Artxiboa

Ekaina, 2011 (r)entzako artxiboa

Tolosa prest dago San Joan jaiei hasiera emateko

2011(e)ko Ekainak 22 Iruzkinik ez

Bihar arratsaldean Udaletxeko balkoitik jaurtikiko duten suziriarekin emango diote Tolosan jaiei hasiera. Animatu eta zintzilikatu Facebookeko orrialdean jaietako argazkiak eta kontatu zuen planak! Gaurko postean Sanjoanak eta bestelako kontuak ere aztertuko ditugu. Goazen laburpenarekin!

Iritsi da uda, eta udako lehendabiziko egunetan zer? Sanjoanak Tolosan. Ekitaldiak ez dira faltako datozen egunotan, Tolosako 2011ko Sanjuanen egitaraua begiratzea besterik ez dago, eta guk guzti horren berri izan nahi dugu, eta horretarako nahitaezkoa da zuen laguntza eta parte hartzea. Gainera erronka bat dugu martxan, eta oraindik ez dugu lortu. Gogoratzen? Tolosako Jaietarako 500 lagun lortu behar ditugu. 136 lagun falta zaizkigu beraz. Tolosakoak gara eta baietz lortu! Gonbidatu zuen lagunak ahalik eta azkarren Tolosako orrialdearen lagun egitera!

Jaiez  gain, baditugu bestelako gaiak Tolosan. Beñat Mendietak, esaterako, ekimen berezi baten berri ematen zigun horman, ekainaren 19an ospatzen zen Trukearen Egunaren berri, hain zuzen ere. Horrela animatzen zuen jendea Beñatek: “Eneeeee!!! dirurik gabeko trukaketak!! hau bai ona, krisi garaian horrelako gehiago egin beharko litzake!!”. Truke Egunaren inguruko kartela uzten zigun, gainera, horman.

Kartel. Trukearen Eguna Tolosan

Kartel. Trukearen Eguna Tolosan

Joseba Uriartek, berriz, esteka honekin, duela hilabete batzuk Tolosako Nazioarteko Lorate Jaialdiaren baitan inauguratu zen Zumardiandi eremuaren berri ematen zigun ondorengo hitzekin: “Artea eta naturak bat egiten duten duela hilabete Tolosan inauguratu zen Zumardiaundi parkean. Ez al duzu ezagutzen? eta zeren zain zaude?”. Esteka horretan eremu berri horren irudiak ikus daitezke, benetan ikusgarriak dira, beraz, animatu eta ezagutu Zumardiandi!

Maite Bazterretxeak ere aste honetan horman parte hartu du, kasu honetan Twiterreko erabiltzaile bati jasotako esteka honekin. Tolosan dagoen El Frontón de Tolosa jatetxeko jakien irudi zirraragarriak dira, beraz, goserik ez baduzu, ziur honek jateko gogoa piztuko dizula. Begira Maitek zer esaten zigun: “Jo a ze itxura. Twitterren irakurri diot @Garbancita-ri eta…a ze itxura duten taberna honetako pintxoek!! Jun beharko da!!”.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Gogoratu jaien atarian gaudela, eta zuek Tolosan gertatzen den guztiaren berri izatea nahiko genukeela. Beraz animatu eta kontatu zertan zabiltzaten, zein den Tolosan egin daitekeen planik onena, nora joan, zer ikusi.. alegia, jaiekin loturiko nahi duzuen guztiak. Bertan gertatzen dena ere iruditan jasotzen baduzue, ez lotsatu eta igo hormara. Besterik gabe jai zoriontsuak opa dizkizuegu. Ondo pasa eta pozik bizi!

Tolosako 2011ko Sanjoanen egitaraua

2011(e)ko Ekainak 15 Iruzkinik ez

Tolosako 2011ko Sanjoanek dagoeneko badute euren egitarau ofiziala. Aurtengo San Joan jaietan ezer galdu ez dezazuen. Hemen duzue egitaraua oso-osorik, baita 2011ko Sanjoanetako kartela ere:

Tolosako San Joan jaien kartela

Tolosako San Joan jaien kartela


EKAINAK 18, LARUNBATA

09:00 Goiz guztian sanjoanetako aparteko azoka. Oraingo honetan, Iparraldeko eta Urola-kostako produktuak izango dira protagonistak.

Goizez (09:00etan Foruen etorbidean), eta arratsaldez (15:00etan San Frantzisko pasealekuan), kale saskibaloia (3 x 3), XII. San Joan saria.

09:00 Graffiti erakusketa, herrian zehar.

10:00 Usabal kiroldegian, igeriketa probak, XLII. San Joan saria.

10:30 GiroArte dultzaina taldea kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.

18:00 Usabal kiroldegian, San Joan eskubaloi sariko finalak.

19:00etan Berdura plazan, “Sagardo Eguna”. Antolatzailea, Batasuna Elkartea.

22:30 Plaza Berrian elkartasun emanaldia Saharako herriarekin: “Nomada TX” eta “Alurr Dantza Taldea” (euria egiten badu, Leidorren).

EKAINAK 19, IGANDEA

09:00 Truke eguna Zerkausian Denbora Bankuko emakumeek antolatuta.

10:00 Xake-Jokoa, Kultur Etxean, “Tolosako Xake Elkarteak” antolatuta: XXXVIII. Nazioarteko Lehiaketa taldeka, XXXV. “Enrique Pineda” Memoriala.

13:00 Hodei Truk abesbatzaren kontzertua Berdura plazan.

EKAINAK 23, OSTEGUNA

10:30 Euskal Herria plazako “Iturriza” Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean Mus Txapelketa.

17:00 Txistularien kalejira, antzinako erronda bidetik barrena.

18:00 Saharako haurrei harrera egiteko ekitaldia

18:30 Suziria, Udaletxeko balkoitik, eta kanpai hotsa, jaien hasiera iragartzeko.

18:30 Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik.

18:30 Tolosako margolarien XLV. erakusketaren inaugurazioa, Txinparta Elkartean (zabalik ekainaren 26a arte).

19:30 Zerkausian bertso jaialdia: Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Mikel Artola, Anjel Mari Peñagarikano eta Jokin Sorozabal. Gai-jartzailea Iker Iriarte.

19:30 Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko.

20:00 Berdura plazan, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua.

22:00 San Joan sua, Andre Maria plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri Dantzari Taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. “San Joan” zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiltzera abiatuko da. Jarraian Hodeiertz abesbatzak kantatuko du.

23:00 Plaza Berrian “Yukatan” eta “Lobo Eléctrico” musika taldeen emanaldia, ondoren “DJ Puntzaka”.

EKAINAK 24, OSTIRALA

07.00 Alkate Soinua Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.

08:30 Diana, Tolosako Musika Bandarekin.

08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko txistulari bandekin.

09:00 Diana, GiroArte dultzaina taldearekin.

09:00 Txirrindulariak (irteera): 1. eta 2. mailako afizionatuen proba, “XXXVIII. Jose Mª Anza Memoriala”, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.

09:30 Plaza Zaharrean Eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.

10:00 Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Tolosako bordondantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan.Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.

11:45 Txirrindulariak (amaiera): XXXVIII. Jose Mª Anza memoriala.

12:00 Oria ibaian batel estropadak (sailkapen probak)

13:00 Kontzertua, Berdura Plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosa eta Iruñeko udal txistulariekin.

16:45 Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken deskargak egiteko. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan. “Euskal Pizkundea”ren eragile izandako Doroteo Ziaurritz eta Antonio Mª Labaien -Tolosako Alkate ohiak- gogoratuak eta omenduak izango dira.

18:00 Haur Ikuskizuna Alondegi plazan. Azkona taldea.

18:00 San Frantzisko pasealekuan Txirrindulari Kriteriuma, “Jose Manuel Ansorena XV. Memoriala”, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta. Emakumezko, kadete, gazte eta afizionatu mailako txirrindulariek hartuko dute parte.

19:30 eta 23:30 “Jones Brothers” txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.

23:00 Su festak, 1. bilduma; Pirotecnia Zaragozana.

23:30 Euskal Herria plazan “Korrontzi” eta “Oinkari Dantza Taldearen” emanaldia: “Infernuko Hauspoa” (euria eginez gero, Leidorren).

EKAINAK 25, LARUNBATA

10:00 Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XX. San Joan Zesta-Punta Txapelketa.

10:30 Haurren entzierroa. Plaza Berritik Zezen plazara.

11:00 Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik, amaiera Zezen plazan.

11:00 Goizez eta arratsaldez (11:00/13:30 eta 16:00/19:30), haur jaialdia, Alondegi plazan: gaztelu, ohe elastiko, tren txiki… etab.

11:00 San Frantzisko pasealekuan, Tolosako Harizpe Elkarteak antolatuta, Toka Lehiaketa.

11:30 Zezen plazan xexentxoak eta zalditxoak haurrentzat.

11:30 “Bonberenea Txaranga” eta “GiroArte Dultzaina Taldea” kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
12:00 Tolosako Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian. Eguna alaitzen txaranga eta dultzaineroak eta “Tolosa Kantari” taldea arituko dira.

14:00 Euskal Herria plazan, koadrilen herri bazkaria. Ondoren “Zpeiz Mukaki ” musika taldearen emanaldia.

18:00 Berdura plazan “Hipo eta Tomax” haur ikuskizuna.

19:00 “Iraunkorrak” Txaranga eta “Mulambo” perkusio taldea kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen.

23:00 Su festak, 2. bilduma; Astondoa Piroteknia.

23:30 Lopez Mendizabal plazan kontzertua: “Xirimiri Orkestra” taldearen eskutik.

23:30 Plaza Berrian “Vendetta” musika taldeen kontzertua, ondoren “DJ Black”.

EKAINAK 26, IGANDEA

09:00 Diana, GiroArte dultzaina taldearekin. Egun guztian zehar Herri Musika Tresnen Topaketa. Dultzaineroak, txalapartariak, albokariak eta trikitilariak kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen.

11:00 Plaza Berrian Sokamuturra.

11:00 Goizez eta arratsaldez (11:00/13:30 eta 16:00/19:30), haur jaialdia, Alondegi plazan: gaztelu, ohe elastiko, tren txiki… etab.

