Artxiboa

‘Kirola’ atalaren artxiboa

X. Javier Urkola Herri Duatloiak hartu ditu Tolosako kaleak

2011(e)ko Maiatzak 10 Iruzkinik ez

Hamargarrenez ospatu da asteburuan Javier Urkolaren omenezko duatloia Tolosan, eta beste behin, parte hartzea handia izan da. Gai hau eta beste batzuk jorratu dira aste honetan Facebookeko horman. Goazen laburpenarekin!

Esteka honen bitartez jakitera ematen genuen asteburuan ospatzen zela Javier Urkolaren omenezko duatloia. Bi kilometro korrika, hamabost bizikleta gainean eta azken bi kilometroak korrika. Tolosako Duatloi Taldean antolatzen du, eta aurten ere parte hartze handia izan du lasterketak.

Olatz Gartziak, bestalde, gaur eta bihar Tolosako Leidorren izango den emanaldi baten berri ematen zigun lotura honekin, izan ere, mendiko irudi ikusgarriak ikusteko parada izango da gaur eta bihar. Horrela esaten zigun Olatzek: “Jo itxura bikaina du honek, bai behintzat mendia maite duenarentzat!”.

Beñat Mendietak, berriz, Lazaro Gonzalezek Tolosan ateratako irudi eder batekin parte hartzen zuen horman, eta horrela esaten zigun: “Lazaro Gonzalezek Tolosan atera du irudi hau, eta EGUNEKO ARGAZKIA da gaur, asteari bukaera ona emateko. Hemen, helbide honetan, paisaia eder gehiago daude: http://www.eitb.com/usuarios/fotos/”. Badakizue argazki gehiago ikusi nahi izatera, edo zuek zuen argazkiak igo nahi izatera, eitb.com-ek argazkiak eta bideoak igotzeko erreminta berria jarri duela martxan.

Tolosa. Egilea: Lazaro Gonzalez

Tolosa. Egilea: Lazaro Gonzalez

Itxaso Apraizek errezeta bikain baten berri ematen zigun, Tolosako babarrun ezagunak nola prestatu, alegia: “Tolosako babarrunak prestatzeko errezeta Arantza Soraluceren eskutik. On egin!!!”. Nork edo nork prestatzeko gogoa badu, hemen duzue Itxasok utzitako lotura.

Eta besterik gabe agur esateko ordua heldu da. Jarraitu gure horman parte hartzen eta Tolosan gertatzen den guztia kontatzen, guk gure aldetik zuek kontatutako oro blog honetara ekartzen saiatuko gara. Bitartean segi ondo eta pozik bizi!

Lara Arruabarrena tenista tolosarra, Boga Berria erakusketa Tolosan…

2011(e)ko Apirilak 12 admin Iruzkinik ez

Lara Arruabarrena tenista Andalucía Tennis Experience-n eta Boga Berri erakusketa Tolosako Aranburu Jauregian, hauek izan dira aste honetan Facebookeko horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Goazen asteko laburpenarekin!

Iragan astean jakin genuen, esteka honen bitartez, Lara Arruabarrena tenista tolosarra final –laurdenetarako sailkatu dela Marbellan jokatzen ari den Andalucía Tennis-Experience-n. 18 urte besterik ez ditu Larak baina apurka-apurka gora egiten ari da eta beraz, bideari ekin baino ez dio egin. Zorte on ona opa diogu gure tolosarrari!

Bestalde, Olatz Gartziak erakusketa baten berri ematen zigun horman ondorengo hitzekin: “Aranburu jauregian emakume arraunlarien inguruko argazki erakusketa dago ikusgai, Boga berria izenarekin. Egon al zarete? ni atzo izan nintzen eta argazki ederrak daude…Hilaren 23ra arte egongo da zabalik. Hemen aurrerapen bat!!”. Boga Berria argazki erakusketaren helburua joan den irailean ospatutako Emakumezkoen Kontxako I Bandera gogoratzea da, izan ere, emakumeek eremu berri bereganatu zuten Kontxako estropadan. Erakusketaren irudi ederrak uzten zigun, gainera:


Musika ere izan da hizpide aste honetan horman, izan ere, Itxaso Apraizek jakinarazten zigun lotura honekin apirilaren 9an Tolosako Bonberenean Fiachras eta Garate taldeen kontzertua ikusteko beta egongo zela.

