Utzikeria
Share on FacebookLars Bak danimarkarrak ondo merezitako etapa eraman du. Bere kirol bizitzako garaipenik handiena da, normalean beste taldekide indartsuago batzuen morrontzan aritzen baita. Lottok ere merezi zuen horrenbeste sari. Azken bi urteotan Italiakoa ez den talde gutxik eman diote horrenbeste joko Giroari. Iaz etapa bat irabazi zuten Bart De Clercq-ekin, baina horretaz gain ez zitzaien ez goroldiorik itsatsi beste taldekideei ere, ihesean sarri ibili baitziren, batez ere Jan Bakelants, gaur ere, bitxia da, ihesaldian zen Radioshackeko flandestarra.
Aurten bide beretik jarraitzen dute. Ez da Lottokorik ez den ihesaldirik. Etapa hasieratik zein amaieran, hamaika ahalegin egin dute eta saria gaur jaso. Garaipen zoragarria izan da, sufrimendua (mendateetan), indarra (ihes egin duenean), eta ikuspegi estrategikoa (eraso egiteko une egokia) uztartu baititu danimarkarrak.
Etapako laudorio ia guztiak Bakentzat dira, tropelak ez ditu merezi, ez behintzat Katushak. Utzikeria nabarmena izan dute eta ez dut uste opari merkeetarako daudenik. Iaz, aurrekonturik aberatseneko taldea izan zen Katusha, baina palmaresean pobreenetakoa. Aurten hobeto dabiltza, baina ez lidertzak gutxiesteko moduan. Badakit zein aitzakia jarriko zuten ez lanik egiteko, taldea ez zigortzea, ez nekatzea. Baina ze neke eta neke ondoko Ignatiev eta Brutt fundamentu pittin batekin lanean jartzea nahikoa zen-eta lotsagarri ez gelditzeko? Hala ikusi da euren erantzukizunak erabat baztertu arte. Biharko etapa, bestalde, esprinterrak dituzten taldeek kontrolatuko dute, batez ere Sky-k, eta mendateak heltzen direnean Liquigasek helduko dio zartaginari kirtenetik. Ikusiko duzue.
Ez dut uste datozen etapetan Katushak tiraka lehertu beharko duenik. Ihesaldiak izango dira, bai, baina sailkapenean atzean dagoen jendearena, eta haiekikoak egiteko ez dut uste erraiak bota beharko dituztenik. Eta azken mendateak heltzen direnean, seguru nago Szmyd, Capecchi, Agnoli eta konpainia izango direla bahea estutzen arituko direnak. Orain arte hala ikusi da eta azken astean ere beste horrenbeste izango delakoan nago.
Joaquín Rodriguezek lider jarraitzen duen arren, Katushak gaur harrika bota du elastiko arrosa, baina egunen batean litekeena da ez izatearen damua izatea.


Txirrindularitzak BMC bezalako taldeak behar ditu, epe luzerako asmoarekin sortutako egitura sendoak. Orain asko ez dela jakin dugu Andy Rihs taldeko ugazabak taldearen biziraupena 2016. urterarte ziurtatu duela eta Munduko talderik indartsuena egiteko intentzio tinkoarekin jarraitzen duela. Jakin berri da, bestalde,
Bihar hasiko den
Laugarren izan zen 2010ean eta bigarren iaz, baina Contadorri garaipena kendu diotenez bera da garailea eta hala izendatuko dute karrera abian jartzen denean. Egiari zor Bassok emaitza hobeak ditu, birritan irabazia baita (2006 eta 2010), baina oso irudi kaskarra eman du denboraldi osoan. Aurrean baino gehiago ikusi da atzean. Romandiako itzulia jokatu arte ez du erabaki Girora joango zenik, zalantza gehiegi lasterketa irabaztera joan bide den ziklista batentzat. Karrera atarian ondoegi ibiltzea ez da ona, baina ezin dut sinestu hain denbora gutxian hainbeste hobetuko duenik.
Askoz ere izen gehiago egon badaude, baina izenarekin bakarrik ez da ezer lortzen ziklismoan. F
duen italiarra, baina ez pentsamendu analitikoz ez intuitiboz ez nintzateke ausartuko horiek garaile edo podiumean izan daitezkeela esaten.
Gasparottok
Fabian Cancellara tropelean ez bada,
Buruan berderatzi lagun elkartu eta ataka gaiztoan jarri dituzte beste lider guztiak. Egungo liderrek ez dakite zer egin morroirik gabe gelditzen direnean. Morrontza handiegia dute. Erasoren bat edo beste jo dute, baina ez gora, ez behera eta ez ordekan ez dira Kiserlowskirengana gerturatu. Meritu hori Dani Morenorena da, liderraren taldekidearena.
Samuel geroago heldu da lasterketa burura. Hotzagoa da, zuhurragoa, azeriagoa. Hori bai erraz heldu da bikoarengana, nahiz eta haiengandik metro batera geldituta nekatu itxurak egiten aritu den. Geroxeago, helmugatik gertu, berriro erreleboak emateari utzi egin dio, nagi ibili da eta Joaquin Rodriguezek jokabide zeken hori aurpegiratu dio. Uste dut kataluniarrak arrazoi zuela kasu horretan. Samuelek ez du inor engainatzen jada. Bere azpikeriak ezagunak dira eta noiz edo noiz larrutik ordaindu ditu. Uste dut iaz Alpe d’Huezen horregatik ez zuela irabazi, martingala gehitxo ibili zuelako Contador harrapatu zuenean. Txapeldun baten estatusa eta palmaresa ditu, baina beti ez du hala jokatzen.


Iruzkin berriak