Artxiboa

Apirila, 2010 (r)entzako artxiboa

Eta bihar… Hondarribian izango gara, OLEARSO FESTIBALA!.

2010(e)ko Apirilak 30 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Gogoan izan, asteburu honetan, plater bikoitza dakarkizuela gazteaLIVEk. Bihar, OLEARSO festibalaren bigarren edizioa ospatzen da Hondarribian, eta han ere izango gara, ekitaldi OSOA zuzenean ikusgai izan dezazuen.

Aurten, iaz ez bezala, ihardunaldi bakarreko festibala antolatu dute Olearso kultur guneko kideek, baina kartel benetan erakargarria lortu dute.

18:30 etatik aurrera:

SENSER, BERRITXARRAK, LOQUILLO, SEXTYSEXERS, SURFINKAOS eta ESTRICALLA.

Loquillo:



LOQUILLO-K BERE IBILBIDEKO KANTU ARRAKASTATSUENAK EKARRIKO DIZKIGU BI ORDUKO KONTZERTU GOGOANGARRIAN

“Rock and Roll Star” bi orduko show bat da non Loquillo eta bere bandak, (Jaime Stinus, Igor Pascual, Laurent Castagnet, Laura Gómez Palma eta Santiago Comet musikariek osatua), Loquillo-ren kantu arrakastatsuenak taularatzen dituzten, 30 urteko ibilbideari gainbegirada berri bat emanaz.

Bertan entzungo ditugu “Cadillac Solitario”, “El ritmo del garaje”, “Todo el mundo ama a Isabel” edota “Rock and roll star”, artistak eta bere bandak ohikoa duten indarraz eta Loco-ri dagokion zuzenekoaren elegantziaz.

HOGEITAHAMAR URTEKO IBILBIDEA

Jose Maria Sanz (Bartzelona, 1960), jendeak Loquillo edo el Loco artista ezizenaz ezagutua, 1980ko bukaeran sartu zen estudiora estrainekoz disko bat grabatzera (Los tiempos están cambiando), eta esan daiteke ordutik gure mapa musikalean toki bat egin duela, ez bakarrik bi metroko garaiera eta tupe luzeagatik, baizik eta, hor nonbait rock and roll klasikoa eta punk nahiz rock garaikidea aurkitzen diren tokian, kantu eta doinu onak eta kalitatezkoak egiteagatik.

Bigarren diskoarekin esan dezakegu jo zuela goia, El ritmo del garage (1983) , Trogloditas talde berriak lagunduta eta justu madrileko mugida lehertu zen garai beretsuan. Bere proposamena lehen mailako rocka zen, eta basati banda bat lideratzen zuen mutiko hark ondo aldarrikatu zuen rock mundura geratzeko iritsia zela. “Cadillac Solitario” edo “El ritmo del garaje” bezelako kantuak leienda bat hedatzen hasi ziren, memoria kolektiboan txertatzen hastearekin batera.

Hurrengo urteetan funtsezko lanak grabatu zituen, esate baterako “Mis problemas con las mujeres” (1987) edo “Morir en primavera” (1988), edota zuzenean egindako disko berezia, “¡A por ellos… que son pocos y cobardes!” (1989), Sabino Mendez-ek taldea utzi zuen garaiean. Baina “Loquillo y sus Trogloditas”, rock espainiarreko talde nagusia izaki eta errepidean eginaz beren bizia, aurrera jarraitu zuten, Gabriel Sopeña bezelako sortzaileetaz lagunduta musikaren konposizioan. Azken honekin Loquillo-k country-ari egin zion tarte bat, musika eta literaturaren aldetik begirada berri bat bilatuaz. Horren ondorio izan zen “Mientras respiremos” (1993) maisulana.

