Artxiboa

‘Bide ertzean’rekin etiketatutako sarrerak

Lapurtutako haurrak Tolosan, Bide Ertzean Musika Sarietan…

2011(e)ko Apirilak 29 admin Iruzkinik ez

Lapurtutako haurren kasua Tolosako ospitaleetan eta Bide Ertzean talde tolosarrak Espainiako Musika Sarietan jasoko duen golardoa izan dira aste honetan horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina badira beste batzuk ere, beraz, has gaitezen!

Azken aldian asko ari gara entzuten lapurtutako haurren kasua. Orain arte urrun ikusten bagenuen ere, apurka-apurka ari dira kasuak gure inguruan azaltzen. Esteka honen bitartez ezagutarazten genuen lapurtutako haurren trafikoa Gipuzkoan asko eman dela, eta horren adibide garbia da Tolosa, izan ere, dagoeneko herriko bi ospitaleen aurkako hamabi salaketa jarri dituzte.

Gaztea-k ere horman parte hartu du aste honetan, eta lotura honekin jakitera ematen zigun Tolosako Bide Ertzean taldearen “Don Inorrez” kantak irabazi duela Espainikoa Musika Saria, euskarazko kantu onenaren atalean. Bide Ertzeanez gain, Fitok eta Delorean talde zarautarrak ere sarituko dituzte Espainiako Musika Sarietan.

Itxaso Apraizek, berriz, astebururako plan berezia egiten zigun. Izan ere, urte batzuk atzera egiten badugu, 1955an Jose Luis Villarejok eta bere emazteak, Concepción Momeñek, Colorin txotxongilo ezaguna sortu zuten, eta gaur oraindik ere bizirik dirau, izan ere, Tolosako Topic-en, Colorin eta bere lagunen erakusketa dago ikusgai datorren ekainaren 19ra arte. Esteka honekin, horrela esaten zigun Itxasok: “Opor garaiak aprobetxatuz, etxeko txikienentzat plana! Tolosako Topic-en, Colorin eta bere lagunen erakusketa dago ikusgai, datorren ekainaren 19ra bitarte. Ez galdu!!”.

ETBko Orain saioak, Bonberenearen bideo eder bat emititu zuen duela gutxi. Bonberenea egitasmoa 1997an abiatu zen, eta harrezkero Tolosako etxe koloretsua ezinbesteko erreferentzia bilakatu da. Denboraren poderioz, eta ekinaren ekinaz, sona berezia lortu dute bertan egiten diren ekitaldi eta emanaldiek, tartean, musikarekin loturiko ehunka zuzeneko kontzertu. Hemen erreportajea. Gozatu!

Eta Aralar Parke Naturalari eskerrak emanez, aste honetan ere gurean parte hartu duelako, gaurko postari agur esango diogu. Mila esker hor izateagatik eta jarraitu horman parte hartzen. Datorren astean kontu gehiago kontatuko dizkizuegu, baina bitartean, pozik bizi!

Seinale berriak, Tolosa eta Ibarra aurrez aurre Finlandia saioan…

2011(e)ko Martxoak 29 admin Iruzkinik ez

Seinaleztapen berria Tolosan, edo Finlandia saioko lehiaketan Tolosa eta Ibarra aurrez aurre, horiek izan dira, besteak beste, aste honetan horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina badira bestelako gaiak ere. Goazen laburpenarekin!

Esteka honen bitartez kontatzen genizuen Tolosako Udala herrian barrena seinale berriak jartzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari esker. Helburua? Bai kanpotik datorren jendeak baita bertakoek ere Tolosaren historiaz eta kulturaz gehiago ikastea.

Gainera, ETB-1eko Finlandiako Bandak ere gurean parte hartu du, izan ere, asteburuko saioan Tolosa eta Ibarra aurrez-aurre ikusi ahal izan genituen. Nork “frito” gehiago jan, hortxe koska. Proba benetan polita izan zen, begira bestela bideoa:

Leire Bazkezek larunbatean aldaketa sozialaren aldeko eguna ospatzen zela kontatu zigun horman. Ekitaldi igari izan ziren Tolosan, bestak beste, bizikleta martxa, kontzentrazioa, bazkaria, erakusketak, musika.. eta beste hainbat txoko. Leirek, gainera, ondorengo kartela uzten zigun:

Kartela. Aldaketa Sozialaren aldeko eguna

Kartela. Aldaketa Sozialaren aldeko eguna

Amaitzeko, EITBk kontatzen zigun Tolosako Bide Ertzean taldeak ostiralean Sopelan emandako kontzertua zuzenean ikusteko aukera zegoela Gaztea Liven ondorengo esteka honen bitartez. Aukera bikaina herriko talde ezagun honen emanaldiaz gozatzeko.

Eta honekin bukaera emango diogu gure gaurko laburpenari. Badakizue astero-astero zuek horman esandakoak blog honetara ekartzen ditugula. Beraz, badakizue, nahi dituzuen albisteak, argazkiak.. utzi, eta guk ondoren denak bilduko ditugu. Aste ona pasa eta pozik bizi!

