitartean.

Iraila indartsu dator. Izaskuneko jaien estropadak eta hondartzako volley-a izan ziren ikusmin gehien sortu zuten ekitaldiak.

Alkizan; Ezkondu eta ezkongabeen futbol partida arrakastatsua Intxaur-Aundi baserriko zelaia herritarrez bete zen partiduak ikusteko.

Tolosako sahararrei agurra. Ostiralean 200 lagun elkartu ziren, eta Tolosaldean bi hilabetez egon diren umeak agurtu zituzten, baina herritarren berotasunarekin eraman zen aurrera. Umeak irailaren bederatzian itzuliko dira bizi diren kanpamenduetara.

Saharako haurrak etxera itzuli dira bi hilabetez Euskadin egon ostean. Tindufeko kanpamendutik etorritako haurrek gauza asko bizitzeko denbora izan dute, baita euskara zertxobait ikasteko ere.

Carlos Peña tolosarrak, Gaztelako kanala igeri pasatzea lortu zuen, beraz, bere azken erronka ere gainditu du. 130 km igeri egin ditu azken froga honetan.

Kontu gehiago ere izan dira tartean baina hauek dira Tolosako orrialdeko hesitik igaro direnak eta azken laburpenean zure laguntzari esker jaso ditugunak.

Edurne Pasaban, 14 zortzimilakoak osatzen, lehen emakumea munduan

2010(e)ko Irailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Egunak dira jada, Tolosako orrialdeko emariak jasotzen ez ditugula, baina hilabetea ondo hasteko eta ikasturte berria ondo estreinatzeko hemen duzue prestatutako azken laburpena.

Beste modu baten ezin izan, eta gaurko protagonista nagusia, benetan goi goia jo duen emakumea.

Miss Ohk Kanchenjunga igo izana zalantzan jarri du Koreako federazioak. Kanchenjunga zapaldu ez zuela frogatzen bada, Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak osatzen lehen emakumea.

Edurne Pasaban, aurreneko emakumea 14 zortzimilakoak igotzen. Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana. Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana.

Karlos Rosales Santanak zera idatzi du: ‎“!!!Aurrera Edurne!!!”"

Korearrak Kanchenjunga igo izana zalantzan jarri du Koreako federazioak. Zapaldu ez zuela frogatzen bada Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea.

Irratian ere elkarrizketa egin diote Edurne Pasabani Radio Euskadin eta horrela erantzun du berak: ‘Miss Hawleyk ez dit esango “zu lehena zara” .

Edurne Pasaban, lasaiago Miss Hawleyren gutuna jaso ondoren.

Bestela ere, Edurne Pasabanen Bloga bisitatzea ere baduzu.

Edurne Pasaban gaur goizean Radio Euskadin elkarrizketa dute eta zuretzat ekarri dugu audioa entzun dezazun. Pasaban: ‘Miss Hawleyk ez dit zu zara lehena esango’

Edurne Pasaban sukaldean. Entrekota plantxan piper gorri eta zainzuriekin prestatu du.


Bukatzeko, gonbite kulturala ekarri dugu zuretzat. Erakusketa irailaren 23ra bitartean egongo da zabalik, Tolosako TOPIC Zentroan. Muñecos animados enpresak azken 30 urteotan egin dituen lanetako batzuk daude ikusgai. Erakusketa irailaren 23ra egongo da zabalik, esan bezala, Tolosan.

Asteburu honetan ere bada zer ospatu!! Izaskungo jaiak, azken urteotan berpiztu direnak, asteburu honetan ospatuko dira. Egitarauan topatuko dugun berrikuntza, batelen desafioa izango da eta larunbatean bertan ospatuko da.

Irailaren 11rako hitzordua Bonberenean dugu!

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte agurtuko gara blog-en nazioarteko egun honetan.