Dudarik gabe, “auzoko mutikoak” -beti eraman izan du auzotasun hori arrotasunez, izan ere El Clot auzokoa da- gauza berriak probatu nahi zituen: jazzarekin saiatuz, country-arekin, edo formula berriak bilatuz, “poeta diskoak” bezela ezagutzen den generoan; gogoangarriak diren “La vida por delante” (1994) eta “Con elegancia” (1998) burutu zituen. Hauek los Trogloditas gabe grabatu zituen, nolabait txikia geratzen ari zitzaiolako talde hura, nahiz eta zuzenekoan iberiar rock-eko talde hoberenetakoa izan: zurrunbilo bat, makina gelditezina.

Mende berria hasita, el Loco-k, pertsonaia popularra baina batzutan ezerosoa suertatu denak, disko bikainak grabatu ditu, baina bakoitza zigilu desberdin batekin. Aterpea bilatzen du Igor Paskual edo Jaime Stinus (produktore eta kitarrajole historikoak) ematen dioten laguntzan, azken honi dagokiolarik bandaren soinua berdefinitzea. Lan borobilak burutzen dituzte: “Cuero español” (2000), “Feo, fuerte y formal” (2001), “Arte y ensayo” (2004), “Mujeres en pie de guerra” (2004). Bitartean, Trogloditas taldeak agurra ematen du, zuzeneko bikain batekin, Hermanos de sangre (2006), eta taula gainean 2007an Rolling Stones-ek espainiatik burututako biran telonero lana eginaz. Orduan, Loquillo, talde-soinu batek suposatzen duen loturatik at eta  Stinus produkzio lanetan lagun duela, bere disko onena sortzen hasiko da, Balmoral (2008). Izan ere, obra hau gailur bat da, bai publikoak bai kritikak oso harrera ona egiten diotelarik.

Loquillo, bere ibilbidea hasi zenetik 30 urte pasatu direnean, heldutasun batera iritsi da, eta ezbairik gabe esan daiteke rock espainiarreko leienda haundienetakoa dela, leienda borobil eta indartsu bat. Honeraino eraman duen bidean pertsona gisa handitzen ikusi dugu, eta artista gisa ere bai, eman duen urrats bakoitzean. Ipurterrea eta erosotasunaren kontrakoa izanik, bere burua hamaika aldiz berrasmatu du, eta bere tokia defendatzeko tinko borrokatu du momenturik zailenetan, gainera bere lanaren kalitatea goi-goian mantenduaz. Orain bere egunik dizdiratsuenak bizi ditu, eta oraindik asko dauka eskeintzeko.

Senser:


“Mugitu zaitez! Esnatu zaitez! Zure gorputza da gorrotoaren balantza okertzen duen hazia”. RESISTANCE NOW singlearen hitzak.

SENSER taldeak 2009ko urriaren 19an atera berri du bere azken diskoa, “How To Do Battle”, Britania Handirako edizioan “Imprint Music” zigiliuarekin atera dena. “Resistance Now” izan zen aurreko singlea, 2009ko irailaren 14ean.

SENSER beti izan da banda aurrerakoia, bere denborari aurreratu egin dena. Jarrera politiko jakina eta zehatza duen banda izanda, estilo desberdinen arteko nahasketa sinesgarrian bilatzen du bere mozorro musikala: rock, metal, hiphop eta elektronika alternatiboa. 90. hamarkadako urte ilunetan, SENSER taldea musikagintzan aintzindari  izan zen bilaketa eta berriketa mugimendu zabal batetan, disidentziaren aldarri gorrietan. Orain, 2009tik aurrera, bere buruaren bila ari dira, ez bakarrik BIDEZKOA dena bilatzeko, baizik eta baita zurrunbiloaren erdian BIDEZKOA dena aurkitzeko. Eta prest daude zabaltzen jarraitzeko musikaren bidezko askapena, estimulazioa, motibazioa.

