Artxiboa

‘Santa Ana Berria’rekin etiketatutako sarrerak

KRESALA Elantxobera hurbilduko da aste honetan

2010(e)ko Maiatzak 17 Kresala Iruzkinik ez

 

Bihar, maiatzaren 18an, Elantxobera hurbilduko gara, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

• Gure erreportaje zabalean, Getariako SANTA ANA BERRIA ontzian itsasoratuko gara antxoaren kanpainan murgiltzeko. Egun oso bat igaroko dugu itsasoan antxoa arrantzaren xehetasun guztiak ezagutzeko.

QUEEN VICTORIA gurutze-ontzia bisitatuko dugu, duela gutxi Bilbon egindako egonaldia baliatuz. Luxuzko gurutze-ontzia ikusgai, Kresalako ikusleentzat bakarrik.

JOSE AREGOrekin hitz egingo dugu, hamaika istorio kontatuko dizkigun 101 urteko arrantzale Elantxobetarrarekin.

• Pasaiako ALKARTASUNA dantza taldeak Lekeitioko KAXARRANKA nola dantzatu erakutsiko digu.

• KRESALAko sukaldearen tartean, Sukarrietako Zaldua Jatetxearen parrillan arrain pieza bikainak erretzen ikasiko dugu.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan