KRESALA Elantxobera hurbilduko da aste honetan
Bihar, maiatzaren 18an, Elantxobera hurbilduko gara, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Gure erreportaje zabalean, Getariako SANTA ANA BERRIA ontzian itsasoratuko gara antxoaren kanpainan murgiltzeko. Egun oso bat igaroko dugu itsasoan antxoa arrantzaren xehetasun guztiak ezagutzeko.
• QUEEN VICTORIA gurutze-ontzia bisitatuko dugu, duela gutxi Bilbon egindako egonaldia baliatuz. Luxuzko gurutze-ontzia ikusgai, Kresalako ikusleentzat bakarrik.
• JOSE AREGOrekin hitz egingo dugu, hamaika istorio kontatuko dizkigun 101 urteko arrantzale Elantxobetarrarekin.
• Pasaiako ALKARTASUNA dantza taldeak Lekeitioko KAXARRANKA nola dantzatu erakutsiko digu.
• KRESALAko sukaldearen tartean, Sukarrietako Zaldua Jatetxearen parrillan arrain pieza bikainak erretzen ikasiko dugu.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.
