Artxiboa

‘Axier Muniain’rekin etiketatutako sarrerak

Axier Muniain Angeluko gaueko surf txapelketan

2010(e)ko Irailak 13 Kresala Iruzkinik ez

Gauak sekretu asko ezkutatzen dituela esaten da. Ni neu, aho zabalik geratu nintzen Angelun. Axier Muniain surflari zarauztarrarekin geratu nintzen bertan antolatzen duten gaueko surf txapelketan parte hartu aurretik, ez nuen ezagutzen eta kirolari aparta izateaz gain, “showman” bat dela konturatu naiz.

Aste honetan Kresala ikusten duzuenok Axier Muniain hobeto ezagutzeko aukera izango duzue baina ez hori bakarrik, inoiz ikusi al duzue surf taula bat argiekin? Ikusgarria.

Benetan gomendatzen dizuet, asteartean, larunbatean edo igandean, ezin duzue Kresala galdu.

Unai Etxabe