X. Javier Urkola Herri Duatloiak hartu ditu Tolosako kaleak
Hamargarrenez ospatu da asteburuan Javier Urkolaren omenezko duatloia Tolosan, eta beste behin, parte hartzea handia izan da. Gai hau eta beste batzuk jorratu dira aste honetan Facebookeko horman. Goazen laburpenarekin!
Esteka honen bitartez jakitera ematen genuen asteburuan ospatzen zela Javier Urkolaren omenezko duatloia. Bi kilometro korrika, hamabost bizikleta gainean eta azken bi kilometroak korrika. Tolosako Duatloi Taldean antolatzen du, eta aurten ere parte hartze handia izan du lasterketak.
Olatz Gartziak, bestalde, gaur eta bihar Tolosako Leidorren izango den emanaldi baten berri ematen zigun lotura honekin, izan ere, mendiko irudi ikusgarriak ikusteko parada izango da gaur eta bihar. Horrela esaten zigun Olatzek: “Jo itxura bikaina du honek, bai behintzat mendia maite duenarentzat!”.
Beñat Mendietak, berriz, Lazaro Gonzalezek Tolosan ateratako irudi eder batekin parte hartzen zuen horman, eta horrela esaten zigun: “Lazaro Gonzalezek Tolosan atera du irudi hau, eta EGUNEKO ARGAZKIA da gaur, asteari bukaera ona emateko. Hemen, helbide honetan, paisaia eder gehiago daude: http://www.eitb.com/usuarios/fotos/”. Badakizue argazki gehiago ikusi nahi izatera, edo zuek zuen argazkiak igo nahi izatera, eitb.com-ek argazkiak eta bideoak igotzeko erreminta berria jarri duela martxan.

Tolosa. Egilea: Lazaro Gonzalez
Itxaso Apraizek errezeta bikain baten berri ematen zigun, Tolosako babarrun ezagunak nola prestatu, alegia: “Tolosako babarrunak prestatzeko errezeta Arantza Soraluceren eskutik. On egin!!!”. Nork edo nork prestatzeko gogoa badu, hemen duzue Itxasok utzitako lotura.
Eta besterik gabe agur esateko ordua heldu da. Jarraitu gure horman parte hartzen eta Tolosan gertatzen den guztia kontatzen, guk gure aldetik zuek kontatutako oro blog honetara ekartzen saiatuko gara. Bitartean segi ondo eta pozik bizi!

Zure iritzia