‘How To Do Battle’ disko berria gaztedi haserrearen garraxia da, liberal eta neoliberal  zinikoen aurkako erresistenziaren aldarria, eta bi mundu  horien artean dagoen guztiaren narrazioa. Ekoizpen lanean parte hartu dute, besteak beste, Neil McLellan (The Prodigy), Jason Wilcock (The Ghost Of A Thousand, Reuben) eta New Yorkeko hip hop produktore den Scott Harding-ek (Wu Tang Clan, New Kingdom). Albumak groove astunak ekartzen dizkigu, kitarra erasokorrak, paisai-sonoro leun eta eztiak, eta rap ahots kutsagarriak, zeozer benetan berezia sortzeko. Hasi “2 3 clear” guda irrintzitik, edo “End of the world show” kantua (dantzalekuetan zirrara jarriko duena), esan dezakegu SENSER-ek erakutsi duela panorama musikalean beti bezain erne eta kutsakorrak dabiltzatela.

Diskoa 2009ko urriaren 19an argitaratu dute, hamairu kantutzarrez osatutako musikazko leherketa plazaratuaz, eta gainera zigilu propioarekin, Imprint Music. “Resistance Now” singlea izan du aurkezpen kantu, adrenalinaz blai-blai eginda datorren kantu ikaragarria.

Seikotea, (Heitham Al-Sayed eta Kerstin Haigh dituena ahots lanetan), kontutan hartzeko banda izan da euren estraineko lanak, “Stacked Up”, gogor jo zuenetik kantu-zerrenda britaniarretan, 4. posturaino igoaz, eta taldeari 1995an zehar salmenta itzelak erakarri zizkion.  “NME” eta “Melody Maker” aldizkarietan azalean agertzea lortu zutelarik, bira egiteko aukera izan zuten, eta ez edonolako taldeekin gainera: Red Hot Chili Peppers, Rage Against The Machine, The Levellers, Tool edota Moby, ahaztu gabe Glastonbury festibalean egindako 6 kontzertu zitalak. Bandak bere zuzenekoa moldatu eta zorroztu du, baita bere kantuak sortzeko gaitasuna ere, eta gainera taularatzeko irrikitan daude.

Bukatzeko gonbita bat: agertu eszenatokiko lehen lerrora eta murgildu SENSER-en zuzeneko itzelean!.

Estricalla:


Estricalla ez da talde bat. Agian banda bat bai, baina ez talde berri bat.

Estricalla proiektu bat da, elkarlan bat, ekintza bat, egoera bat, gertakari bat, happening bat, topaketa bat, collage bat, puzzle bat, foko bat, sabotaia…

Estricalla topaleku bat da, eta ihesbide bat eraberean, barrikada bat, urrats bat aurrera, eta inolaz ere atzera, jauzi bat, jauzi hirukoitza biziaren bidean, garraxi bat, “gure garraxia”.

Estricalla ukabilkada da zure aurpegian, masailezur apurtu bat, sprint bat, leiho ireki bat, bai-leku bat eta ez-lozorro bat, poema bat, koktel molotoff bat.

Estricalla sortzekintza da eta suntsiketa, ekintza-beheraldia-ekintza, matxinada bat, txinparta, metxa, istilua eta iskanbila…

Estricalla inprobisazioa da, pasioa eta ez basakeria, zalaparta eta ez isiltasuna, ametsak eta ez oroitzapenak…

Estricalla altxamendua da, intsumisioa, desobedientzia eta errebeldia.

Estricalla ikonoklasta da, intolerantea, lotsagabea, xumea.

Estricalla poliedrikoa da, biribila, gure gogo-bihotzak bezela, honela aldatzen baitira norabideak gure pentsamendu eta sentimenduen bidez.

Estricalla itsasuntzi bat da ekaitzaren erdian, irla bat aspertasunaren basamortuaren erdian, olatu handi bat gure bihotzen itsaslabarren kontra lehertzen. “Itsaso bare batek ez baiditu mariñel onak egiten”.  Zarpazo, zartako, zarpamos… Nora? Ezta guk ere ez daukagu jakiterik…

Surfinkaos:


2002ko urtarrilean jaio zen Surfin Kaos talde donostiarra. Koldo Soret (kitarra eta ahotsa), Dabid Gil (baxua) eta Ibon Etxebeste-k (bateria) osatzen dute taldea. Rock-a, punk&rolla eta 60 eta 70. hamarkadetako rock-a jorratzeko elkartu ziren. Beraien lehenengo lanak 2003ko urrian ikusi zuen argia, ”Surfin kaos”.

