AZKENA ROCK FESTIVAL; jende errekor berria…
AZKENA ROCKeko azken akordeak bereak eman zituzten larunbatean. Antolatzaileen arabera, inoiz baino lagun gehiago bildu ditu aurtengo edizioak. Guztira, 44.433 lagun izan ziren hiru egunetako kontzertuetan. Lehehengo egunean, ekainak 24, 9.124 sarrera erregistratu zituzten. Bigarren egunean, ekainak 25, 17.389 lagun batzartu ziren Mendizabalan. Azken egunean, ekainak 26, 17.920 lagun zenbatu zituzten.
Egitarau sendoa
Maisu anitzez gozatzeko aukera eskaini digute azken hiru egunek. Airbourne, Baskery, The Black Lips eta The Hold Steady artistek, besteak beste, inauguratu zuten jaialdia. Ostiral honetako izarrak, nolanahi ere, Kiss taldekideak izan ziren. Talde mitikoak ez zuen huts egin eta bere emanaldi ikusgarriak zale amorratuak liluratu zituen. Bigarren egunean, gainera, Slash, The Danmed, Imelda May eta The Saintsen kontzertuak, besteak beste, izan genituen entzungai. Hirugarren eta azken egunean, Mendizabaleko hiru eszenatokietan soinu desberdinak entzun ziren: Audience, The Cubical, The Russian Roulettes, The Hives Jaialdiaren amaiera borobila Bob Dylan handiaren eta Bad Religion taldearen eskutik etorri zitzaigun.
2011an, 10. urteurrena
Datorren urtean Azkena Rock Festival jaialdiaren 10. edizioa ospatuko dute. Honen harira, 2011. urteko udazkenean jaialdiari buruzko dokumental bat estreinatuko dute. Juanma Bajo Ulloa zinemagileak zuzenduko du proiektua.
Gainera, urteurrena ospatzeko liburu berezi baten prestaketari ekingo diotela ezagutzera eman dute. Argazkien eta testuen bitartez jaialdiaren hamar urteak erakustea izango du helburu. Hori dela eta, jaialdiaren zaleek euren argazki eta bideo bidaltzera animatu dute antolatzaileek.
(iturria: eitb.com)
Zuen iritziak