Ostegun honetan, hilak 21, Javiera Mena.
Uruguay aldetik , Javiera Menaren erritmoak izango ditugu oraingo honetan gazteaLIVEn. 23:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako kontzertua ikusgai ETB3n.
Hona hemen aurrerapena…
Uruguay aldetik , Javiera Menaren erritmoak izango ditugu oraingo honetan gazteaLIVEn. 23:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako kontzertua ikusgai ETB3n.
Hona hemen aurrerapena…
Osteguna, hilak 7, 23:00etan… gazteaLIVE saio berri bat!!. Programaren eguna aldatu da, ez ordua. Beraz ez ahaztu, hemendik aurrera OSTEGUNETAN, ohizko orduan, da zuzeneko musikarekin zita berria.
Gaurko honetan, Bermeoko Kafe Antzokian grabatutako kontzertu bikaina ikusgai; VINILA BON BISMARK & The Lucky Dados.
Hona hemen aurrerapena…
Astelehena, Hilak 20… gaueko 11etatik aurrera, COBRA taldea izango dugu protagonista ETB3n. Hondarribiko Psylocibenea aretoan eskeinitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu gaur. Thriller, dute beraien azken lana. Haritz Lete buru dutela, talde honen indarraz gozatzeko parada aparta.
Galdu ezinezko kontzertua!!
Garotas Suecas brasildar taldea izango da gaur (astelehena hilak 13) protagonista ETB3n. 23:00etatik aurrera, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskeinitako kontzertua izango dugu ikusgai. Escaldante banda, kaleratu duten azken lana ardatz, brasildar musika, rock psikodelikoa, soul eta funk doinuak trebeziaz nahasten dituen seikote honetaz gozatzeko aukera aparta.
ASTE HONETAN, bi ekitaldi izango dira zuzenean.
Bihar, ostirala hilak 10, Hondarribiako Psylocibenea aretotik COBRA taldea izango dugu zuzenean. Hard Rock-az gozatzeko aukera aparta. Haritz Lete, programa honen aurkezle izandako kidea buru dutela, laukote honen doinu eta gitar potentak izango ditugu streaming bidez 22:00 etatik aurrera.

cobra
Larunbatean aldiz, Bilboko Kafe antzokian izango gara. Ivan Ferreiro, Los Piratas taldeko buru izandako abeslari Galiziarra izango dugu gure artean. Bere azken lana aurkeztuko du Bilbon; picnic extraterrestre. Eta emanaldi hau ere, zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu eitb.com atarian. Gogoan izan, larunbata, hilak 11, 21:30 etatik aurrera.
Aste honetan, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako ekitaldia dakarkizuegu. Zea Mays bilbotar taldea hain zuzen ere. Era, kaleratu duten azken lana aurkeztu eta “klasikoak” bilakatu diren beste abestiez ere gozatzeko aukera eman ziguten.
Kontzertu aparta Bilboko Kafe Antzokian!!
Gogoan izan, astelehena, 23:00 etatik aurrera, ETB3n… Hona hemen aurrerapena.
OSTEGUN honetan, hilak 26, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da gazteaLIVE. Russian Red taldeak eskeiniko duen kontzertua zuzenean eskeintzeko. Gogoan izan, streaming bidez jarraitu ahal izango dezutela, atari honetan 21:30 etatik aurrera.
I love your glasses izan zuten estraineko diska. Arrakasta aipagarria lortuz. Oraingo honetan, lan berria dakarte besapean; fuerteventura.
GazteaLIVEN gozatzeko aukera izango dugu, esan bezela zuzenean!!
Bermeoko kafe antzokitik eskeini genuen zuzenean VENDETTA naparren kontzertua, eta gaur astelehena, gazteaLIVE programaren protagonista izango ditugu. Gaueko 11etatik aurrera, SKA doiuniak nagusi ETB3n!!
Hona hemen kontzertuaren aurrerapena…
Zea Mays taldea izango dugu aste honetan gazteaLIVE saioko protagonista. Talde bilbotarra etxean arituko da, era disko berriko kantuak aurkeztuko dituzte eta kontzertua zuzenean jarritu ahal izango da, ohi bezala streaming bidez GAZTEA atarian, 21:30etik aurrera.
Gaueko 11etatik aurrera, etb3n; Owen Pallett
Musikari kanadiarrak, Bilboko Santana27 aretoan eskeinitako kontzertua izango dugu gaur gazteaLIVEn ikusgai. Hoan hemen emanaldiaren aurrerapena…
Zuen iritziak