Artxiboa

‘Josu Urrutia’rekin etiketatutako sarrerak

Kresala Lekeition lehorreratuko da gaur

2010(e)ko Ekainak 8 Kresala Iruzkinik ez

Gaur, ekainaren 8an, Lekeitiora hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

• Gure erreportaje zabalean, Titanic-aren hondoratzea ekarriko dugu gogora. Itsasoan gertatutako ezbehar handienetariko bat da 1912ko apirilaren 14an gertatutako hura. Titanic-aren hondoratzearen mendeurrena gerturatzen ari dela eta, aditu batek egun hartan gertatutako guztia azalduko digu.

• KRESALAn dagoeneko lurretik, itsasotik eta airetik ibili gara. Oraingoan, parapentean hegaz egingo dugu Sopelako zerutik, ahaztu ezineko esperientzia bizitzeko.

Josu Urrutia Athletic-eko jokalari ohia: Lekeitioko bere txoko gustukoenak ezagutuko ditugu. Futbolean eta Athletic-en hasi zeneko istorioak kontatuko dizkigu.

• Surf-a, itsas hondoko irudiak, arrantza, …

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan