Artxiboa

‘Hormatik hormara, gailurrez gailur’ atalaren artxiboa

Santa Gadea, blokearen paradisua (I)

2011(e)ko Apirilak 14 Iker Gonzalez Iruzkinik ez

Santa Gadea de Alfoz 150 bat biztanleko herrixka da, itsas-mailatik 800 m ingurura dagoena, Arijako urtegiaren inguruan kokatuta. Zerk egiten du berezi? eskalada molde hau, blokea edo bulderra, alegia, egiteko lekurik onenetarikoa da.

Gehiago irakurri…

Share on Facebook

Hormatik hormara, gailurrez gailur

2011(e)ko Martxoak 24 Iker Gonzalez Iruzkinik ez

Agur bero bat mendizale eta eskalatzaile sutsu, amorratu eta kartsuoi. Blog honek estreinaldia egin nahi du; momentuz ez dago ez flashik, ez kamerarik ezta alfombra gorririk ere, leku txiker honen asmo bakarra zera da: Euskal Herriko (eta horren inguruko) mendiek eta hormek ematen diguten plazerrez gozatzea, ta ez da gutxi.

Mugarra  Untxilatzetik ikusita

Mugarra Untxilatzetik ikusita

Berton, erreportajeak, kronikak, berriak, irteerak, argazkiak, proposamenak… topatuko dituzu, danak mendizaletazunari eta eskaladari –horman nahiz blokean- lotuak. Beraz, eseri zaitez, ondo egokitu zure eserlekua, lasaitasunez hartu eta goza zazu. Ah, ta ez ahaztu zure esperientzia eta jakinmina partekatzeaz.

Share on Facebook