Artxiboa

Iraila, 2011 (r)entzako artxiboa

Tolosako Antxon Bandres mendizale ezaguna hil da

2011(e)ko Irailak 28 Iruzkinik ez

Tolosa herriari estuki lotutako Antxon Bandres mendizale tolosarra hil zen atzo arratsaldean belarra mozten ari zela. Bandresen heriotzaren inguruan eta Facebookeko orrialdean aipatu diren beste kontu batzuez arituko gara gaurko postean.

Kolpe latza izan da tolosarrontzat Antxon Bandresen heriotza. Euskal Mendizale Federazioaren presidente izandakoa eta egungo presidenteordea belarra mozten ari zela lurrera erori eta han bertan hil zen, 63 urte zituela. Albistearen berri Tomás Mendizabalek ematen zigun atzo gauean, gertatutakoa jakin bezain pronto, eta hitz hunkigarriak uzten zituen gainera: “Dolu orokorra Tolosan 2011ko Irailak 28ean”. Albiste honekin baieztatzen genuen ezbeharra.

Tolosarren artean oso gizon maitatua izan da Antxon. Euskadiko Ezkerraren ordezkari bezala Udaleko zinegotzia, emaztea eta bi seme utzi ditu euskal mendizaleak. Bihar arratsaldeko 19:00etan emango diote azken agurra Tolosako Santa Maria elizan. Geuk ere doluminak eta besarkadarik beroenak bidali nahi dizkiegu senide eta lagunei.

Tolosan dolua nagusi bada ere, bestelako kontuak ere aipatu dira azken egunotan Facebookeko orrialdean, besteak beste, El Brujorekin hitzordua. Irailaren 23an Leidorrek Rafael Álvarez “El Brujo”-ren antzezlana ikusteko parada izan zen, eta guk bertara animatzen zintuztegun protagonistaren argazki bat orrialdean eskegiz.

El Brujo

El Brujo

Gainera iragan asteburuan eta esteka honen bitartez gogorarazten genizuen N-1a Alegi eta Tolosa artean itxi egingo zutela Gasteizera noranzkoan errepidea konpontzeko.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Animatu eta kontatu Tolosaren inguruko berriak, hitzorduak edo nahi duzuen guztia, dena ongietorria izango da, eta horrela, gehiago partekatzen badugu, geure herriaren inguruko berri gehiago izango ditugu. Bizi pozik eta eskerrik asko!!