Gaztea Liven kontzertuak eskainiko dizkizugu zuzenean: Kursaal, Kafe Antzokia, Plateruenea, Gazteszena, Rock Star Barakaldo eta Victoria Egunean grabatutako kontzertuak blogseitb.net-en
Talde nafarrak Zarautzen emandako kontzertua izango dugu ikusgai azaroaren 1ean, 23:00etatik aurrera, ETB-3n. Zarautz Rugby Taldeak antolatutako kontzertu arrakastatsuarekin izan genuen Gaztea LIVEren 100garren programa ospatzeko aukera.
Irailak 4eko gauean zuzenean jarraitzeko aukera izan genituen bi talde hauek. Madril aldetik, No Aloha eta Layabouts izan genituen Zarautzko malekoian. Astelehenean 23:00etatik aurrera, eskeinitako bi kontzertu horiek berriz ere ikusteko aukera izango dugu, ETB3n, gazteaLIVE saioan. Hemen aurrerapen bideo bat…
Gaur, 21:30etik aurrera San Miguel Pro surf txapelketaren baitan, Zarautzen izango diren kontzertuak izango ditugu ikusgai. Madril aldetik inguratutako bi talde;Layabouts, eta No Aloha izango dira malekoiko oholtza gainean. Eta badakizute, webgune honetan, streaming bitartez jarraitzeko aukera izango dezutela!!
Horrela da! Gaztea Live Zarauzko hondartzan (desertu txikian) izango da Barricadaren kontzertua grabatzen Abuztuak 28an eta ohi dugunez zuzenean internet bidez. Egun horretan, Barrikadaren kontzertuan sorpresak izango dira!!! Gure blogean eta webgunean izango dituzue hauen berri beraz adi egon..
Zuen iritziak