Amaitzeko, gure laguna den Olatz Gartziak ostiralean Tolosako Kultur Etxean “Xentimorik Gabe” ikuskizunera gonbidatzen gintuen eta ikuskuzinaren kartela uzten zigun horman. Ikuskizuneko protagonistak Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreak dira.

Kartela. "Xentimorik gabe ikuskizuna"

Kartela. "Xentimorik gabe ikuskizuna"

Aipatzekoa da baita ere Aralar Parke Naturalak ere gurean parte hartu duela. Eta honekin amaiera emango diogu aste honetako laburpenari. Zuek badakizue nahi beste albiste, argazki, bideo… utz ditzakezuela horman eta guk astero astero zuek esandakoak blog honetara ekarriko ditugula. Besterik ez. Pozik bizi!

Berazubi berri bat Tolosan, Joxantonio Ormazabal idazleari omenaldia…

2011(e)ko Apirilak 4 Iruzkinik ez

Berazubiko berritze lanak edo Joxantonio Ormazabal idazleari iragan larunbatean Tolosan egindako omenaldia izan dira horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina ez dira bakarrak izan. Goazen laburpenarekin!

Aspalditik zurrumurruak baziren ere, pasa den astera arte ez genuen ziur jakin Berazubiren etorkizuna. Joseba Uriartek, ondorengo esteka honen bitartez jakinarazten zigun azkenean Berazubiko instalazioak eraberritu egingo direla eta publiko bihurtuko direla. Horrela esaten zigun Beñatek: “Ze ondo, Berazubi berri bat!!! baña obrek ez dute luze iraungo ala?”. Eskerrik asko, Beñat.

Bestalde, Ane Goikoetxeak omenaldi baten berri ematen zigun albiste honekin. Duela urte bete eskas zendu zen Joxantonio Ormazabal Zegamako idazlea, eta urteurrenaren aitzakiarekin, Elkar argitaletxeak eta beste hainbat lagunek omenaldia egin zioten larubatean Tolosako Topic-en. Lanbidez irakaslea, Tolosako ikastetxean aritu zen urte luzez haur eta gazteekin lanean. Horrela ematen zigun Anek hitzorduaren berri: “Joxantonio Ormazabal idazlea omenduko dute bihar Tolosako Topic-en arratsaldeko 17:30ean. Duela urte bete eskas zendu zen Joxantonio Ormazabal idazle zegamarra, eta Tolosako ikastolan lanean aritu zen”. Besarkada bat Joxantonioren familia osoari.

Amaitzeko, Aralar Parke Naturalak ere gurean parte hartu du lotura honekin eta horrela esaten zigun: “Eguraldi ona egingo duela aprobetxatuz, Larraitzera igotzea plan ederra izango da larunbaterako!”. Kontua da Tolosatik hurbil, Alegiako Larraitz Auzoan, hain zuzen, Langaurre Txirrindulari Elkarteak antolatuta, txirrindulari froga ospatu zela larunbatean.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Zuek jarraitu Tolosako horman parte hartzen eta guk gure aldetik astero bezala blog honetara ekarriko ditugu zuek esandakoak. Bitartean ondo segi eta pozik bizi.

Gipuzkoa Encounter informatika topaketa egin dute asteburuan Tolosan

2011(e)ko Martxoak 21 Iruzkinik ez

Tolosa informatikarien topaleku bihurtu da asteburu honetan. Ordenagailu eta teknologia berrien topaketarik handienak ostegunean ireki zituen ateak eta igandera bitarte luzatu da. Baina ez da Facebookeko horman eztabaidatu den gai bakarra izan. Goazen aste honetako laburpenarekin!

Urteroko legez, aurten ere Usabal kiroldegian ospatu da informatikarien jai handia. Esteka honen bitartez jakitera ematen genuen 600 lagun bilduko zirela jaialdiaren bosgarren edizio honetan. 1.200 metro koadroko azalera, 450 ordenagailu, segundoko 1.000 megako abiadura duen Interneterako konexioa, lehiaketak, txapelketak eta jolasak, hori guztia eta gehiago topatu du asteburuan Gipuzkoako herri honetara hurbildu denak. Itxaso Apraizek, albiste honekin, jaialdiak arrakasta itzela izan duela azaldu digu.