Zegamako parea, Ordiziako gazta, Bide Ertzean, Bizikleta Azoka, turismoa

2010(e)ko Irailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Badirudi jada, udako eguraldia agurtzen ari dela, baina gurean, Tolosako Orrialdean, betiko moduan, denon artean berotasuna edota txarrenera jota epeltasuna mantentzen ahaleginduko gara. Horretarako beti izaten dira ongi etorri zerorrek bidalitako oharrak.

Hasteko, pantaila txikira begira jarriko gara.

Ezagutzen dituzu? Seguru, hemendik aurrera ez duzula kapitulurik galduko. Aitor eta Luis Perez, Zegamako aita-semeak. Aitor eta Luis Perez aita-semeak dira eta Zegamatik datoz. Ehiza eta arrantza maite dituzte eta finalera iristeko aukera handiak dituztela uste dute. Aitorri eta Luisi edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu kastingaren.

Leslie Adams: “Ummmm!!! gazta gozoa benetan….zuk zenbat emango zenuke hori dastatzeko? J. Aranburu Elkarteak irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa. Beasaingo Dolare jatetxeak 7.200 euro ordaindu ditu lehen saria irabazi duen gazta erdiarengatik”.

Mokadu gozoa hartu ondoren, tarte musikala irekiko dugu. Bide Ertzean taldearen azken lana. Irailaren 29an aurkeztuko du Bide Ertzeanek ‘Don inorrez’ lana. 13 kantu berri bilduko ditu bertan boskote tolosarrak eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratuko dute diskoa. Entzun lehen singlea: “Zurekin dantzatu nahi nuke”.

Bizikleta Azoka irailaren 18rako! Larunbaterako plan polita, benetan; Tolosako Mankonunitatea bizikletarekin erlazionatutako objektu guztiekin bigarren eskuko azoka prestatzen ari da.

Maite Bazterretxea: “Azkar ibili! PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTS irailaren 18an ikusi nahi? Sarrerak Beasaingo eta Ordiziko Lirain lurrin dendetan”.

Tolosaldean turismoak funtzionatzen du!!!! 2009 urtean baino % 120 gehitu da turismo bulegotik igarotakoen portzentaia.

Tolosarra bazara eta gainerakoei interesatuko zaien zerbait baduzu (albiste, deialdi, ohar, iritzi, argazki…), denon artean Tolosako orrialdean partekatu dezakezu. Gure aldetik, hitz ematen dugu, zuk jarritako hori lau haizetara zabaltzen lagunduko zaitugula. Zure zain gaude.

Azken ohar honekin, laster arte esango dugu, hori bai, aldez aurretik eskainitako laguntza eta arretagatik eskerrak eman nahi dizkizugu.

AHT, lanpostuak, Saharako haurrak, kirola herrian, Bide ertzean, Edurne Pasaban eta Tourra

2010(e)ko Uztailak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aupa!

Azken egunotan egin gabe egon ostean, hona hemen Tolosak Facebooken duen orrialdean komentatu denaren laburpen berri bat. Izan ere, hesian zenbait gauza interesgarri ikusteko aukera izan dugu; testu honetan batzuk baino ez ditugu sartuko, baina orrialdetik paseo bat emateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, ezer ez galtzeko. Mila esker!!

AHTren inguruan, jakin dugu Jaurlaritzak Tolosa eta Hernialde lotuko dituen zatia eraikitzeko lizitazio prozesua zabaldu duela, eta obrak ez direla geldituko. Hona hemen informazioa:

Maite Bazterretxeak hainbat publikazio utzi ditu, eta horietako bati ekingo diogu orain: ‎“‘Lan baztertze’ arriskuan dauden lagunak hartzeko, Tolosak 57 lanpostu sortu ditu“, esan zuen Maitek. Gehienez, 6 hilabeterakoak izango dira kontratuak, albistean azaltzen dutenez.

Horrez gain, Maitek berak utzitako albiste pozgarri hau ere islatu nahi dugu hemen: “Sahara zatitxo bat Tolosaldean. Aurtengo udan, Tolosaldeako 19 familiak Saharako haurrak hartzeko erabakia hartu dute”.

Maitek, aurreko ostegunean, hauxe esan zuen: “Tolosa cuenta con la primera pista multideporte para ocio y ejercicios. Estas nuevas instalaciones, situán a Tolosa a la vanguardia del “ocio y del deporte”, matizó el edil de Deportes, Oscar Renedo. A esta primera pista multideporte del municipio le seguirán otras, que ya están acordadas”.

Bide ertzeanen hurrengo diskoa, “Don Inorrez“, udazkenean egongo da kalean, eta hori ere orriaren hesian ikusi ahal izan dugu.

Kirolari dagokionez, beste kontu bat. Maite Bazterretxeak hauxe esan zuen: “La Junta de Portavoces del Ayuntamiento de Errenteria abordó en su última reunión la propuesta de impulsar y promover la candidatura de Edurne Pasaban a los premios Príncipe de Asturias“.

Eta, bukatzeko, gaur bertan jakin dugun albiste bat; baliteke Tourraren etapa bat Tolosatik abiatzea 2012ko edizioan. Nola ikusten duzue? Gustatuko litzaizueke? Jesus Elorduik eman digu horren berri.

Honenbestez esango dizuegu agur oraingoz; mila esker eskeinitako arretarengatik, eta hurrengo laburpenera arte! Ondo izan!!