Artxiboa

‘Donostia’rekin etiketatutako sarrerak

Kresala Donostiara hurbilduko da aste honetan

2010(e)ko Abuztuak 11 Kresala Iruzkinik ez

Abuztuaren 10ean (ETB1) eta abuztuaren 15ean (ETB2), Donostiara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

1912ko GALERNA: Orain dela ia 100 urte Bizkaiko Kostaldea txikitu zuen ezbehar honen inguruko testigantzak, irudiak eta argazkiak. Bermeon, ia 100 arrantzaleren heriotza gogoratuko dute.

ORIOKO III. BISIGU EGUNA: Asteburu oso bat, Orioko eran, parrillan egindako bisigua gozatzen.

KARMENGO AMAREN PROZESIOA SANTURTZIN: protagonistak, giroa ona eta batez ere, itsasoaren zaindariaren jai honen inguruko hamaika istorio.

Guzti horretaz gain, Euskal Herriko Itsas Foroko enpresak ezagutuko ditugu, surf irudiak ikusiko ditugu, …

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

PRESENTACIONES PEDRO DONOSTIA 20-07-2010 021

Bakion lehorreratuko da Kresala aste honetan

2010(e)ko Uztailak 26 Kresala Iruzkinik ez

Uztailaren 27an (ETB1) eta abuztuaren 1ean (ETB2), Bakiora hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

CIUDAD DE SAN SEBASTIAN KATAMARANEAN BIDAIA TURISTIKOA: Donostiako badian zehar ibiliko gara itsasontzi klasiko honetan.

FORONDAKO AIREPORTUA: Arrain inportazioa. Portu handi bihurtutako aireportua.

ROXY JAM BIARRITZ 2010: Emakumeen surf munduan, longboard espezialitateko hitzordu garrantzitsuena.

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNEKO AQUARIUM-ITSAS JAUREGIA: Ehun urtetik gorako aquarium honetara hurbilduko gara eta bisitariek ikusten ez dutena ikusi ahal izango dugu.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

2

Categories: Kresalaren atalak Tags: ,

Bilboko itsasadarrean egongo gara aste honetan

2010(e)ko Uztailak 5 Kresala Iruzkinik ez

Bihar, uztailaren 6an, Bilboko itsasadarrean egongo gara, Bilbotik Portugaleteraino eramango gaituen itsasontzi batean, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

2010eko Manhattan-eko igeriketa maratoia: Jaime Caballero, igerilari donostiarrak, bigarren postua eskuratu du munduko ospetsuenetariko bat den ibilbide honetan. Bere balentria nolakoa izan den eta horrelako ibilbideetan duen esperientzia kontatuko dizkigu.

• Abrako Kanpoaldeko portura hurbilduko gara, SEA SHARK petrolio-ontzia ezagutzeko. Ontzi horrek, 25 mila tona gasoil deskargatu behar ditu hemen. Honelako ontzi erraldoien porturatzeak eta gasoila bezalako materialen deskargak arreta eta profesionaltasun handia eskatzen dute. Kresalan, prozesu hau nolakoa den ikusiko dugu.

Getxo Sea Week: Ekimen horren helburu nagusia bisitariei bertako kostaldeko inguru paregabea erakustea izan zen. Kresala Getxoko kostaldean egiten diren turismo, kultura eta kirol jarduera ugariz osatutako ekimen horretan egon zen.

Zumaiara gerturatuko gara, Aitor Leizarekin olagarroa arrantzatzera.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan

Kresala Armintzara hurbilduko da gaurkoan

2010(e)ko Ekainak 1 Kresala Iruzkinik ez

Gaur, ekainaren 1ean, Armintzara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

BERMEOKO XVI. ARRAIN AZOKA: Duela 10 egun ospatu zen Bermeon Bizkaiko Arrain Azoka garrantzitsuena. Aurtengo lema “Arrainaren garrantzia gaztetxoen elikaduran” izan da.

BILBAO PORTEN BEZEROENTZAKO SARIAK: Bilboko Portuko Agintaritzako Lehendakariak banatutako sarien berri izango dugu. Egun honetan bertan IBEROCRUCEROS konpainiako GRAND MISTRAL ontziak lehen aldiz Getxoko terminalean egin zuen geldialdia ere ikusiko dugu.

STAND UP edo PADEL SURFa: Donostiako Kontxako Badian surf ohol handia eta arrauna batzen dituen surf modalitate hau ezagutuko dugu.

SURF-A KEPA AZEROREKIN.

MAREA-ENERGIA: Energiaren produkzioa olatu eta mareen bitartez Euskadin. Mutrikun energia berriztagarri mota hau martxan jartzekotan daude.

 

Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

 

Pedro García Larragan

Kresala Donostiara hurbilduko da aste honetan

2010(e)ko Maiatzak 10 Kresala Iruzkinik ez

 

Bihar, maiatzaren 11an,   Dosnostiara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:

 

• Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 34. Zikloa: Pelikula hoberenak ikusiko ditugu, itsaspeko arrantzaren munduko txapelduna den Joseba Kerejetarekin hitz egingo dugu, etab.

Gaztelubide Elkarte Gastronomikoaren jatorria, beraien jaki gustukoenak eta abestiak ezagutuko ditugu elkarteko kideen eskutik.

• Belan nabigatzen ikasi nahi al duzu? Hondarribiko Bela Eskolan klase praktiko bat hartuko dugu.

Mikel Erentxun: Donostiako bere txoko gustukoena, bere oroitzapenak eta etorkizuneko planak.

 

Hau guztia eta askoz gehiago Kresalan.

 

Pedro García Larragan

kresala Mutrikura hurbilduko da gaurkoan

2010(e)ko Apirilak 20 Kresala Iruzkinik ez

 

Gaur, gaueko 11etatik aurrera, Kresala saioaren 9. atala ikusi ahalko duzue ETB1ean.

Mutrikutik, besteak beste, erreportaje hauek aurkeztuko ditugu:

 

• Gure erreportaje zabalean, “Jose Luis Azketa Trofeoa” belaontzi estropadan izango gara Getxon.

• Mutrikun ospatutako Berdelaren Egunera hurbilduko gara.

• Mutriku herriaren sorreraren 800. urteurrenaren ospakizunean parte hartuko dugu.

• Sukaldean, Donostiako “Portu Etxe” jatetxeko parrilla ezagunean izango gara.

Bilboko Portuko zamaketariek egiten duten lana ezagutuko dugu.

 

Hau guztia eta askoz gehiago Kresalan.

 

Pedro García Larragan