Baina bestelako jardueren berri ere izan dugu aste honetan. Esaterako, Joseba Uriartek ondorengo lotura honekin egunotan Tolosan aniztasunaren eta diskriminazioaren aurkako jardunaldiak egingo direla kontatzen zigun. Mila esker, Joseba.

Gainera, argazki lehiaketak martxan jarraitzen du horman, izan ere, zuen argazkiak ikusteko desiratzen gaude. Horman astero uzten dugun laburpenean, blogean argitaratzen dugunean, beti argazki bera ikusten da, eta argazki hori zuen izatea nahi dugu. Parte-hartu eta bidali zure argazkia! Datorren astelehenean “Gustuko dut” gehien dituen argazkia aukeratuko dugu. Segi argazkiak bidaltzen!

Amaitzeko, Leire Bazkezek argazki eder bat uzten zigun eta bide batez kontatzen zigun Euskadiko txapela lortu zutela tolosaldeko taldekoek neguko triatloian. Zorionak, beraz, guztiei. Hemen argazkia!

Neguko triatloiko parte-hartzaileak

Neguko triatloiko parte-hartzaileak

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Jarraitu parte hartzen horman eta guk, beti bezala, zuek kontatutako guztia blog honetara ekarriko dugu. Aste hona pasa eta badakizue, bidali zuen argazkiak lehenbailehen.

Zegamako parea, Ordiziako gazta, Bide Ertzean, Bizikleta Azoka, turismoa

2010(e)ko Irailak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Badirudi jada, udako eguraldia agurtzen ari dela, baina gurean, Tolosako Orrialdean, betiko moduan, denon artean berotasuna edota txarrenera jota epeltasuna mantentzen ahaleginduko gara. Horretarako beti izaten dira ongi etorri zerorrek bidalitako oharrak.

Hasteko, pantaila txikira begira jarriko gara.

Ezagutzen dituzu? Seguru, hemendik aurrera ez duzula kapitulurik galduko. Aitor eta Luis Perez, Zegamako aita-semeak. Aitor eta Luis Perez aita-semeak dira eta Zegamatik datoz. Ehiza eta arrantza maite dituzte eta finalera iristeko aukera handiak dituztela uste dute. Aitorri eta Luisi edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu kastingaren.

Leslie Adams: “Ummmm!!! gazta gozoa benetan….zuk zenbat emango zenuke hori dastatzeko? J. Aranburu Elkarteak irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa. Beasaingo Dolare jatetxeak 7.200 euro ordaindu ditu lehen saria irabazi duen gazta erdiarengatik”.

Mokadu gozoa hartu ondoren, tarte musikala irekiko dugu. Bide Ertzean taldearen azken lana. Irailaren 29an aurkeztuko du Bide Ertzeanek ‘Don inorrez’ lana. 13 kantu berri bilduko ditu bertan boskote tolosarrak eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratuko dute diskoa. Entzun lehen singlea: “Zurekin dantzatu nahi nuke”.

Bizikleta Azoka irailaren 18rako! Larunbaterako plan polita, benetan; Tolosako Mankonunitatea bizikletarekin erlazionatutako objektu guztiekin bigarren eskuko azoka prestatzen ari da.

Maite Bazterretxea: “Azkar ibili! PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTS irailaren 18an ikusi nahi? Sarrerak Beasaingo eta Ordiziko Lirain lurrin dendetan”.

Tolosaldean turismoak funtzionatzen du!!!! 2009 urtean baino % 120 gehitu da turismo bulegotik igarotakoen portzentaia.

Tolosarra bazara eta gainerakoei interesatuko zaien zerbait baduzu (albiste, deialdi, ohar, iritzi, argazki…), denon artean Tolosako orrialdean partekatu dezakezu. Gure aldetik, hitz ematen dugu, zuk jarritako hori lau haizetara zabaltzen lagunduko zaitugula. Zure zain gaude.

Azken ohar honekin, laster arte esango dugu, hori bai, aldez aurretik eskainitako laguntza eta arretagatik eskerrak eman nahi dizkizugu.

Bonberenea Sutan, Edurne Pasaban, Carlos Peña eta pasatutako jaiak

2010(e)ko Irailak 8 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Ikasturte berria eta baita errepaso berria ere, laburpen honetan, Tolosako orrialdean jasotako emariak jaso ditugu eta horrela ez dugu herrian gertatuko ezer bazterrean utziko.

