Artxiboa

‘azkena rock festival’rekin etiketatutako sarrerak

Gaur Azkena Rock jaialdiko azken saioa!!!!!

2010(e)ko Irailak 13 Fernando Lopetegi Iruzkinik ez

Bad Religion, Toilet Boys eta NRBQ, ETB-3n gaur gauean 23:00etan!!!!!!!!

eta datorren asteazkenean Irailak 15 BBK Live laburpena….

epa!!! Gaur Azkena Rock Festival!!!

2010(e)ko Abuztuak 30 Fernando Lopetegi Iruzkinik ez

ETB3, 23:00, The Russian Roulettes, Audience eta Maggot Brain!!!!!!

Eta laster Haritz Letek, New York hiritik eginiko kronika Deloreanek bertan emandako kontzertuaz. Larunbateko argazkiak ere Barrikada!!!

Astelehenean, gaueko 11etan Azkena Rock Festival…

2010(e)ko Abuztuak 5 Fernando Lopetegi Iruzkinik ez

Datorren astelehenean, abuztuaren 9an alegia, ‘77, The Hot Dogs eta Dan Baird N’ Homemade Sin taldeak izango dira protagonistak. Hiru talde hauek ekainaren 25ean, jaialdiaren bigarren egunean, igo ziren Mendizabalako oholtza gainera. ‘77 Bartzelonako taldeak eskaini zuen lehendabiziko kontzertua. AC/DC talde australiarraren doinuak ekarri zizkigun gogora, 70. hamarkadako rock & rolla berreskuratuz. The Hot Dogs urretxuarrek ere gogor astindu zituzten gitarrak. Nothing But a Bad Day laugarren lana besapean iritsi ziren Gasteizera. Jarraian, Dan Bairdek bakarkako proiektu berria aurkeztu zuen: Dan Baird N’ The Homenade Sin. Erraz gogoratzeko moduko letrez eta melodia atseginez betetako abestiak entzuteko aukera izan genuen Azkena Rock Festival jaialdian.

Azkena Rock Festivaleko kontzertu gehiago ‘Gaztea Live’ saioan – EiTB Gaztea Musika

ARF: ostirala

2010(e)ko Ekainak 25 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Ostiraleko programazioa:

ANDRA ZURIAREN PLAZA

13.30 h – IMELDA MAY  (dohan)

1 – ESZENATOKIA ‘ALEX CHILTON’

17.40 h – DAN BAIRD & HOMEMADE SIN
19.10 h – IMELDA MAY
20.55 h – THE SAINTS
23.00 h – SLASH featuring MYLES KENNEDY
00.35 h – KISS
2 – ESZENATOKIA ‘DOUG FIEGER’

16.20 h – ‘77
17.00 h – THE HOT DOGS
18.25 h – EL VEZ
20.00 h – TEDDY THOMPSON
21.55 h – THE DAMNED
02.20 h – IMPERIAL STATE ELECTRIC

‘DOUG FIEGER’ KARPA

03:00 h – ROGER ESTRADA
05:00 h – DJ PEGATAS
07:00 h – AMAIERA

‘BUDDY HOLLY’ KARPA

03:00 h – DJ NASH
05:00 h – T&T
07:00 h – AMAIERA

Eta ostegunetik aurrera; AZKENA ROCK FESTIVAL ZUZENEAN!!.

2010(e)ko Ekainak 23 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

AZKENA ROCK

Quique Gonzalez eta Arizona Babyren kontzertuek aurkeztuko dute, Gasteizen urtean zehar ematen den ekitaldirik erakargarrienetakoa; AZKENA ROCK FESTIVAL.

Ostegunean izango du abiapuntua eta larunbatarte -ekaiank26-, rock munduko izen sorta garrantzitsua ikusteko aukera izango dugu arabar hiribiruan. Aurten ere, gazteaLIVE Mendizabalan izango da lekuko, eta kontzerturik gehienak streaming bidez ZUZENEAN jarraitzeko aukera izango duzue.

Antolatzaileen ustetan, aurten AZKENA ROCKera urbilduko den jende kopurua, inoiz izan den handiena izatea espero dute, Gasteizera ekarri ahal izan dituzten izen sorta ikusita; CHRIS ISAAK, KISS, AIRBOURNE, THE HIVES, SLASH, BOB DYLAN, THE HOLD STEADY

Euskal taldeak ere izango ditugu hainbeste izarren artean, AUDIENCE eta THE HOT DOGS besteak beste. AUDIENCE talde gernikarra, gazteaLIVEn zuzenean izana dugu iada. Aipagarria bestalde, THE HOT DOGS urretxuarrek eskaintzen duten zuzeneko potentea!!.

Tira, musika oneko hiru egunez gozatzeko parada ederra dugu etxetik gertu. Gasteizen ikusiko dugu elkar!!.

Bihar AZKENA ROCK atarian… QUIQUE GONZALEZ + arizona baby

2010(e)ko Ekainak 22 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Gogoan izan, AZKENA ROCK festibalaren aurkezpen gisa, bihar -ekinak 23-, QUIQUE GONZALEZ artista madrildarraren kontzertu berezia izango duzuela Gasteizko Principal antzokian. Madrildar musikariaz gain, Arizona Baby Valladolidtarrak ere izango ditugu taula gainean gazteaLIVEn zuzenean. Iluntzeko 20:30etatik aurrera izango da kontzertua.

quique gonzalez

quique gonzalez

Aurki gazteaLIVEN…

2010(e)ko Maiatzak 26 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

AZKENA ROCK FESTIVAL!!!

Ekainak 24, 25 eta 26. Gasteiz. Rock jaialdi ezinbestekoa. Berriz ere, GazteaLIVE han izango da kontzertuak zuzenenan zuenganatzen. Joango gara berriak ematen, adi egon!!.

Captura de pantalla 2010-05-26 a las 12.16.15