Artxiboa

‘blackberry’rekin etiketatutako sarrerak

Emakumeak bideojokoetan aztergai, @ Bilduan

2011(e)ko Urriak 14 Xabier Unanue Iruzkinik ez

laraEHUko Gizarte Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldien berri emango dute Iratxe Fresnedaren eskutik.

Aste honetako ‘@ Bildua’ saioak EHUko Gizarte Zientzien Fakultateak antolatuta datorren astean egingo diren jardunaldien berri emango du. Bertan emakumeak bideojokoetan duen presentzia aztertuko dute. Iratxe Fresnedarekin mintzatukodira.

Horrez gain, nabigatzaileei begira jarriko dira ‘@ Bildua’n. Josu Barandallaren laguntzaz, nabigatzaile batetik bestera informazioa nola pasa eta nola kudeatu aztertuko dute.

Eta adi, zozketa bikain bat ere martxan jarriko baitute. Larunbatean, goizeko 09:30ean, Euskadi Irratian, ‘@  Bildua’.

Kargagailu estandarra ez da Europara ta sakelekoetara mugatuko, Bridget Cosgrave arduradunak Teknoflash.i

2011(e)ko Otsailak 11 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Zintzilikatu dugu Bridget Cosgrave.ri esklusibaz Sarean egindako elkarrizketa. Mugikorrak, tablet.ak, konexio bizkorrak…

Hainbat gai aztertu ditugu firma elektronikagile erraldoi guztiak Bruselan ordezkatzen dituen DigitalEurope.ko zuzendari nagusiarekin. Bridget Cosgrave irlandarra da.

GSMA erakundearen arabera, berehala alferrikakoak suertatzen diren 51.000 tona kargagailu ekoizten dira urtero. Hoiek denak ekiditera goaz beraz Europan, eta eguratsera 13,6 tona CO2 gutxiago isuriko dira telefono bakoitzeko kargagailu berri bat sortu beharrik izango ez delako.

Gehiago irakurri…

Teknoflash 29: Mundiala jarraitzeko apps. sakelekotan, Harman Kardon mahaigaineko baffle deigarriak, Pentax K7 reflex kamera “bustiezina”

2010(e)ko Ekainak 16 Iñaki Olano Iruzkinik ez