Gaztea Liven kontzertuak eskainiko dizkizugu zuzenean: Kursaal, Kafe Antzokia, Plateruenea, Gazteszena, Rock Star Barakaldo eta Victoria Egunean grabatutako kontzertuak blogseitb.net-en
Bihar ostirala, hilak 28, Bermeon izango gara berriz ere zuzeneko beste ekitaldi batekin. Oraingo honetan, Vinila Von Bismark + The Lucky Dados izango ditugu taula gainean. Krakovia taldeko kantaria da Vinila Von Bismark eta The Lucky Dados taldearekin batera atera duen the secret carnival laneko kantuak aurkeztera iritsiko da Bermeoko Kafe Antzokira.
Aurretik, Shisha Pangma taldearen emanaldia ere izango dugu ikusgai.
Guzti hau, gazteaLIVEk, gaueko 11etatik aurrera eskeiniko du ohi bezala, streaming bidez zuzenean!!!
Gaur, hilak 25 astelehena, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako beste kontzertu batetaz gozatzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan, Mikel Azpiroz musikari donostiarraren eskutik: ELKANO BROWNING CREAM.
“Elkano Browning Cream 2″ (Mamusik, 2.010) diska aurkeztu zuten. Berriz ere, hirukote honen kalitatea agerian utzi zuen kontzertua eskeini zutelarik.
Hona hemen, beraiekin izandako elkarrizketa eta kontzertuaren aurrerapena.
Gaueko 11etatik aurrera, gazteaLIVEn… Elkano Browning Cream
Astelehen berri bat, eta kontzertu berri bat gazteaLIVEn. Gaur, hilak 18, 23:00 etatik aurrera: Arizona Baby eta Los Coronas. Bi talde apartek, Bilboko Kafe Antzokian eskeini zuten kontzertu ikusgarria izango dugu gozagarri.
Dakizuenez, “dos bandas y un destino tour” biran buru belarri sartuta daude bi taldeak, eta Bilbon izan genituen duela hiru aste. Giro ederra, eta ohizkoa den bezela sarrera gustora ordaintzeko proposamena eskeini zuten berriz ere.
Hona hemen, beraiekin (Arizona Baby) izandako elkarrizketaren eta kontzertuaren aurrerapena…
Bide Ertzean talde Tolosarrak, Sopelako Kurtzio aretoan eskeinitako kontzertua, grabatu eta zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera izan genuen. Gaur, gazteaLIVE programan, gaueko 11etatik aurrera, eskenatokietan hainbat urte daramatzan talde honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Don inorrez dugu taldearen azken lana, urteetan zehar, boskoteak (kontzertuan lau izan arren) lortutako heldutasun musikala ongi islatzen duen diska.
Hona hemen, kontzertuaren eta beraiekin izandako elkarrizketaren aurrerapena…
Bilboko Kafe Antzokian, SMILE taldeak eskeini zuen kontzertua izango da astelehen honetako gazteaLIVE programaren ardatza. Ohi den bezala, getxotarrekin izandako elkarrizketa ere izango dugu!!
Zuen iritziak