Artxiboa

‘Getaria’rekin etiketatutako sarrerak

Mundakara hurbilduko da gaur Kresala

2010(e)ko Ekainak 29 Kresala Iruzkinik ez

Gaur, ekainaren 29an, Mundakara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

Arrantzale afrikarrak euskal ontziterian: azken urteotan, Euskal itsasontzietan dauden lanpostu hutsak beste nazionalitate batzuetako arrantzaleek betetzen dituzte sarritan. Getarian bizi den Senegaldar talde batekin hitz egin dugu beraien esperientzia ezagutzeko.

TKE liga: 8 entrenatzaileekin hitz egin dugu denboraldi berriaren inguruan.

SOS: bainu denboraldia: Egun bat hondartzako sorosleekin. Laidako hondartzako sorosleek bizi izandako gertaerak eta esperientziak ezagutuko ditugu.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

 

pedro garcia larragan aurkezlea

KRESALA Elantxobera hurbilduko da aste honetan

2010(e)ko Maiatzak 17 Kresala Iruzkinik ez

 

Bihar, maiatzaren 18an, Elantxobera hurbilduko gara, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

• Gure erreportaje zabalean, Getariako SANTA ANA BERRIA ontzian itsasoratuko gara antxoaren kanpainan murgiltzeko. Egun oso bat igaroko dugu itsasoan antxoa arrantzaren xehetasun guztiak ezagutzeko.

QUEEN VICTORIA gurutze-ontzia bisitatuko dugu, duela gutxi Bilbon egindako egonaldia baliatuz. Luxuzko gurutze-ontzia ikusgai, Kresalako ikusleentzat bakarrik.

JOSE AREGOrekin hitz egingo dugu, hamaika istorio kontatuko dizkigun 101 urteko arrantzale Elantxobetarrarekin.

• Pasaiako ALKARTASUNA dantza taldeak Lekeitioko KAXARRANKA nola dantzatu erakutsiko digu.

• KRESALAko sukaldearen tartean, Sukarrietako Zaldua Jatetxearen parrillan arrain pieza bikainak erretzen ikasiko dugu.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan

Lau euskal portutan lehorreratu da jada Kresala

2010(e)ko Martxoak 17 Kresala Iruzkinik ez

 

Kresala, otsailean abiatu zen itsasoaren inguruko magazina da. Asteartero ikus dezakezu ETB1ean, gaueko 23.00etatik 00.00etara, eta larunbatero (errepikapena) 12.40etatik 13.30etara.

Kresala euskal kostaldeko portu guztietara hurbilduko da, herri horietako bitxikeriak bertatik bertara ezagutzeko. Dagoeneko lau portutan lehorreratu da Kresala: Bermeon, Getarian, Hondarribian eta Plentzian.

 

Getaria

Eguraldia beti ez da bidelagun izaten, eta Getarian elur ekaitz baten azpian egin behar izan genuen grabaketa guztia!

 

Hondarribi

Hondarribin (goiko argazkia) eta Plentzian (beheko argazkia) zorte gehiago izan genuen eta eguzkia irten zen!

Plentzia