Getxora gerturatuko da Kresala aste honetan
2010(e)ko Maiatzak 3
Iruzkinik ez
Bihar, maiatzaren 4an, Getxoko portura hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Bizkaiko Zubia: Munduko ondarea den zubi honen 100 urteko historia: bere protagonistekin hitz egingo dugu.
• Larunbat eberdi batean Algortako Portu Zaharretik paseatuko gara Getxoko “Biotz Alai” koru beteranoarekin.
• Bakion izango gara Euskal Herriko surfista garrantzitsuenetariko batekin surfeatzeko, Txaber Trojaola. Txaberrek surflari baten eguneroko bizitza nolakoa den azalduko digu.
• Getxoko “Cubita Jatetxean” egongo gara kokotxak eta legatza txipiroiekin dastatzeko.
• Lekeitioko Santa Katalina itsasargian egongo gara, Euskal Herrian jendearen sarrera onartzen duen bakarra.
Hau guztia eta askoz gehiago Kresalan.
