Artxiboa

Maiatza, 2010 (r)entzako artxiboa

Teknoflash 27: Nokia N86 eta Palm Pixi segapotoak

2010(e)ko Maiatzak 31 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Gaur 902 robot batek deitu dit

2010(e)ko Maiatzak 26 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Ez dut deus berririk deskubrituko, aspaldi asmatutakoa izango da eta abar… baina hunkituta nago estrainekoz gertatu zaidalako. Egia da, teleoperadoreak lan eta soldata baldintza duinak lortzeko borrokan …. eta desagertzeko zorian egongo dira laster… deiak hartu bakarrik ez, deitzen ere ikasi dute phone bot-ek.

Gaur idealista.com web.etik 902 robot batek deitu dit nire iragarkia iraungita dagoela abisatzeko, “berritu nahi baduzu sakatu 1, kendu nahi baduzu sakatu 3″. Itxoin piskat… “beste robot batekin jartzen bazaitut zer iruitzen?” erantzuteko erreflejo falta izan dut.

Hiru Spotify Premium kontu oparitan Radio Euskadin

2010(e)ko Maiatzak 26 Iñaki Olano Iruzkinik ez

spotify2Radio Euskadi interneten aspaldi honetan ezin harrera bikainagoa izaten ari den aplikazioari begira jarri da: Spotify. Suediar jatorrikoa da, duela urte t’erdi sareratu zuten eta aldeak alde… audiozko YouTubea bilakatu da. Ez da gauza bera… softwarea propio jeitsi behar da zerbitzuaz gozatu ahal izateko, erabiltzaileek ezin dituzte euren kantak igo eta dohaneko edo ordaindu beharreko hainbat bertsio dago. Gainerakoan streaming bidez kantak entzuteko modua eskaintzen digu (disko gogorrera deskargatzerik ez dago) kantu zerrendak osatu edo beste erabiltzaileekin partekatu.

Nork nahi du Premium kontua?

Gehiago irakurri…

Steve Jobs hobe ulertzeko, YouTube bideo mitikoa

2010(e)ko Maiatzak 26 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Apple.k zerrenda beltzean gu sartu eta iPad erosle gisa sekula santarako debekua hartu aurretik, zurikeria makero pixkat. Steve Jobs.ek Stanford Unibertsitatean eskainitako hitzaldia. Ez du aparailurik saltzen, ezta autolaguntza libururik ere, uneren batean hala dabilela irudituko bazaizue ere. “Connecting the dots”, ez … serio, oso interesgarria. Azpitituluak espainolez topatu ditugu soilik.

Teknoflash 26: SupermarioGalaxy2 / Yamaha

2010(e)ko Maiatzak 25 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Euskal Hi-Tech ikonoa? Parabolika zikina Iurretan

2010(e)ko Maiatzak 21 Iñaki Olano Iruzkinik ez


Argazkiak.org | Parabolika abandonatua © cc-by-sa: axiomaxio

Iurretako ETB.ko egoitza izan zenaren aurrean abandonatutako antena parabolikoa. Milaka gidarik (uda partean atzerritar mordo batek) gure teknologia mailaren  inpresio hori hartzen badute earki gatxink. Aldundiak hor Automozio Inteligentzia Zentrua egin nahi omen du, Ermua eta Zornotzako zentruei gehituko zaiena. Iragarki potentea beraz gure “paellera” narratsa. Ez al da hobe kentzea?

“2001 Odyssey”ko HAL 9000 komunean zelatari

2010(e)ko Maiatzak 21 Iñaki Olano Iruzkinik ez


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Kubrick.en “Hal” robot-begia, Big Brother komun publikoan | Erabiltzailea: axiomaxio

Murgiako plazan (Zuia, Araba): Komun herdoilgaitz modernoak dio 15 minutu baino gehiago ezin duzula eman bertan. Nola neurtzen du denbora? Sorpresa… bizkarraren parean Stanley Kubrick.en “2001 A Space Odissey” filmeko “HAL 9000″ ordenagailu ahalguztidunaren antzeko laser begi gorria topatu dugu, kontrol presentziala. Baietz 15 minutuak pasata neurriak hartu…

Categories: Teknologia, umorea Tags: , , , ,

Lain, errebelazioa YouTubeko euskal hit-paradean

2010(e)ko Maiatzak 19 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Lain.ek Lor.en “Zure Doinua” horrela kantatu du eta kriston gorakada izan du YouTube bidez.

Sustatu.com guneak YouTubetik egindako euskal hit.en errepasoan Lain.en arrakasta aipagarria da  benetan.

* Ilargia (Ken Zazpi), 497.027 ikustaldi
* Zure doinua (Lain), 321.924 ikustaldi
* Oreka (Berri Txarrak), 189.173 ikustaldi

“iPad maitatuko duzu gauza guztien gainetik…”

2010(e)ko Maiatzak 19 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Jada ez da deus ere lehen bezalakoa izango.. Bizitza aldatuko dizu… hau ez baduzu lortzen gixajoa zara…

iPad.aren inguruan sortutako zalaparta, ikusmin, gose, itxaron-zerrenda eta MARKETING izugarriak hauxe iradokitzen digu. Hamar iPadamentuak, Moises Jobs.en arabera.


Argazkiak.org | Hamar iPadamentuak © cc-by-sa: axiomaxio

Haltzari multinazional suediar batek autoak salgai

2010(e)ko Maiatzak 18 Iñaki Olano Iruzkinik ez

Ba bai, gainera Allen erreminta soil honekin montatzen da. llave allen

Orain autoa falta da, ta pazientzia ederra, hortxe duzue: Gehiago irakurri…