Tolosa. Bonberenea

Tolosa. Bonberenea

Hasteko, aurretik aipatutako ekitaldi baten berri emango dugu. Irailaren 11an badakizue, Bonberenea sutan ekitaldi handia ospatuko dela. Bonberenea Futbol zelaian, Tolosan bertan. Irailaren 11 Arratsaldeko 19:30tatik aurrera ate irekiera 21:00tatik aurrera kontzertuen hasiera Bonberenea sutan jaialdia urte guzti hauetan kontzertuetan eta musika ekintza ezberdinetan aritu den pertsona eta talde-sareak antolatu duen ospakizun bat da.

Etxearen desalojo eta birrintzearen aurkako gara, eta hori da printzipio batean Tolosako udalaren ideia. Horrek bultzaturik, ekintza honek etxea eta bertan daudenen moralak indartu egingo dira. Jaialdian ateratako etxea eta bere proiektuak aurrera eramateko izango da. Lehengo Sutanean edukitako esperientziak Sutanen bigarren atala errazago egingo zaigulakoan gaude, esperientzia hori oso baliagarria izan zitzaigulako. OHARRA: Bokata salmenta barran eta edarien prezioak merkeagoak Kalejira Tolosako kaleetan zehar. Arratsaldeko 6etatik aurrera. Sormenaren suhiltzaileen aurrean izan piromano eta zabaldu sua

Kirolen Asturiasko Printzearen Saria: Edurne Pasaban, hautagai. Espainiako futbol selekzioa edota Valentino Rossi ere daude saria eskuratzeko hautagaien zerrendan. Epaimahaiak asteazkenean jakinaraziko du erabakia.

Horrela hasi genuen astea baina….azkenean, Espainiako futbol selekzioak eraman du Kirolen Asturiasko Printzearen saria. Espainiako futbol selekzioa, Kirolen Asturiasko Printzearen Saria Azken bozketan Edurne Pasaban mendizalea eta Haile Gebreselassie atleta etiopiarra gainditu ditu Espainiako futbol selekzioak.

Edurne Pasaban Tolosan. Mendizale tolosarraren erakusketak mendiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Argazki, bideo eta jasotako hausnarketei esker publikoak 14 zortzimilakoak igo dituen munduko lehen emakumearen ibilerak ezagutzeko aukera izango du irailaren 12a bitartean.

Iraila indartsu dator. Izaskuneko jaien estropadak eta hondartzako volley-a izan ziren ikusmin gehien sortu zuten ekitaldiak.

Alkizan; Ezkondu eta ezkongabeen futbol partida arrakastatsua Intxaur-Aundi baserriko zelaia herritarrez bete zen partiduak ikusteko.

Tolosako sahararrei agurra. Ostiralean 200 lagun elkartu ziren, eta Tolosaldean bi hilabetez egon diren umeak agurtu zituzten, baina herritarren berotasunarekin eraman zen aurrera. Umeak irailaren bederatzian itzuliko dira bizi diren kanpamenduetara.

Saharako haurrak etxera itzuli dira bi hilabetez Euskadin egon ostean. Tindufeko kanpamendutik etorritako haurrek gauza asko bizitzeko denbora izan dute, baita euskara zertxobait ikasteko ere.

Carlos Peña tolosarrak, Gaztelako kanala igeri pasatzea lortu zuen, beraz, bere azken erronka ere gainditu du. 130 km igeri egin ditu azken froga honetan.

Kontu gehiago ere izan dira tartean baina hauek dira Tolosako orrialdeko hesitik igaro direnak eta azken laburpenean zure laguntzari esker jaso ditugunak.

Edurne Pasaban, 14 zortzimilakoak osatzen, lehen emakumea munduan

2010(e)ko Irailak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Egunak dira jada, Tolosako orrialdeko emariak jasotzen ez ditugula, baina hilabetea ondo hasteko eta ikasturte berria ondo estreinatzeko hemen duzue prestatutako azken laburpena.

Beste modu baten ezin izan, eta gaurko protagonista nagusia, benetan goi goia jo duen emakumea.

