Artxiboa

Azaroa, 2010 (r)entzako artxiboa

Wikileaks Cablegate: Goliath “marroiak” estali ezinik… David arriskuan

2010(e)ko Azaroak 30 Iñaki Olano Iruzkinik ez

info

WL_Hour_Glass_Bottom
Afganistan, Iraq… eta orain Diplomazia. Hurrengoan BankuakEkonomia.. urrunegi akaso Wikileaks.eko arduradunak onik ateratzeko.  Filtrazio masiboak AEBetako Estatu Departamendu ahalguztidunaren tripak bistan jartzen ari diren honetan (inperioa biluzik, dio Chavezek) interesgarria da Goliath (USA) eta David (Julian Assange)ren arteko borroka guztiz desorekatua noraino irits daitekeen aztertzea. Sekretu lotsagarriak dituenak edo hedatzen dituenak kezkatu behar ote duen… hori alde batera utzita, Goliath.en kezka nagusia seguruenik David berrien etorrera izango da. Hortxe dago “Mirror” edo ispiluen figura sarean, zentsura zailtzeko informazio iturriak biderkatzen. Komunikazio eta informazioaren profesionalentzat ere astindu ederra.

Ecuadorreko Gobernuak Assange bera gonbidatu du Latinamerikari egindako espioitza azaldu dezan. Baina orohar Gobernuek diotena da segurtasun neurriak areagotuko dituztela SIPRNET iparramerikarrarekin jazo dena berriro ez gertatzeko. Hor sartzen dira jokoan Enkriptazioak ECHELON, norberaren datuak babesteko Pribazitate programak PGP kasu… Paradoxa latza  dirudi, Orwell.en “Anaia Handia” atzekoz aurrera: Zer gertatuko litzateke Erakunde boteretsuenetatik kanporantza begira dauden kamerak edo seguritate eskanerrak barrura begira jarri ezkero? Wikileaks. .. Hori bai “trend” deserosoa, GOOGLE bilatzailean 243.000.000dik gora emaitza sortzen dituena. Sarearen neutraltasunari gaurkotasun are biziagoa ematen dio honek guztiak.

Julian Assange bera Mata-Hari espioiarekin konparatzen duenik bada, baina gehiago dirudi Informazioaren Robin Hood… gehiegi gordetzen duenari kendu, ez daukanari emateko. Baina nola bukatuko da istorioa, David nagusituko al da… TIME aldizkariak Assange urteko pertsonalitate izendatuko al du? Bakearen Nobel Saria lortuko ote du?

Categories: Aplikazioak Tags: , ,

Teknoflash ikusgai… YouTuben ere bai

2010(e)ko Azaroak 29 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Teknoflash YouTuben ere izango da aurrerantzean.

Adibidez, honela ikus daiteke gure azken bideoa:

Teknoflash “Facebook”, “Twitter” eta “Identi.ca”n

2010(e)ko Azaroak 29 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Network Sociality

Teknoflash-zaleok, gogoratu Twitterren ere aurki gaitzakezuela, Zer esanik ez Facebook.en edo Identi.can

Categories: Aplikazioak Tags:

Sare Sozialen garrantzia Catalunyako politikan… biharamonean ere bai?

2010(e)ko Azaroak 29 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Astelehena: Biharamon elektoralaren tamaina hartzeko talaia aproposa dugu Umap katalana. Emaitzen azterketa beste blog aproposago batzuei lagata, gatozen geure gaira, PPren bideojoko xenofobo, Montilla orgasmiko eta bestelako bideo eroen kalapita baino sakonago ahal dela: Laborategi izan omen da Catalunyako hauteskunde kanpaina Teknologia Berriek tresna politiko gisa duten indarra neurtzeko.

Oker legoke ordea baliabideok botoak lortzeko “tresna politiko” gisa ulerturik, biharamonean baztertzea. Eguneroko jardueran politika partehartzaileagoa lortzeko, jendearengana hurbildu eta euren kezkez benetan arduratzeko mesedegarri izan badaitezke Sare Sozialak, zergatik zokoratu bozkak lortu eta gero?

Generalitateak berak Sare Sozialetarako estilo liburua eguneratua du hauteskundeak baino lehenxeago, 2010.ko azaroan bertan, zehazki Blogitzarako, Twitter, Facebook, Linkedin, YouTube, Flickr, Slideshare eta Delicious.en jarduteko.

