Zumaiara gerturatuko da Kresala aste honetan
Bihar, maiatzaren 25ean, Zumaiara hurbilduko gara, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Gure erreportaje zabalean, Bermeoko uretan murgilduko gara, itsaspeko arrantzako munduko txapeldunarekin, Joseba Kerejeta.
• AZTI-ko ikerlari talde bat Antxoaren Biomasa-ri buruz egiten ari den lana ezagutuko dugu, horretarako propio prestaturiko ontzian. Adituekin ontziratuko gara etorkizunean antxo kanpainarik izango den jakiteko.
• Getxoko JOSE LUIS DE UGARTE itsasgizona omenduko dugu. Bere ekintza gogoangarriak ezagutuko ditugu, Ugarte hurbil-hurbiletik ezagutu zuten bi pertsonekin.
• JUAN BIDEGAIN: Ondarrutar hau espezialista da itsasoak eskaintzen dizkigun momenturik ikusgarrienak jasotzen. Arrantza kanpainetan eta itsasoko egoera ezohikoetan egin dituen erreportajeei esker hainbat sari jaso ditu.
• Kresalako sukaldearen tartean, Itziar Irazabal Bermeotarrak almejak prestatzen erakutsiko digu.
• SURF PUKAS: Surflari hoberenak LANZAROTEn.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.
