Artxiboa

Maiatza, 2010 (r)entzako artxiboa

Edurne Pasaban, GKo Gallery, Topic-eko instalazioak, emakume tolosarra…

2010(e)ko Maiatzak 28 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on denori!

Ostirala eta ohi legez, Tolosako hesian jasotakoen post-en bilduma hemen duzu prest.

Edurne Pasaban

Edurne Pasaban

Munduko emakume garrantzitsu eta esanguratsuenen artean berriz ere, gutarra den andre handi eta borrokalaria. Edurne Pasabanen adierazpenak, 14 zortzimilakoak egin eta gero.  Edurne Pasaban tolosarra hunkituta agertu da 14 zortzimilakoak egin eta gero. Agerraldia Barajaseko aireportuko T1ean bertan izan da. Larunbatean egingo diote Tolosan harrera Edurne Pasabani.  Shisha Pangmaren eta hamalaugarrenaren tontorra egitearen “poztasunarekin eta nekearekin” heldu da Espainiara, eta hurrengo egunean Euskal Herrira iritsi zen.

Menditik kalera, izan ere gutariko gehienak kale kumeak gara eta. GKo Gallery: gune artistiko berri bat Tolosan. Galeria kalean ala kalea galerian? Ba 100 metro koadro sorkuntza 100 metro koadroko kale-zatian

Ehun neska-mutikok baino gehiagok Topic-eko instalazioak probatu zituzten.

“kart”ak Tolosara iritsi dira. Tolosak, bertako emakumearen papera aztertuko du. Kuadrila eguneko categing sistema bertan behera utziko du.

Tolosarrek, Voith-en dauden 93 garajetako bat eskatzeko aukera zabalik dute.

Bukatzeko, balorazioa egiteko tartetxoa ere gorde dugu. TXapin festa, ebaluazio bilera.

Eskerrik asko guztiagatik eta ondo izan.

Asteburu on!

Edurne Pasaban, Tolosa Berdez, Itsaso Leunda, Joxemari Mendibazal…

2010(e)ko Maiatzak 21 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Epa!

Astea igarota, Tolosako Horman jasotakoak errepasatuko ditugu eta horretarako asteko laburpena prestatu dugu.

Edurne Pasaban.Shisha Pangma, 8.023 m.

Edurne Pasaban.Shisha Pangma, 8.023 m.

Jakina denez, Munduan 14 zortzimilakoak igo dituen emakumea Tolosarra da eta gaurko mezua ia dena berarekin doa.

Hamalaugarren zortzimilakoa lortu du Edurne Pasabanek.  Pasabanek bere hamalaugarren zortzimilakoa igo du, Shisha Pangma. Tolosarrak Shisha Pangma igo du eta munduko hamalau zortzimilakoak igo ditu.

Edurne Pasaban kanpaleku nagusira heldu da.  Mendizale tolosarra eta bere taldea arazo handirik gabe heldu da Shisha Pangmako kanpaleku nagusira, atzokoan gailurra iritsi ostean, munduko hamalau mendirik altuenak eginda.

Edurne Pasaban: “Eskerrik asko guztioi!”  “Guztiei eskerrak” eman dizkie tolosar mendizaleak, “baita bidean geratu diren denei ere”, Shisha Pangma igo ondoren egindako aurreneko adierazpenetan.

Edurne Pasabanen hitzak beheko kanpalekutik. Edurne Pasabanek hitz egin du beheko kanpalekutik, Shisha Pangmako gailurretik bueltan. 25-25rako Euskal Herrian egongo dela dio Edurnek. Edurne Pasabanen webgunea.

Lagunak egiten jarraitzen dugu eta hemen Salva Sanchez Dominguez-ek esandakoa “hola a todos los tolosarras, viví allí durante 14 años y me fui con 17 hace ya 32 de eso ahora estoy el Algeciras…en la otra punta. En santa Lucia,calle Correos, en el casino y en amaroz, fueron mis domicilios. Buenos recuerdos para toda la vida.un saludo a todos. Agur.”

Mendiak, oso onak eta oso txarrak uzten ditu: Euskal mendizale baten gorpua aurkitu dute Europako mendietan Mendizalea Durangon bizi zen eta igandean desagertu zen Asturiasen. Suhiltzaileen helikoptero batek aurkitu du hilotza.

Tolosa Berdez jantziko da.  “Tolosa Berdez” ekimena datorren astean jarriko da martxan, Hiruki plaza lore eta landarez beteko da.

Emakume kirolaria eta tolosarra baita honetan ere. Itsaso Leunda garaile Tarragonako Ironcat-ean Distantzia luzeko bere lehenengo proba zen. Beldurtuta zioala aitortu zigun Galtzaundiren 323 alean egin zioten elkarrizketan. Baina ongi baino hobeto gainditu du erronka. Lehenengo postuan helmugaratu zen 11 ordu eta 40 minutuko lasterketa burutu eta gero.

Agenda apuntatzeko ekitaldia ere izan dugu horman. Ekainaren 3an Irati Jimenez idazleak parte hartuko du irakurle taldearen tertulian.  Sortu berria den irakurle taldearen hurrengo tertulian “Nora ez dakizun hori” eleberria izango da mintzagai. Gainera, egilea bera ere, Irati Jimenez idazle mundakarra, bertan izango da irakurleen galderak erantzuteko. Ekainaren 3an izango da hori, arratsaldeko 19:30ean Tolosako Kultur Etxean.

Garraio publikoa hartzeko gomendioa luzatzen digute behin eta berriro eta horretarako ere erraztasunak eman behar dira. Autobusek lehengo geltokiak berreskuratuko dituzte maiatzaren 17tik aurrera.  Tolosako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, herri barruko autobusak eta ibilbide motzeko eta luzeko herri arteko autobusak lehengo ohiko geralekuak erabiltzen hasiko dira maiatzaren 17tik aurrera. Geltokiak eta autobusen ibilbideak aldatu egin ziren Kolektorearen obrak zirela eta. Lanak amaituta, dena normaltasunera itzuliko da berriro.

Joxemari Mendizabalen omenezkoa euskal jaia larunbatean burutuko da Anoetan.

Herri kirolak, mendizaleak, Ironcat-a eta orain Zaldiak. Zaldi lasterketa izango da lehenbizikoz Izaskun auzoko festen baitan.  Asteburuan Izaskun auzoko jaiak izango dira eta aurten, lehenbizikoz, zaldi lasterketa egingo dute larunbatean.

Eskerrik asko guztiagatik eta asteburu ona pasa dezazuela.

Gazteen Txapin Festa, Korrontzi eta Oinkari ETBn, Edurne Pasaban…

2010(e)ko Maiatzak 14 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Eguerdi on danori!

Ostirala denez, asteon Tolosako hormatik igarotakoen bilduma prestatu dugu.

Txapin festa

Txapin festa

Lehenik eta behin, giro onean ekin nahi diogu gaurko mezuari, horregatik, parrandara joateko arrazoi bila zebilenari oraintxe bertan lehendabizikoa emango diogu. Gazteen Txapin Festa izango baita larunbatean Tolosan, bihar bertan, alegia.  Aurten lehen aldiz baltsa jaitsiera egingo dute, garai batean san joan jaietan egiten zen bezala. Hirugarren urtez jarraian aurten ere Txapin Festa ospatuko dute Tolosako gazteek larunbatean. Aurten, berrikuntza moduan, eta jaiari erakargarritasuna ematearren, baltsa jaitsiera antolatu dute, garai batean San Joanetan egiten zen moduan.

Egitarauari dagokionez, goizean lokaletatik poteoa eta kalejira Bonberenea txaranga eta Mulanbo perkusio … Ver mástal dearekin. 12.00etan, aldiz, Igarondo igerilekuen paretik baltsak uretaratuko dira, Zerkausiraino jaitsiera egiteko. Eguerdian bazkaria izango da Abastosen bertsolariekin (tiketak 12 eurotan Orbela, Raku, Meskal eta Denak tabernetan) eta ondoren jolasak izango dira. Azkenik, 21.30ean Humus taldearen kontzertua izango da Meskal tabernan eta gauerdian dj Puntzaka Kikara tabernan.

Zornotzan semafororik gabe daudela eta, EITBk emandako erreportaian Tolosa ere aipatzen zen baina kontrako egoera islatzeko. Zer gertatuko litzateke Tolosan semaforo guztiak kenduz gero? Zornotzan ez dago semafororik, nahiz eta 11.000 ibilgailu igaro egunero bertatik. Tamaina horretako herri bakarra da Euskadin, semafororik gabe. Duela 10 urte hasi zen kentzen udala, oraintsu semaforoak guztiak kendu arte. Zer gertatuko litzateke Tolosan, semaforoak kenduko balira? Amorebieta-Etxanon egin dute eta pozik daude, eta Tolosan?.

Edurne Pasaban

Edurne Pasaban

Astelehenean, hilak 10, Pasabanek eguraldia hobetu arte kanpaleku nagusian jarraituko zuela jakin genuen.  Haizea bortitza da gailurrean, orduko 70 kilometrotik gorakoa, eta horrelaxe jarraituko du maiatzaren 12ra arte. Gaur, ostirala, hilak 14, zera irakurri dugu: Pasaban bere azken zortzimilakora abiatu da.Gaur ekingo dio beraz, Shisha igotzeari eta astelehenean tontorrean egoteko esperantzaz geratuko gara momentuz.

Korrontzi k eta Oinkarik ETB-ko grabaketarako ikusleak behar dituzte. Korrontzi folk taldeak (Mungia-Bizkaia) eta Oinkari dantza taldeak (Billabona-Gipuzkoa) beraien emanaldi berria grabatuko dute datorren ostiralean (Maiatzak 14) Miramongo ETB-ren egoitzetan. Emanaldiaren grabaketa burutzeko ikusleak behar ditugu eta ondorioz deialdi honen bitartez ‘ikusle’ gisara grabaketan parte hartzera animatzen zaituztegu. …

Bukatzeko, gaur gaueko zaparradei aurre egiteko plana dakargu, Leidorren ikusgai dituzuen filmeak hemen.

Eskerrik asko guztiagatik eta asteburu ona izan dezazula.

Edurne Pasabanen azken berriak, Tolosa Kantari…

2010(e)ko Maiatzak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez
Edurne Pasaban

Edurne Pasaban

Eguerdi on danori!

Astea bukatzear dago, eta baita honetan ere Tolosako Hormak izandako emariak batu eta laburpena prest utziko dugu herriko Blog-ean.

Lehenik eta behin, tontorretik ekingo diogu gureari, goi-goitik.

Edurne Pasaban: “Nire burua eta bihotza Annapurnan daude” Eutsi Edurne, animo Asier!!!  Miss Oh: « Kangchenjungara berriz igotzeko inolako arrazoirik ez dut ». Gaur bertan ere, jaso ditugu gorenen dagoen Tolosarrar andrearen albiste freskoak. Edurne Pasaban, Shisha Pangman, eguraldi onaren zain baitago. “Ordenagailu baten aurrean bilduta gaude, denda batean, eta amets berdinarekin: Shisha Pangma igotzea”, adierazi du tolosarrak.

Kirol errepaso honetan mendian jarraituko dugu, baina eskia hartuko dugu hizpide, izan ere, Irati Izagirre eta Ane Gorostegi oso denboraldi ona egiten ari direla jakin dugu.

Emakume prestuak ditugu herrian gero! Marta Alonso gazteak zera dio: “Usabal igerilekuari esker, Espainiako Txapelduna naiz”.

Denak albiste onak ezin eta asteak askorako ematne duenez: Joxan Ormazabal idazle eta editorea hil egi zenekoa ekarri dugu gurera.Asteartean eman zioten azken agurra Joxan Ormazabali.

Bihar, Maiatzak 8 Larunbata … Peachy Joke eta Desordutan Tolosako Trianguloan (Kulturetxeko Aretoan dohaiñik) arratsaldeko 19:00 etan !!! Etzazu galdu !

Planak, aurrera begira egiteko ideiak ere topatuko dituzu bertan: Berdintasunaren aldeko I astea antolatu du Berdinbide Elkarteak.

Agendarako beste hitzordua hemen. Galtzaundik autobusa antolatu du maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora joateko.

Euskal jolasak garrantzitsuak direlako eta inolaz atzean, bazterrean utzi nahi ez ditugunez. Euskal jolasak ikastaroa izango da maiatzaren 17an hasita Euskara Zerbitzuak Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan antolatuta.

“Tolosa Kantari” taldeko kideak Baionan izango dira maiatzaren 22an. Tolosa Kantari taldeak antolatuta Baionan egun pasa egingo da maiatzaren 22an, egun horretan Baionan Kantuz kantu jira dela aprobetxatuz.

Bukatzeko, albiste beltza utzi dugu, baina ez zapore txarrarekin uzteko baizik eta hurrengo batean zure auzoko berri, txutxumutxu, bideo, argazki edo dena delakoa jarri dezazun.

Gizon bat hil da Oria ibaitik atera ostean. 63 urteko gizona, errekatik atera eta handik apur batera hil da.

Eskerrik asko zure laguntzagatik eta laster arte. Asteburu ona pasa.