Artxiboa

‘Getxo’rekin etiketatutako sarrerak

Bilboko itsasadarrean egongo gara aste honetan

2010(e)ko Uztailak 5 Kresala Iruzkinik ez

Bihar, uztailaren 6an, Bilboko itsasadarrean egongo gara, Bilbotik Portugaleteraino eramango gaituen itsasontzi batean, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

2010eko Manhattan-eko igeriketa maratoia: Jaime Caballero, igerilari donostiarrak, bigarren postua eskuratu du munduko ospetsuenetariko bat den ibilbide honetan. Bere balentria nolakoa izan den eta horrelako ibilbideetan duen esperientzia kontatuko dizkigu.

• Abrako Kanpoaldeko portura hurbilduko gara, SEA SHARK petrolio-ontzia ezagutzeko. Ontzi horrek, 25 mila tona gasoil deskargatu behar ditu hemen. Honelako ontzi erraldoien porturatzeak eta gasoila bezalako materialen deskargak arreta eta profesionaltasun handia eskatzen dute. Kresalan, prozesu hau nolakoa den ikusiko dugu.

Getxo Sea Week: Ekimen horren helburu nagusia bisitariei bertako kostaldeko inguru paregabea erakustea izan zen. Kresala Getxoko kostaldean egiten diren turismo, kultura eta kirol jarduera ugariz osatutako ekimen horretan egon zen.

Zumaiara gerturatuko gara, Aitor Leizarekin olagarroa arrantzatzera.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan

Kresala Miarritzera gerturatuko da gaur

2010(e)ko Ekainak 15 Kresala Iruzkinik ez

Gaur, ekainaren 15ean, Miarritzera hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

• Miarritzeko hondartzako pasealekuan Nazioarteko Ozeanoen Egunean egindako ospakizun musikala ikusiko dugu. 300 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten dantza eta musika uztartu zituen ospakizun honetan.

Begi Handiaren arrantza: Elantxoben itsasoratuko gara, Begi Handiaren harrapaketarako teknikak eta trikimailuak ezagutzeko. Arrantzaldia ez zen oso oparoa izan, baina arratsaldea, hala ere, mamitsua izan zen.

Jon Garay Avila: Miarritzen Getxotar honekin surfeatuko dugu. Makina bat aldiz surf txapeldun izan den gazte honen ibilbidea ezagutuko dugu.

Bela ikastaroa Hondarribian: 12 metro luze dituen belaontzi batean, nabigaziorako oinarrizko ezagutzak zeintzuk diren ikasiko dugu.

Amaiur Alfaro, itsasgizon bakartia: Bela profesional gazte honen odiseak ezagutuko ditugu. Itsasoan bizi izandako abenturak, ekaitzak, arriskuak, …

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan

Kresala Armintzara hurbilduko da gaurkoan

2010(e)ko Ekainak 1 Kresala Iruzkinik ez

Gaur, ekainaren 1ean, Armintzara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

BERMEOKO XVI. ARRAIN AZOKA: Duela 10 egun ospatu zen Bermeon Bizkaiko Arrain Azoka garrantzitsuena. Aurtengo lema “Arrainaren garrantzia gaztetxoen elikaduran” izan da.

BILBAO PORTEN BEZEROENTZAKO SARIAK: Bilboko Portuko Agintaritzako Lehendakariak banatutako sarien berri izango dugu. Egun honetan bertan IBEROCRUCEROS konpainiako GRAND MISTRAL ontziak lehen aldiz Getxoko terminalean egin zuen geldialdia ere ikusiko dugu.

STAND UP edo PADEL SURFa: Donostiako Kontxako Badian surf ohol handia eta arrauna batzen dituen surf modalitate hau ezagutuko dugu.

SURF-A KEPA AZEROREKIN.

MAREA-ENERGIA: Energiaren produkzioa olatu eta mareen bitartez Euskadin. Mutrikun energia berriztagarri mota hau martxan jartzekotan daude.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan

Getxora gerturatuko da Kresala aste honetan

2010(e)ko Maiatzak 3 Kresala Iruzkinik ez

 

Bihar, maiatzaren 4an,  Getxoko portura hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

Bizkaiko Zubia: Munduko ondarea den zubi honen 100 urteko historia: bere protagonistekin hitz egingo dugu.

• Larunbat eberdi batean Algortako Portu Zaharretik paseatuko gara Getxoko “Biotz Alai” koru beteranoarekin.

Bakion izango gara Euskal Herriko surfista garrantzitsuenetariko batekin surfeatzeko, Txaber Trojaola. Txaberrek surflari baten eguneroko bizitza nolakoa den azalduko digu.

• Getxoko “Cubita Jatetxean” egongo gara kokotxak eta legatza txipiroiekin dastatzeko.

• Lekeitioko Santa Katalina itsasargian egongo gara, Euskal Herrian jendearen sarrera onartzen duen bakarra.

 

Hau guztia eta askoz gehiago Kresalan.

 

Pedro García Larragan2