035 Prototipoa: iPad-a iPhone bihurtu zenekoa

Zer izan zen lehena? Arrautza ala oiloa? Oiloa edo arrautza? Edo mundu teknologikora etorrita: Zer sortu zuten Applekoek lehenago iPad-a edo iPhonea?
Ba dirudienez (eta argazkiek hori esaten dute), Applek tableta bat sortu zuen telefono baten aurretik. Bill Gatesekin izandago afari baten ostean, Steve Jobs-ek Microsofti aurre egiteko “benetako” tableta bat egitea proposatu zuen. 035 prototipoa bezala ezagutu zen eta 2002an sortu zuten Apple-en. Botoirik ez zuen pantaila bat zen eta gaur egungo dock-aren aurrekari bat ere bazuen.
Dirudienez gero proiektua alde batera utzi ostea, iPhona sortzeko oinarritzat hartu zuten lehen tableta hura.
Apple-k Samsunekin epaitegietan duen liskar batean atera dira argazkiak (gaur egungo tableten diseinua eurena dela adierazteko erabili dituzte). Argazkiak jarraian ikusi ditzakezue.
ITURRIA | Networkworld






Badira hilabete batzuk gaia bueltaka dabilela internetetik. 

Arratsaldeko 19:00ak ziren, eta mundo guztia (edo behintzat Apple zaleak) Cupertinora begira zeuden. “Zein produkturekin harrituko ote gaituzte gauekoan?” “iPad 3? iPad HD?”
Ordenagailuen kontrola izatea gustatzen zaigu beti, eta batez ere gurea denean. Baina momentu jakin batzuetan kanpoko norbaitek gure ordenagailua kontrolatu dezakeela jakitea ere ongi dago. Hau batez ere enpresetan ikusi izan dugu beti, zerbitzu informatikoko pertsonek gure ordenagailua munduaren beste puntatik kontrolatzeko aukera izaten dutelako. Gai hau bizkarrean hartuta etorri zaigu aste honetan Josu Barandalla.

