Artxiboa
4. denbora, errugbiko programa
‘Gypsy’: Shakira eta Nadalen irudirik beroenak
“KTX”: Emakumezkoen errugbia, arazoak harrobiarekin
“4. denbora”, errugbiko zure programa
Binakakoa hastear da!
Liga profesionalak erabaki du azkenean binakako txapelketaren aurreneko jardunaldiko egutegia. Lehiaketa Eibarren errege egunez hasiko da eta ez Tolosan errege bezperan.
Aurreneko jardunaldiko egutegia honako hau da:
Urtarrilak 6, Eibar, Berasaluze.Begino/Gonzalez-Laskurain
Urtarrilak 9, Labrit, Irujo-Beroiz/olaizola I-patxi ruiz
Urtarrilak 10, Eibar, Titin-Pascual/Olaizola II-Mendizabal II
Urtarrilak 11, Tolosa, Xala-Zubieta/Bengoetxea-Beloki

Errugbia: 4. denbora programa
Olentzerok ardoa ekarri die Aspeko pilotarie
San Fermin txapelketa irabaztearen truke 1.200 botila eman dizkiote Erriberriko Marco Real upategian.
San Ferminetan irabazitakoa gaur jaso dute Aspeko pilotariek Marco Real upategian, Erriberrin, 1.200 ardo boteila San Fermin txapelketako erronka irabaztearen truke.
Enpresako pilotari gehienak elkartu dira Erriberrin. Giro aparta eta besteak beste Lau t’erdikoan eginiko lanaz topa egiteko aukera. Urte berriarekin batera hasiko den Binakakoan hain emaitza ona lortzea zaila izango da.
BODYBOARD: Eunate Agirre… munduko txapelketaren bila
Kanariar Uharteetako El Confital olatuan jokatuko da munduko bodyboard zirkuituko azken txapelketa. Eunate Agirrek munduko txapelketa irabazteko aukera dauka.
Sopeloztarra bigarren dago sailkapen nagusian, Neymara Carvalhoren atzetik, eta beste brasildar bat, Jessica Becker dago hirugarren. Bodyboardlari hauek dute munduko txapeldun izateko aukera.




Iruzkin berriak