Abuztuaren 10ean (ETB1) eta abuztuaren 15ean (ETB2), Donostiara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• 1912ko GALERNA: Orain dela ia 100 urte Bizkaiko Kostaldea txikitu zuen ezbehar honen inguruko testigantzak, irudiak eta argazkiak. Bermeon, ia 100 arrantzaleren heriotza gogoratuko dute.
• ORIOKO III. BISIGU EGUNA: Asteburu oso bat, Orioko eran, parrillan egindako bisigua gozatzen.
• KARMENGO AMAREN PROZESIOA SANTURTZIN: protagonistak, giroa ona eta batez ere, itsasoaren zaindariaren jai honen inguruko hamaika istorio.
Guzti horretaz gain, Euskal Herriko Itsas Foroko enpresak ezagutuko ditugu, surf irudiak ikusiko ditugu, …
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Uztailaren 13an (ETB1) eta Uztailaren 18an (ETB2), Zarautz-era hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Euskadin urpekaritza eskola asko daude. Bertan beldurra galduko duzue eta Euskal Herriko hondo zoragarriak ezagutuko dituzue. Gu Santurtzin izanga gara urpekaritza klase bat jasotzeko.
• Arraunketa oso kirol gogorra da. Arraunlariek ordu asko eman behar dituzte entrenatzen eta orokorrean ez dute diru askorik irabazten. Horregatik arraunlari gehienek, arraunketaz gainera, beste lanen bat edukitzen dute. Kresalan Kaiku-ko arraunlari baten eguneroko bizitza ezagutu nahi izan dugu.
• Barrika Surf Camp-ean izan gara, surf-a praktikatzen hasi nahi dutenentzat edo bere teknika hobetu nahi dutenentzat leku ezin hobean.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Gaur, gaueko 11etatik aurrera Kresala saioaren atal berria ikusteko aukera duzue ETB1ean.
Oraingoan, Santurtziko portuan lehorreratuko da Kresala, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• 5 urtetako debekualdiaren ostean harrapatutako lehenengo antxoa Getariako portura nola iristen den ikusiko dugu.
• Holandako bandera duen “THALASSA” Gorbet Bergantinaren sekretuak duela gutxi Bilbon egin zuen egonaldian.
• Indiako Ozeanora hurbilduko gara Alakranak atuna nola arrantzatzen duen bertatik bertara ikusteko.
• Sukaldean, berdelarekin egindako bi errezeta erraz aurkeztuko ditugu.
• Miriam Imaz surflariarekin uretan sartuko gara Zarautz-en.
Hau guztia eta askoz gehiago ikusi nahi baduzu, ontziratu zaitez gurekin Kresalan.

Share on Facebook