Debara hurbilduko da Kresala aste honetan
Bihar, ekainaren 22ean, Debara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Gure erreportaje zabalean, Hondarribian izango gara 2010eko Espainiako Belaontzi Biraren hasieran. Bi euskal nabigatzaileren, Iker Martínez-en eta Xabi Fernández-en, testigantzak ere entzungo ditugu.
• Euskadiko merkatu eta lonja handienetan egongo gara arrainaren salmenta bertatik bertara ezagutzeko.
• Ureabi: Ume jaioberriek igeri egiten ikas dezakete. 40 eguneko haurrek uretan maneiatzen eta flotatzen ikasten dute.
• Juan Carlos Irizar: Oñatiar pianista eta musikagile emankorra. Bere musika lanen eta itsasoarekiko loturaren inguruan hitz egingo dugu berarekin.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.









