Artxiboa

‘Udal hauteskundeak 2011’ atalaren artxiboa

Ibai Iriarte, Tolosako alkate

2011(e)ko Ekainak 11 Iruzkinik ez

Ibai Iriarte (Bildu) izango da Tolosako alkatea datozen 4 urteotan 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita. Tolosako Udala osatzeko udalbatza gaur egin da eta espero bezala Aralarren babesa jaso du Bilduk, beraz, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatuko da azken hauteskundeetan botoen %40.16 lortu baitzuen.

Tolosako udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) eta PSE-EEk (1) osatuko dute oposizioa. Jokin Bildarratzek, orain arteko Tolosako alkateak, hortaz, ez du hurrengo urteetan Gipuzkoako herria zuzenduko.

Ibai Iriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gipuzkoako Koordinatzailea izan da orain gutxira arte. 28 urteko gazte honek Zientzia Politikoak ikasi zituen eta eskarmentu handia du elkartegintzaren munduan. Besteak beste, YALAH Gazte Plataformako kidea da.

Hau duzue Tolosako udalak, datozen lau urteetarako izango duen itxura. Hala ere, betiko legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean, kontu honetaz edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak adi-adi jarraituko ditugu.

Udal hauteskundeen emaitzak. Zer esan du Tolosak?

2011(e)ko Maiatzak 23 Iruzkinik ez

Tolosako jendeak, Tolosak Facebookean duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahala izan zuen, atzo, hauteskunde gaua, hesian bertan ikusi genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Ibai Iriarte San Vicente Tolosako Udalerako Bilduko hautagaiari eman zioten garaipena. Hortaz, Bilduk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Tolosan; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi, onenak zarete!

Ikusmina handia zen Tolosan atzo, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, “porra” batekin. Ondorengo galdera luzatzen genuen: “Adi, hauteskunde-porra!!!! Egin zuen emaitza aurreikuspena: nor izango da Tolosako hurrengo alkatea? Zenbat zinegotzi izango ditu alderdi bakoitzak?“. Gauza jakina da zaila dela asmatzen, baina Miguel Legarrak, esaterako, egin zuen bere pronostikoa: “EAJ-7, Bildu-6, PSE-EE-2, Aralar-1, PP-1”. Ez zuen, ordea, guztiz asmatu, nahiz eta nahiko gertu egon.

Behin Bilduk irabazi zuela jakitean, ordea, hasi zen apurka-apurka jendea animatzen. Esaterako, Marta de Carlosek iritzirik eman ez bazuen ere, Gustuko dut” botoiari eman zion. Beraz, begi-bistakoa zen tolosarren presentzia horman.

Eta horrela, amaiera emango diogu “biharamuna“k ekarri duenari; laster, eta betiko legez, blog honetan ikusiko dugu elkar, eta azken egunotan hauteskundeetatik kanpo orrian esandakoak ere bilduko ditugu. Badakizue nahi duzuen gaien inguruko albisteak sar ditzakezuela, eta guk, beti bezala, zuek esandakoak blog honetan islatuko ditugula. Mila esker hor izateagatik eta ondo izan!

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Tolosan

2011(e)ko Maiatzak 22 2 iruzkin

Ibai Iriarte San Vicente Tolosako Udalerako Bilduko hautagaiak eskuratu ditu boto gehien (%40.16) 2011ko udal hauteskundeetan 8 zinegotzi eta 3804 botorekin. Jokin Bildarratzen alderdia, EAJ-PNV, berriz, bigarren lekuan geratu da 3629 botorekin, eta beraz, 7 zinegotzi izango ditu. Amaitzeko PSE-EEk (586 boto) eta Aralarrek (475 boto) eserleku bana eskuratu dituzte. Beraz, ordorengo urteetan litekeena da Ibai Iriarte izatea Tolosako alkate.

14475 lagunek dute botoa emateko eskubidea Tolosan.  Horietatik, 9473 joan dira gaur bozkatzera. Abstentzioa, beraz, %34.62koa  izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Tolosan udal hauteskundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Gipuzkoako herrian:

BILDU: 3804 boto eta 8 zinegotzi

EAJ-PNV: 3629 boto eta 7 zinegotzi

PSE-EE:  586 boto eta zinegotzi 1

ARALAR: 475 boto eta zinegotzi 1

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Tolosako 2007ko udal hauteskundeen emaitzak.

Ikusteko dago, hortaz, Tolosako Udalak ze kolore hartuko duen. Emaitzak mahai gainean daude. Ondorengo egunotan, alderdien arteko bileretan erabakiko da tolosarren mapa politikoa. Guk, adi-adi jarraituko dugu guztia, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.

Tolosako hauteskundeen emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an, Tolosako 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Tolosako hauteskunde emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Tolosako blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… Tolosako udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez,Tolosako 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Tolosako alkatea nor izango den eta hiriko mapa politikoa nola geratuko den jakingo dugu.

Tolosako herritarrak kalera atera dira osasun publiko baten alde egitera

2011(e)ko Maiatzak 17 Iruzkinik ez

Tolosako Osasun Publikoaren Alde plataformak manifestazioa antolatu zuen larunbatean Tolosan. Hauxe izan da aste honetan Facebookeko horman gehien aipatu den gaia. Badira, ordea, bestelako gaiak ere. Goazen aste honetako laburpenarekin!

Jende ugari bildu zen Tolosan iragan larunbatean egin zen manifestazioan, horrela esaten zigun Beñat Mendietak horman: “Jendetza bildu zen larunbatean osasun publikoaren aldeko manifestazioan! Ea horrela behintzat kasu egiten diguten!”. Albiste hau gaineratzen zigun, gainera. Martxaren helburua eskualdean Ospitale publiko bat ezartzea zen, eta Tolosako Osasun Publikoak antolatu zuen.

Berezi Tolosak, berriz, esteka hau uzten zigun horman. Tolosan dagoen Berezi izeneko denda honetan emakume eta gazteentzako taila handiko jantziak topatu ditzakezu, beraz, ez galdu aukera eta bisitatu. Tolosako Herreros kalean topatuko duzu.

Eta ezin dugu agur esan aurretik, hauteskunde gauean zuekin izango garela gogorarazi gabe. Iragan astean egin genuen bezala, igande honetan (maiatzak 22), eta baita astelehenean (maiatzak 23) ere zuekin izango gara horman Tolosan gertatu den guztiaz aditzera emateko. Zuekin eta parte hartu nahi duen guztiekin bat egingo dugu. Zuen zain geratzen gara!

Udal hauteskundeak 2011 Tolosan

2011(e)ko Maiatzak 13 Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Tolosan. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza gabe, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Tolosak Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen “udal hauteskundeen emaitzak Tolosan” bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Tolosak Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Tolosako alkatea nor izango den jakin: Jokin Bildarratz Sorron (EAJ-PNV), Ibai Iriarte San Vicente (Bildu-EA), Jose Ignacio Asensio Bazterra (PSE-EE), Jose Maria Vieites Gomez (EB-B), Angel Bernardo Yañez Ares (PP) eta Cristina Baron Arregui (H1).

¡Blog honetan edota Tolosako orrialdean ikusiko dugu elkar!