Orrialde nagusia > Albisteak, Telebista, kultura > Seinale berriak, Tolosa eta Ibarra aurrez aurre Finlandia saioan…

Seinale berriak, Tolosa eta Ibarra aurrez aurre Finlandia saioan…

2011(e)ko Martxoak 29 admin Iruzkin bat egin Iruzkinetara joan

Seinaleztapen berria Tolosan, edo Finlandia saioko lehiaketan Tolosa eta Ibarra aurrez aurre, horiek izan dira, besteak beste, aste honetan horman gehien eztabaidatu diren gaiak. Baina badira bestelako gaiak ere. Goazen laburpenarekin!

Esteka honen bitartez kontatzen genizuen Tolosako Udala herrian barrena seinale berriak jartzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari esker. Helburua? Bai kanpotik datorren jendeak baita bertakoek ere Tolosaren historiaz eta kulturaz gehiago ikastea.

Gainera, ETB-1eko Finlandiako Bandak ere gurean parte hartu du, izan ere, asteburuko saioan Tolosa eta Ibarra aurrez-aurre ikusi ahal izan genituen. Nork “frito” gehiago jan, hortxe koska. Proba benetan polita izan zen, begira bestela bideoa:

Leire Bazkezek larunbatean aldaketa sozialaren aldeko eguna ospatzen zela kontatu zigun horman. Ekitaldi igari izan ziren Tolosan, bestak beste, bizikleta martxa, kontzentrazioa, bazkaria, erakusketak, musika.. eta beste hainbat txoko. Leirek, gainera, ondorengo kartela uzten zigun:

Kartela. Aldaketa Sozialaren aldeko eguna

Kartela. Aldaketa Sozialaren aldeko eguna

Amaitzeko, EITBk kontatzen zigun Tolosako Bide Ertzean taldeak ostiralean Sopelan emandako kontzertua zuzenean ikusteko aukera zegoela Gaztea Liven ondorengo esteka honen bitartez. Aukera bikaina herriko talde ezagun honen emanaldiaz gozatzeko.

Eta honekin bukaera emango diogu gure gaurko laburpenari. Badakizue astero-astero zuek horman esandakoak blog honetara ekartzen ditugula. Beraz, badakizue, nahi dituzuen albisteak, argazkiak.. utzi, eta guk ondoren denak bilduko ditugu. Aste ona pasa eta pozik bizi!

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.