Bi urtetan zehar jotzen ibili ondoren, Euskalerrian Euskaraz-erako kantua egin zuten, “25 urte eta gero… Euskalerrian euskaraz” eta 2005eko ekainean “Bizzionbizzi” grabaketa berria iritsi zen Oihuka disketxearen bidez.

Kontzertu eta R&R askoren ondoren 3. lana izan zena iritsi zen “Tryphyllon”. Gaztelupeko Hotsak-ekin egin zuten lan berri hau.

2010 hontarako lan berria datorkigu talde Donostiarraren eskutik. Azken lan hau Brian’s Records-en eskutik datorkigu. Inoiz baino freskotasun eta heldutasun handiagoarekin datorkigu Surfin Kaos taldea, psicodelia, R&R, surf eta hard rock ikutu berriekin.

Sextysexers:


Berritxarrak:

Gaur 20:00etan, Gazteszenatik, gazteaLIVE!!!.

2010(e)ko Apirilak 30 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Tira, hemen dugu asteburua, eta gazteaLIVEk ezin hutsik egin. Gaur Donostiako Gazteszenan izango gara. 20:00etatik aurrera, streaming bidez, zuzenean MENDETZ, MUNLET eta OLIMPIC taldeek jarriko dute musika. Ekitaldi interesgarria Donostikluba 2010 zuirkuituaren barnean antolatu dutena!!!.

Eta larunbatean… OLEARSO FESTIBALA zuzenean!!!.

2010(e)ko Apirilak 28 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

18:30 etatik aurrera, gazteaLIVEk, zuzenean eskeiniko dizue Hondarribiatik, Olearso jaialdiaren bigarren edizioa…

olearsofest2010.jpg_sm

MUNLET…

2010(e)ko Apirilak 28 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Munlet gipuzoar bikotea lakutote bihurturik iritsiko zaigu ere ostiral gauean. Onez gero, gazteaLIVE programatik igarotako taldea dugu hau. Rock eta elektronikaren arteko harreman bitxia sortzen daramate 2003 urtea ezkero…

MUNLET:

OLIMPIC…

2010(e)ko Apirilak 28 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

DIRTY TOWELS, Olimpic getxotarren azken lanaz gozatezeko aukera izango dugu.

2005 urteko udan bere lehen pausoak ematen hasi zen taldea. Bost urte hauetan, aipamen eta sari ezberdinak jasotzen joan dira, egungo panorama musikalean toki apiagarri bat lortu arte. Eszenatoki aipagarri asko “zapaldu” dituzte jada, eta oraingo honetan Donostian egingo dute geldialdia…

Gogoan izan, ostiral honetan, Donostikluba 2010 zirkuituaren barnean, Mendetz, Munlet eta… OLIMPIC!.

OLIMPIC:

Ostiralean, Donostikluba 2010 zuzenean…

2010(e)ko Apirilak 27 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Munlet, Mendetz eta Olimpic

Mendetz, Munlet eta Olimpic garai goxoak bizi dituzten taldeak dira. Hiru estilo ezberdin baina amankomunean zerbait dutenak; proposamen freskoak, dibertigarriak eta ikutu elektroniko pertsonala dituztenak alegia. Apirilaren 30ean izango da kontzertua, Donostikluba Zirkuitua 2010ek emango dituen kontzertuetako bat izango delarik. Jarraipen festa batek emango dio bukaera gauari Le Bukowskin Unai Goikolea DJ bizkaitarra egongo delarik platoen atzean. Dantzarako proposamen borobila NiMuren eskutik, proposamen berritzaileak aurkezteko ezinegona duen Donostiako lagun taldea. (donostikluba webgunetik)

MENDETZ:

Aste honetan, gazteaLIVE bikoitza!!.