Diputatu katalanek Twitter, YouTube eta Facebook nola erabiltzen duten ere ikerketa gai izan da.

Categories: Teknologia, sare sozialak, sarea Tags:

Teknoflash 38: London 80 Gpx. panoramika online/ “Epic Mickey”/”20thingsilearned”/ Lenovo Thinkpad goraipatua

2010(e)ko Azaroak 28 Iñaki Olano Iruzkinik ez

“Tigre” Keltari etxebizitza edo teknologia burbuila lehertu?

2010(e)ko Azaroak 23 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Celtic_tiger_cartoon

Ez gara gu lezioak ematen hasiko, jakintsuen plantak egiten hain gai korapilotsuan… Gainera hedabideak ez dira akaso oso fin ibiltzen Krisiak iragarri, aztertu edo ondorioak ateratzerakoan. Ernesto Ekaizerrek esaterako sekulako egurra banatzen du bere azken artikuluan. Asiako hainbar herrialderen gisara ekonomi hazkunde deigarriak izan ondoren “Tigre” Kelta deitu izan zaio Irlandari. Dirudienez multinazional ugarik ,Teknologikoak sarri… Zerga merkeei segika lur-hartu zuten irla honetan. Orain larri dabiltza, baina zer lehertu da? “Burbuila” inmobiliarioa ala teknologikoa ala biak batera? Etxebizitza merkatu eroa izan da akaso txinparta piztu duena, baina arrazoiak, hankasartzeak sakonagoak izango dira, egiturazkoak. Burbuila mota asko dago halere, katalogo zabala... hazkunde bizkor eta handien fabore… gauzak oso ongi egiten ez diren seinale. Tigreak ez dakigu baina… azkar eta ongi, usoak hegan.

Categories: Teknologia Tags:

Teknoflash 38 aurrerapena: Wii agintegailu “Mickeytar”aren itxura bitxia

2010(e)ko Azaroak 22 Iñaki Olano Iruzkinik ez

A ze itxura daukaten Wii.ren agintegailuek “Epic Mickey” jokorako. Bilbon ikusia gaur bertan. “Gatxet”ak dira benetan.

Teknoflash 38 aurrerapena: “Epic Mickey” Bilbon aurkeztu Nintendok

2010(e)ko Azaroak 22 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Nintendok oso bideojoko berezia aurkeztu du Bilboko Alondegiko zinema aretoetan: “Epic Mickey”. Bertan Disney.ren saguarekin batera 80 urteko ibilbidean ahazturik geratu diren hainbat marrazki bizidun berreskuratu dira, Warren Spector sormen zuzendari “guru”aren eskutik.

@ Bildua: Sareko neultraltasuna

2010(e)ko Azaroak 22 Xabier Unanue Iruzkinik ez

InternetSarean bueltaka gabiltzanean libreak ote gara? Nahi dugun lekuetara, nahi dugun denboran iristen gara? Bitartekariek mugak jartzen ote dizkigute?
Galdera guzti hauei erantzuten saiatu gara Euskadi Irratiko ‘@ Bildua’ saioan. Sareko neutraltasun hartu dugu hizpide. Josu Barandallak kontatu dizkigu gai honen inguruko azkenak.
Baina gai teorikoez gain, gabon hauetako oparien mundua ere aipatu dugu saioan. Software librea erabiltzen duten tablet ordenagailuak aztertu baititugu Lautech-eko lagunekin batera.
Bide batez Code Syntax-eko Luistxo Fernandez-ekin ere hitz egiteko aukera izan dugu, aurkeztu berri duten orriari buruz hitz egiteko, Umap orriaz. Ez ahaztu gainera 640 gb-ko disko gogor baten zozeketa martxan dugula. Egin klik hemen azpiko estekan eta hartu parte !
Zozketa
Larunbatero, goizeko 09:30etan Euskadi Irratian ‘@ Bildua’, eta interneten noiznahi.

Sahara Sarean: (des)Informazio-hesiak zulotxoak ditu

2010(e)ko Azaroak 21 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Kazetariak kanporatu arren Diktadurek Informazio-blokeoei eustea zaila dute egun munduko edozein bazterretan; kameradun telefono mugikorra Sarera konektatuta eukitzea aski da.

Saharako Gdeim Izik protesta kanpalekua hustutzeko Marokok erabilitako indar armatu izugarriak Sarean ikusgai ziren berehala:

Gehiago irakurri…

Categories: Teknologia, hodeia, sare sozialak, sarea Tags: