AHT, lanpostuak, Saharako haurrak, kirola herrian, Bide ertzean, Edurne Pasaban eta Tourra
Aupa!
Azken egunotan egin gabe egon ostean, hona hemen Tolosak Facebooken duen orrialdean komentatu denaren laburpen berri bat. Izan ere, hesian zenbait gauza interesgarri ikusteko aukera izan dugu; testu honetan batzuk baino ez ditugu sartuko, baina orrialdetik paseo bat emateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, ezer ez galtzeko. Mila esker!!
AHTren inguruan, jakin dugu Jaurlaritzak Tolosa eta Hernialde lotuko dituen zatia eraikitzeko lizitazio prozesua zabaldu duela, eta obrak ez direla geldituko. Hona hemen informazioa:
Maite Bazterretxeak hainbat publikazio utzi ditu, eta horietako bati ekingo diogu orain: “‘Lan baztertze’ arriskuan dauden lagunak hartzeko, Tolosak 57 lanpostu sortu ditu“, esan zuen Maitek. Gehienez, 6 hilabeterakoak izango dira kontratuak, albistean azaltzen dutenez.
Horrez gain, Maitek berak utzitako albiste pozgarri hau ere islatu nahi dugu hemen: “Sahara zatitxo bat Tolosaldean. Aurtengo udan, Tolosaldeako 19 familiak Saharako haurrak hartzeko erabakia hartu dute”.
Maitek, aurreko ostegunean, hauxe esan zuen: “Tolosa cuenta con la primera pista multideporte para ocio y ejercicios. Estas nuevas instalaciones, situán a Tolosa a la vanguardia del “ocio y del deporte”, matizó el edil de Deportes, Oscar Renedo. A esta primera pista multideporte del municipio le seguirán otras, que ya están acordadas”.
Bide ertzeanen hurrengo diskoa, “Don Inorrez“, udazkenean egongo da kalean, eta hori ere orriaren hesian ikusi ahal izan dugu.
Kirolari dagokionez, beste kontu bat. Maite Bazterretxeak hauxe esan zuen: “La Junta de Portavoces del Ayuntamiento de Errenteria abordó en su última reunión la propuesta de impulsar y promover la candidatura de Edurne Pasaban a los premios Príncipe de Asturias“.
Eta, bukatzeko, gaur bertan jakin dugun albiste bat; baliteke Tourraren etapa bat Tolosatik abiatzea 2012ko edizioan. Nola ikusten duzue? Gustatuko litzaizueke? Jesus Elorduik eman digu horren berri.
Honenbestez esango dizuegu agur oraingoz; mila esker eskeinitako arretarengatik, eta hurrengo laburpenera arte! Ondo izan!!


Zure iritzia