2010(e)ko Apirilak 26 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Hasi berria dugun aste honek, musikalki amaiera ezin hobea izango du gazteaLIVEn!!.

olimpic

olimpic

Ostiralean, Donostian izango gara. Gazteszena aretora bueltatuko gara, Donostikluba 2010 zirkuituaren barnean: MENDETZ, MUNLET eta OLIMPIC, taldeak izango dituzue ikusgai, 21:00etatik aurrera.

 


Larunbatean berriz, Hondarribirako bidea hartuko dugu. Olearso festibalaren bigarren edizioaren lekuko izango gara. Kartel ederra prestatu dute antolatzaileek berriz ere, eta galdu ezinezko ekitaldia izango da!!.

Astean zehar bi saio hauei buruz datu gehiago ematen joango gara, adi egon!!


STAY BLUES + thee brandy hips; gaur 22:00etan ETB3n…

2010(e)ko Apirilak 24 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Gaur, igandea, gaueko hamarretan, Stay Blues eta Thee Brandy Hips taldeek, Donostiako Gazteszenan eskeini zuten kontzertua izango duzue ikusgai, gazteaLIVEn.

Stay Blues taldeak, gaztelupeko hotsak disketxearekin argitaratu zuen 2007 urtean, orain arte duen lan bakarra -Stayblues-.

stay blues

stay blues

Hau da, Gaztelupeko Hotsak webgunean taldearekiko erreferentzia:

Alvaro Fernandez (ahosoinua eta gitarra) eta Paul San Martin (ahotsa eta pianoa) dira Stay Bluesen alma mater-ak, gidariak. Blues akustikoko proiektu hau beren kantu kutunnenen moldaketak egiteko sortu zuten orain dela hamar urte inguru. Bikoteak berehala aurkitu zuen hirugarren bidelaguna, Fernando Neira (baxua),  hirukoak astero Donostia inguruko aretoetan jotzeari ekin zion. Karlos Aranzegi (bateria) kide berriarekin are sendotasun handiagoa erdietsi du taldeak. Urrats hauek guztiak eman ondoren, lehen diskoak ezin zuen gehiago itxaron eta 2007ko udan kaleratu zen.

 

 

 

flyer

Thee Brandy Hips

talde donostiarrak, Madrilen grabatu eta 2009 urtean kaleratutako bere lehen “lan serioa” aurkeztu zuen Donostiako Gazteszenan: we are love.

Gogoan izan, beraien webgunean, taldearen abestiak dohan “jeisteko” aukera duzuela!!.

BREAK ON STAGE, sarrerak agortuta!!!.

2010(e)ko Apirilak 22 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Dagoeneko, Break On Stage 2010 jaialdirako sarrerak agortu dira!.
Badakizute, La Casillatik ZUZENEAN izango garela, gero, sarrerarik gabe gelditu baldin bazarete, ikustaldia “streaming” bitartez jarraitzeko aukera izango duzue GAZTEA LIVEn!!.

Ez ahaztu, larunbatean, 20:30 etan!!.

Aurki, gazteaLIVE, Euskal Herriko jaialdi nagusietan…

2010(e)ko Apirilak 21 Iñaki Otaegi Iruzkinik ez

Gerturatzen ari dira Euskal Herrian urtero ospatzen diren jaialdi nagusiak…

Irunen IKULTUR izango dugu maiatzan (15-16).

Gasteizen, AZKENA ROCK FESTIVAL, ekainan (24-25-26).

Bilbon, uztailan, BBK LIVE (8-9-10).

Joan zen urtean jaialdi hauetan izan zen gazteaLIVE, eta horren lekuko, hemen uzten ditut BBK LIVEN grabaturiko irudi hauek…

Categories: Taldeak Tags: