AGURRA

2010(e)ko Maiatzak 4 Iruzkin bat egin Iruzkinetara joan

Gaztea Live sortu zen arrazoi nagusi batengatik Euskal Herrian diren hainbat musika kontzertuen testigu izateko helburuaz.  Nola gauzatu hori? Hasiera bateko asmoa eta helburua hauxe zen: kontzertuak zuzenean interneten, gero telebistan eta programa berezietan irratian ere.

Baina froga bat egin behar zen eta afari baten truke engainatu genituen hainbat lagun, Megavideokoak, kameralariak, errealizaziokoak… Sukaldaria ere lortu genuen beraz afaria ziurtatuta genuen eta lanean jarri genituen afariaren zain.

Guzti honen aurretik artista bat behar genuen, musikorik gabe ez bai dago programarik eta nortzuk aurkitu prest?  Delorean taldekoak, beraiek ere Desparrame delakoa prestatzen ari bai ziren eta baiezkoa jaso genuen. Beraz 2008ko Urtarrilaren 25ean “Desparrame Vol. 1” deitu ziotena internetez zuzenean eta telebistarako grabatzeko prest ginen Bilboko Kafe Antzokian, oso ongi afaldu eta gero ekin genion guztiok lanari, kontzertuari.

Pixkanaka joan gara programaren helburuak garatzen, pixkanaka lortu ditugu artista handiak gure programarako, badaramatzagu 75 programa igandero ETB3n, beste horrenbeste zuzenean internetez, La Jungla Sonoran eman dira kontzertu onenak, horrez gain Azkena Rock, Kobetasonik eta BBK Live jai aldietan ere izan gara lanean. GAZTEA taldea bultzatu dugu, laguntza eta babesa jaso ere bai, elkarlanean, hanka sartuz, eztabaidatuz, musika helburu.

Baina gure iritziz, Gaztea Live saioak lortu duen gauzarik garrantzitsuena zera da: ZUZENEKO MUSIKARENTZAT ESPAZIO HANDI BAT EITBn.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.