Miss Ohk Kanchenjunga igo izana zalantzan jarri du Koreako federazioak. Kanchenjunga zapaldu ez zuela frogatzen bada, Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak osatzen lehen emakumea.

Edurne Pasaban, aurreneko emakumea 14 zortzimilakoak igotzen. Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana. Miss Hawley mendi-epaileak mendizale gipuzkoarrari komunikatu baten bitartez jakinarazi dionez, ez du ontzat ematen Miss Oh korearrak Kanchenjunga igo izana.

Karlos Rosales Santanak zera idatzi du: ‎“!!!Aurrera Edurne!!!”"

Korearrak Kanchenjunga igo izana zalantzan jarri du Koreako federazioak. Zapaldu ez zuela frogatzen bada Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea.

Irratian ere elkarrizketa egin diote Edurne Pasabani Radio Euskadin eta horrela erantzun du berak: ‘Miss Hawleyk ez dit esango “zu lehena zara” .

Edurne Pasaban, lasaiago Miss Hawleyren gutuna jaso ondoren.

Bestela ere, Edurne Pasabanen Bloga bisitatzea ere baduzu.

Edurne Pasaban gaur goizean Radio Euskadin elkarrizketa dute eta zuretzat ekarri dugu audioa entzun dezazun. Pasaban: ‘Miss Hawleyk ez dit zu zara lehena esango’

Edurne Pasaban sukaldean. Entrekota plantxan piper gorri eta zainzuriekin prestatu du.


Bukatzeko, gonbite kulturala ekarri dugu zuretzat. Erakusketa irailaren 23ra bitartean egongo da zabalik, Tolosako TOPIC Zentroan. Muñecos animados enpresak azken 30 urteotan egin dituen lanetako batzuk daude ikusgai. Erakusketa irailaren 23ra egongo da zabalik, esan bezala, Tolosan.

Asteburu honetan ere bada zer ospatu!! Izaskungo jaiak, azken urteotan berpiztu direnak, asteburu honetan ospatuko dira. Egitarauan topatuko dugun berrikuntza, batelen desafioa izango da eta larunbatean bertan ospatuko da.

Irailaren 11rako hitzordua Bonberenean dugu!

Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik eta laster arte agurtuko gara blog-en nazioarteko egun honetan.

San Lorentzo, San Bartolome, Leitzako jaiak, eta beste kontu batzuk

2010(e)ko Abuztuak 12 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Besarkada beroa:

Izan ere gaur eta bihar bitartean tenperaturek behera egingo dute eta berotasun edo epeltasun pixka bat eskertzekoa izango da.

Astea igaro ondoren, Tolosako Orrialdetik jasotako albisteak batu eta laburpen honetan ekarri ditugu zuretzat.

Uda sasoian etxeko txikienek ere ekintza desberdinak behar dituztenez Hirukian bertan gozoak egiteko tailerra izango dute.

Kike AmonarrizEsaidazu’ saioan.

Tolosa. Bonberenea

Tolosa. Bonberenea

Irailaren 11ean ere ekitaldi berezia izango da herrian. Arratsaldeko 19:30tatik aurrera ate irekiera 21:00tatik aurrera kontzertuen hasiera.

Topic, handitzen ari da, izan ere bildumarako titere berriak lortu baititu. Beste zazpi panpintxo ekarri dituzte, hauek denak Kubatik datoz gainera.


15 adin txikiko daude Gipuzkoan era profesionalean hartuta. 15 adin txikiko daude Gipuzkoan era profesionalean hartuta

Tolosako kultur edota kirol taldeek euskaraz lan egin dezaten udalak dirulaguntzak eskaintzen ditu, hauetarako eskabideak egiteko epea abenduaren 30 arte egongo da.

Tolargi eta Tolosagas dira Tolosako 2011 egutegian argazkiak sartzeko deialdia egin dutenak. Aurtengo gaia “Erretratuak” dira, hori bai, argazkian azaltzen diren pertsonen baimenarekin argitaratuko dira beti ere. Lanak aurkezteko epea, irailaren 16an bukatuko da, eta gehienez, parte hartzaile bakoitzak 25 lan aurkezteko aukera izango du. Tolargiko bulegoan (Rondilla, 34) edo Tologasan (Arostegieta, 18). aurkeztu beharko dira.

Edurne Pasaban ez da Donostiako Aste Nagusiko irekiera ekitaldian egongo.

