Artxiboa

‘ipod’rekin etiketatutako sarrerak

IOS 6, Apple etxearen bitxi berria

2012(e)ko Ekainak 12 Xabier Unanue Iruzkinik ez

titleBadira hilabete batzuk gaia bueltaka dabilela internetetik. Apple-ko fanboy/fangirl-ak jarraitzaile sutsuak direlako gehienbat. Baina beno, itxaronaldia amaitutzat eman dezakegu. Atzo bertan aurkeztu baitzuten WWDC-ean iPhone, iPod eta iPad-ek eramango dute software berria: IOS 6.

Lehenik eta behin esan software iPhone 3GS eta iPad 2-aren ondoren sortutako aparailu denentzako izango dela bateragarria. Baina horien atzekoak (3G, 2G eta iPad 1) IOS 5arekin geratu beharko dutela.

ikonoak

Berrikuntzak 2 dira nagusiki. Batetik Siri laguntzaileak ingelesaz gain beste hizkuntza batzuk ulertuko dituela (tartean gaztelera) eta bestetik Google Maps aplikazioa erabiltzeari utziko diola Apple-k. G handia eta sagartxoaren enpresaren arteko liskarren ondorioa da hau eta Apple-k hutsetik sortu duen programa berri bat ekarriko digu. Beste berrikuntza batzuk ere ekarriko ditu, Passbook( erreserbak egiteko aplikazioa), FaceTime (Wifi bidez zena orain 3G bidez ere bai) eta deiak filtratzeko aukera.

Hilabete batzuk barru iritsiko da gugana softwarea, udazkenean… iPhone berri batekin iritsiko ote zaigu? Zurrumurruak handiak dira sarean, baina oraindik ezin da ezer konfirmatu.

Teknoflash 51: Yahoo Search Direct/ Apple berriro aztoraturik App. homofoboekin/ “Beirazko Eguna” asmatua edo benetakoa? bideo aparta

2011(e)ko Martxoak 28 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Steve Jobs hobe ulertzeko, YouTube bideo mitikoa

2010(e)ko Maiatzak 26 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Apple.k zerrenda beltzean gu sartu eta iPad erosle gisa sekula santarako debekua hartu aurretik, zurikeria makero pixkat. Steve Jobs.ek Stanford Unibertsitatean eskainitako hitzaldia. Ez du aparailurik saltzen, ezta autolaguntza libururik ere, uneren batean hala dabilela irudituko bazaizue ere. “Connecting the dots”, ez … serio, oso interesgarria. Azpitituluak espainolez topatu ditugu soilik.