GAUR ZUZENEAN 22:00…
…Bilboko kafe antzokitik: Planetaleta + Elbis Rever + Crystal Fighters

planetaleta

elbis rever

crystal fighters
ez ahaztu, STREAMING bidez zuzenean izango garela!!.
…Bilboko kafe antzokitik: Planetaleta + Elbis Rever + Crystal Fighters

planetaleta

elbis rever

crystal fighters
ez ahaztu, STREAMING bidez zuzenean izango garela!!.
Gogoratu, bihar Bilboko Kafe Antzokian izango garela zuzen zuzenean jailadi bikaina eskaintzeko asmoz. Crystal Fighters, Elbis Rever eta PlanetaLeta gaueko 22:00etatik aurrera, www.eitb.com/gaztea atarian. Igandean, gaueko hamarretan (22:00) The Rumble Strips izango ditugu Gaztea Live saioan ETB3n .
Ostiral honetan Bilboko Kafe Antzokian izango gara, Crystal Fighters izango ditugu zuzenean. Londres aldean sekulako danbatekoa eragin duen talde berri batekin gatozkizue gaur… Londresen bizi eta hezi arren, jatorri nafarra duen boskotea da eta eskaintza zeharo berri batekin datoz. Esparru elektronikoan ospe handikoa den franziar disketxe batek (KITSUNÉ deiturikoak), talde honengan begiak jarri ditu eta dagoeneko badabiltza beraien lehenbiziko lana izango dena grabatzen. Eskaintza benetan bitxi eta interesgarriarekin datoz; folktronikatzat jo dute askok beraien estiloa. Zer uste zenute, iada dena asmatua zegoela???. Hau guztia kontuan hartuta eta beraien kontzertu-agenda eztanda egitear dagoela ikusirik… zera uste dugu…aurrerantzean, Crystal Fighters taldeak zeresan handia emango duela!!!. Tira, talde honek zuzenean nola funtzionatzen duen ikustera gonbidazten zaituztegu!.
Elbis Rever berriz, lau neska ditugu, munduko punta guztietakoak…Warsaw/New York City/Bilbao/Teheran. Elektronika sanpleatua erabiltzen dute beraien kontzertuetan. Ea zer nolako kontzertua eskaintzen diguten.
Bi talde hauez gain, Javi Letamendiak “LETA”, bere mundu elektronikoaren ateak irekiko dizkigu; Planetaleta. Mundu elektronikoan iraultza sortzeko asmoz datorkigu We Are Standard taldeko baterijolea.
Badakizue, hau guztia WWW.EITB.COM/GAZTEA atarian zuzen zuzenean!!!!!.
Zuen iritziak