Gazteak Il Capo jatetxean afaltzera gonbidatzen zaitu!

Gizon bat hil da traktore batek harrapatuta Idiazabalen. 86 urteko gizon bat hil da arratsaldean, Idiazabalen (Gipuzkoa), belar-zamak egiten ari zela. Traktore batek gizona harrapatu du.Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gertakariak 19:30 aldera jazo dira Ursuaran auzoan. Traktoreak atzera-martxa maniobra egin eta gizonezkoa harrapatu du.

Realaren partidak ikusteko autobusa jarri nahi da Legorretan. Idatzi honen bitartez jakinarazi behar dugu, Realaren partidak ikusteko, autobusa jarri nahi dutela Anoetara joateko. Interesatuak, Olaso eta Ezkizu tabernatan izena eman beharko dute. Epea: Abuztuak 26 izango da.

Saharar gazteak Tolosaldean daude, oporrak gure artean igaroko dituzte, sei Tolosan daude, beste bost Billabonan, bi Anoeta eta Leaburun eta bakarra Alegin.

Mikel Urdangarinen kontzertua Idiazabalen. Mikel Urdangarin musikariak eta bere taldeak kontzertua emango dute, Irailaren,4an larunbatean, Idiazabalen gaueko 22:00 etan. Jarraian Zubia bere azken diskoko abestiak entzuteko aukera izango da.

San Bartolome jaietako herri afarirako txartelak salgai daude Zegamako ostatun. Azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurtengo San Asteon bukatu da txartelak eskuratzeko epea. Bartolome jaietako egitarauaren barruan Herri Afaria antolatu da abuztuaren 25erako. Aurtengo menua iazko urtekoaren antzera, Lumagorri oilaskoak, entsaladak eta Sant Sadurní d´Anoiako kabak osatuko dute, aurten, Llopart kabak hain zuzen ere. Herri Afarian parte hartu nahi dutenentzat txartelak salgai izango dira Ostatun abuztuaren 10a bitartean.

2010 Musika hamabostaldian Loinatz abesbatzak emanaldi arrakasatsua izan du. Donostiako San Bizente Parrokia jendez lepo zegoen, eta Loinatz Abesbatzarekin batera, Coro Sainz organujolea izan zen, Xabier Sarasolaren gidaritzapean eta babesle lanak Lartundo fundazioaren eskutik joan ziren. Horretaz gainera, Lezoko Tomas Garbizuren ‘Mise Ecumenica’ ren estreinaldiarekin bat egin dute.

Antzinako Merkatu Plaza txikienen eskola bilakatuko da, haur eskola egingo baitute bertan.

Igeriketa intentsiboa Usabalen. Xabier Etxeberria: “Dena ez da igeri egitea” ikasleak banatuta daude eta talde desberdinak egin dira adin eta mailaren arabera.

Ikaztegietarrek agur esan diete jaiei. Ikaztegietarrek beren egun handia ospatu zuten atzo, San Lorentzo eguna, alegia. Meza Nagusiarekin hasi zuten goiza eta elizatik atera bezain laster txakolina eta pintxoak zain zituzten arkupeetan ipinitako mahaien gainean. Eguraldi bikainarekin, eta bozgorailuetatik trikitixa doinuak entzuten zirela, Getariako Etxetxo txakolina dastatzeko abagunea izan zuten bertaratutakoek. Basoa erosiz gero txakolina edan eta denetariko janaurrekoak jan zitezkeen, botila edo kaxa osoa erosteko aukera ere bazegoelarik.

Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte agurtzen gara.

Marta Alonso, Edurne Pasaban, Lehiberri, Nekazal Turismoa…

2010(e)ko Abuztuak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Opor usaina duten egun hauetan ere Tolosako orrialdean albisteak sartzen doaz, eta horiek denak batu eta asteroko laburpena prestatu dugu.

Tolosa, igeriketa podiumean. Marta Alonso igerilari tolosarrak brontzea lortu zuen estatuko junior mailan.

Tolosa. Edurne Pasaban

Tolosa. Edurne Pasaban

Kirolari emakumezkoak hizpide hartuta jarraituko dugu.4 x 8.000 Aranburu Jauregian. Edurne Pasabanek munduko 14 zortzimilakoak igotzeko erronka erakusketa batean bildu du. Aranburu jauregian zabaldu dute erakusketa eta ikusgai egongo da irailaren 12ra arte, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara.

Tolosaldea, nekazal turismoa topera. Bidaiariek, nekazal giro aukeratzen dute atseden hartu eta naturarekin hartu eman zuzena izateko asmoz. Gure nekazal turismoa, hondartzetako turismoaren gainetik kokatu da.

Usabaleko hesia, orain ikastolatik buelta eman behar da.

Tolosa. Lehiberri

Tolosa. Lehiberri

Urte honen amaieran hasiko dira Lehiberri zentroa eraikitzeko lanak. Tolosako Udalak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak gaur bertan sinatu duten hitzarmenari esker, Lehiberri, Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntza Zentroa martxan jartzeko milioi bat euroko finantzaketa bermatu da. Urte honen amaieran hasiko dira lanak, eta zentroa 2012an lanean egotea aurreikusten da. Oraindik ordea ez dute argitu zentroa non eraikiko den.

Tolosa. Ikaztegietako udala

Tolosa. Ikaztegietako udala

Ikaztegietak udaletxe berria izango du. Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak egindako azken bilkuran Ikaztegietako Udaletxe berria eraikitzeko proiektua onartu du. Proiektu hau Landagipuzkoa32 programaren bidez finantzatuko da. Guztira 962.000 euroko aurrekontua du; 500.000 € Foru Aldundiak ordainduko ditu eta Ikaztegietako Udala bera egingo da gainerakoaren kargu.

Eskerrik asko zuon parte hartzegatik eta laster arte.

AHT, lanpostuak, Saharako haurrak, kirola herrian, Bide ertzean, Edurne Pasaban eta Tourra

2010(e)ko Uztailak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Aupa!

Azken egunotan egin gabe egon ostean, hona hemen Tolosak Facebooken duen orrialdean komentatu denaren laburpen berri bat. Izan ere, hesian zenbait gauza interesgarri ikusteko aukera izan dugu; testu honetan batzuk baino ez ditugu sartuko, baina orrialdetik paseo bat emateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, ezer ez galtzeko. Mila esker!!

AHTren inguruan, jakin dugu Jaurlaritzak Tolosa eta Hernialde lotuko dituen zatia eraikitzeko lizitazio prozesua zabaldu duela, eta obrak ez direla geldituko. Hona hemen informazioa:

Maite Bazterretxeak hainbat publikazio utzi ditu, eta horietako bati ekingo diogu orain: ‎“‘Lan baztertze’ arriskuan dauden lagunak hartzeko, Tolosak 57 lanpostu sortu ditu“, esan zuen Maitek. Gehienez, 6 hilabeterakoak izango dira kontratuak, albistean azaltzen dutenez.

Horrez gain, Maitek berak utzitako albiste pozgarri hau ere islatu nahi dugu hemen: “Sahara zatitxo bat Tolosaldean. Aurtengo udan, Tolosaldeako 19 familiak Saharako haurrak hartzeko erabakia hartu dute”.

Maitek, aurreko ostegunean, hauxe esan zuen: “Tolosa cuenta con la primera pista multideporte para ocio y ejercicios. Estas nuevas instalaciones, situán a Tolosa a la vanguardia del “ocio y del deporte”, matizó el edil de Deportes, Oscar Renedo. A esta primera pista multideporte del municipio le seguirán otras, que ya están acordadas”.

Bide ertzeanen hurrengo diskoa, “Don Inorrez“, udazkenean egongo da kalean, eta hori ere orriaren hesian ikusi ahal izan dugu.

Kirolari dagokionez, beste kontu bat. Maite Bazterretxeak hauxe esan zuen: “La Junta de Portavoces del Ayuntamiento de Errenteria abordó en su última reunión la propuesta de impulsar y promover la candidatura de Edurne Pasaban a los premios Príncipe de Asturias“.

Eta, bukatzeko, gaur bertan jakin dugun albiste bat; baliteke Tourraren etapa bat Tolosatik abiatzea 2012ko edizioan. Nola ikusten duzue? Gustatuko litzaizueke? Jesus Elorduik eman digu horren berri.

Honenbestez esango dizuegu agur oraingoz; mila esker eskeinitako arretarengatik, eta hurrengo laburpenera arte! Ondo izan!!