12:00 Oria ibaian batel estropadak (finalak).

18:00 Lopez Mendizabal plazan haur ikuskizuna: “Zirika Zirkus”.

18:00 Zezen plazan, zezen-errekortarien VII. Lehiaketa adar puntak moztu gabeko zezenekin.

19:00 Trianguloan Herri Kirol saioa: aizkolariak; Izeta II eta Izeta IV harri-jasotzaileak; eta, Izaskungo nesken Sokatira Taldea.

20:00 Txistularien Alardea Berdura plazan.

OHARRAK

-Ekainaren 12an, futbola Usabalen, Elkartasun Txapelketa.

-Ekainaren 22an, 19:00etan Aranburu jauregian, Kultur Etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa zabalduko da.

-Ekainaren 18an herriko 6 jubilatu zaharrenei omenaldia, Harizpe Elkarteak antolatuta.

-Uztailaren 3ean, jubilatuen bazkaria.

-Ekainaren 22an, 19:30 Usabal kiroldegian, koadrilen arteko “Tolosa Kup” areto futbol txapelketako finalak (19:30etan 3. eta 4. postuak, 20:30etan finalak).

-Uztailaren 1ean, 12:30etan Usabal kiroldegian areto futbola haurrentzat Arsenal Elkarteak antolatuta (finalak).

Ibai Iriarte, Tolosako alkate

2011(e)ko Ekainak 11 Iruzkinik ez

Ibai Iriarte (Bildu) izango da Tolosako alkatea datozen 4 urteotan 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita. Tolosako Udala osatzeko udalbatza gaur egin da eta espero bezala Aralarren babesa jaso du Bilduk, beraz, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatuko da azken hauteskundeetan botoen %40.16 lortu baitzuen.

Tolosako udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) eta PSE-EEk (1) osatuko dute oposizioa. Jokin Bildarratzek, orain arteko Tolosako alkateak, hortaz, ez du hurrengo urteetan Gipuzkoako herria zuzenduko.

Ibai Iriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gipuzkoako Koordinatzailea izan da orain gutxira arte. 28 urteko gazte honek Zientzia Politikoak ikasi zituen eta eskarmentu handia du elkartegintzaren munduan. Besteak beste, YALAH Gazte Plataformako kidea da.

Hau duzue Tolosako udalak, datozen lau urteetarako izango duen itxura. Hala ere, betiko legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean, kontu honetaz edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak adi-adi jarraituko ditugu.

Tolosa hasi da 2011ko Sanjuanak prestatzen

2011(e)ko Ekainak 8 Iruzkinik ez

Erronka berri bat jarri dugu abian 2011ko Tolosako Sanjuan jaietarako. Helburua? 500 laguni jai horietarako Tolosako Facebookeko orrialdea gustatzea. Hau eta eta beste zenbait gai jorratuko ditugu gaurko postean.

Uda iristear da eta berarekin, herrietako jaiei emango zaie hasiera. Tolosako lagunak deseatzen izango dira, urteroko legez, aurtengo Sanjuan jaietarako, eta hori dela medio, ebento bat sortu dugu Tolosako jaiak 2011 izenburupean. Gure xedea Sanjuanetarako 500 laguni Tolosako Facebookeko orrialdea gustatzea da, eta horretarako zuek zuen laguni orrialdearen lagun egiteko gonbitea botatzea nahiko genuke. Era horretara, gehiago izango gara eta gure herriko jaietan gertatzen den guztiaren berri izango dugu.

Eta gaiaz aldatuz, Tolosako aste berdearen inguruan hitz egin behar dugu. Olatz Gartziak gurean parte hartzen zuen eta tolosan lore eta landeen inguruko jai handiaren berri ematen zigun ondorengo hitzekin: “Loreek eta landareek beteko dituzte herriko plazak datorren asteetan zehar, eta horren harira, bideo politt bat uzten dizuet, Tolosako bizilagunen balkoiak zein eder apainduta dauden ikusteko”. Hemen Olatzek uzten zizkigun irudiak. Gozatu!

Beñat Mendietak, berriz, esteka honen bidez jakinarazten zigun arrakasta handia izan zuela aste berdeak Tolosan. “Giro bikaina Tolosa Berdez jaian!!! Lore ederrak erosi genituen gainera!!! ea zenbat aguantatzen diguten!!!”. Izugarri pozten gara horrelako ekimenek horrenbeste jende erakartzeaz.

Tolosatik gertu, Larraitzen, hain justu, Nazioen Munduak autordeterminazioa aldarrikatzeko mosaiko jendetsua antolatu du uztailaren 2rako, eta honen berri, Aralar Parke Naturalak ematen zigun, eta ondorengo bideoa gaineratzen zigun.

Eta honekin agur esango diogu gure gaurko postari. Besterik ezean, datorren astean ikusiko dugu elkar. Gogoratu nahi duzuen guztia ongietorria izango dela gure horman, eta ondoren, zuek esandakoak, blog honetara ekarriko ditugula. Pozik bizi eta eskerrik asko hor izateagatik.