Kresala Lekeition lehorreratuko da gaur
Gaur, ekainaren 8an, Lekeitiora hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Gure erreportaje zabalean, Titanic-aren hondoratzea ekarriko dugu gogora. Itsasoan gertatutako ezbehar handienetariko bat da 1912ko apirilaren 14an gertatutako hura. Titanic-aren hondoratzearen mendeurrena gerturatzen ari dela eta, aditu batek egun hartan gertatutako guztia azalduko digu.
• KRESALAn dagoeneko lurretik, itsasotik eta airetik ibili gara. Oraingoan, parapentean hegaz egingo dugu Sopelako zerutik, ahaztu ezineko esperientzia bizitzeko.
• Josu Urrutia Athletic-eko jokalari ohia: Lekeitioko bere txoko gustukoenak ezagutuko ditugu. Futbolean eta Athletic-en hasi zeneko istorioak kontatuko dizkigu.
• Surf-a, itsas hondoko irudiak, arrantza, …
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.
