Aste honetan Zarautzen egin zen San Miguel Pro munduko txapelketa ikusteko aukera izango dugu Kresala saioan. Hodei Collazo izango dugu gidari bertan egoten den giroa eta protagonistak ezagutzeko. Munduko speaker onenarekin ere egongo gara eta nola ez surf interesgarriena.
Portugaleten ere izan ginen denboraldiko azken estropada ezin genuen galdu. A zer nolako giroa! Batzuk pozik, besteak triste baina horrelakoa da gure kirola.
Share on Facebook
Gauak sekretu asko ezkutatzen dituela esaten da. Ni neu, aho zabalik geratu nintzen Angelun. Axier Muniain surflari zarauztarrarekin geratu nintzen bertan antolatzen duten gaueko surf txapelketan parte hartu aurretik, ez nuen ezagutzen eta kirolari aparta izateaz gain, “showman” bat dela konturatu naiz.
Aste honetan Kresala ikusten duzuenok Axier Muniain hobeto ezagutzeko aukera izango duzue baina ez hori bakarrik, inoiz ikusi al duzue surf taula bat argiekin? Ikusgarria.
Benetan gomendatzen dizuet, asteartean, larunbatean edo igandean, ezin duzue Kresala galdu.
Unai Etxabe
Share on Facebook
Kaixo,
Ziur aski Txinbito izena burura datorkizue. Ontzi baten izena da. Aspaldian errekatik gora eta behera ibiltzen zen eta orain, berriz ere, horretan dago. Astelehenero Bilbotik ateratzen da eta Portugaleteraino egiten du bidea. Patricia, gidariak, errekako istorio guztiak azaltzen ditu. Gu, kresalakoak han egon gara.
Gehiago jakin nahi baldin baduzue, ikusi Kresala saioa!!!
Share on Facebook
Aupa, Unai Etxabe naiz. Aste honetan Kresala jarraitzen duzuenok Unai Basurkorekin topo egingo duzue. Atzo, Eskoziako lurraldeak igaro zituzten eta nabigatzen jarraitzen dute.
Irten aurretik Pakea Bizkaia berria ezagutzeko aukera izan nuen, zoragarria benetan. Sekretu guztiak ezagutu eta gurekin batera belaontzia alde batetik bestera miatu nahi baldin baduzue aukera paregabea duzue Kresalan.
Oraindik ez ditut tramankulu guztien izenak ikasi baina saiatzen ari naiz.
Saio hontan lan egiteak protagonista asko ezagutzeko aukera ematen digu. Batzuk ezagunak besteak ezezagunak baina denak interesgarriak. Aste hontan arrantzan ibili naiz Mutriku aldean eta Axier Munain surflariak aho zabalik utzi nau. Ezin dut gehiago aurreratu. Hurrengoan gehiago.
Share on Facebook
Abuztuaren 10ean (ETB1) eta abuztuaren 15ean (ETB2), Donostiara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• 1912ko GALERNA: Orain dela ia 100 urte Bizkaiko Kostaldea txikitu zuen ezbehar honen inguruko testigantzak, irudiak eta argazkiak. Bermeon, ia 100 arrantzaleren heriotza gogoratuko dute.
• ORIOKO III. BISIGU EGUNA: Asteburu oso bat, Orioko eran, parrillan egindako bisigua gozatzen.
• KARMENGO AMAREN PROZESIOA SANTURTZIN: protagonistak, giroa ona eta batez ere, itsasoaren zaindariaren jai honen inguruko hamaika istorio.
Guzti horretaz gain, Euskal Herriko Itsas Foroko enpresak ezagutuko ditugu, surf irudiak ikusiko ditugu, …
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Abuztuaren 3an (ETB1) eta abuztuaren 8an (ETB2), Hendaiara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• HENDAIA: EGUN BAT HONDARTZAN: itsasontzian Hondarribiatik Hendaiara, Hendaiako Surf Eskola, Hendaiako turismoa, …
• PLENTZIAKO 71. IGERIKETA ZEHARKALDIA: Bilboko kirol-klubak antolatutako ekitaldi honek 400 igerilari batu zituen. Estatuko bigarren proba zaharrena da hau.
• ARRANTZA-ONTZIEN MATRILULAZIOA HONDARRIBIAN: Hendaia, Hondarribia, Irun, Urrugne eta Biriatouko arrantza-ontziak bertan matrikulatzen dira.
• ANDRES DE URDANETARI OMENALDIA: Ordiziako marinel honen jaiotzaren 5oo. urteurrena. Urdanetak Filipinak eta Amerika batzen dituen ibilbidea aurkitu zuen.
Guzti horretaz gain, Euskal Herriko Itsas Foroko enpresak ezagutuko ditugu, surf irudiak ikusiko ditugu, …
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Uztailaren 27an (ETB1) eta abuztuaren 1ean (ETB2), Bakiora hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• CIUDAD DE SAN SEBASTIAN KATAMARANEAN BIDAIA TURISTIKOA: Donostiako badian zehar ibiliko gara itsasontzi klasiko honetan.
• FORONDAKO AIREPORTUA: Arrain inportazioa. Portu handi bihurtutako aireportua.
• ROXY JAM BIARRITZ 2010: Emakumeen surf munduan, longboard espezialitateko hitzordu garrantzitsuena.
• DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNEKO AQUARIUM-ITSAS JAUREGIA: Ehun urtetik gorako aquarium honetara hurbilduko gara eta bisitariek ikusten ez dutena ikusi ahal izango dugu.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Uztailaren 13an (ETB1) eta Uztailaren 18an (ETB2), Zarautz-era hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• Euskadin urpekaritza eskola asko daude. Bertan beldurra galduko duzue eta Euskal Herriko hondo zoragarriak ezagutuko dituzue. Gu Santurtzin izanga gara urpekaritza klase bat jasotzeko.
• Arraunketa oso kirol gogorra da. Arraunlariek ordu asko eman behar dituzte entrenatzen eta orokorrean ez dute diru askorik irabazten. Horregatik arraunlari gehienek, arraunketaz gainera, beste lanen bat edukitzen dute. Kresalan Kaiku-ko arraunlari baten eguneroko bizitza ezagutu nahi izan dugu.
• Barrika Surf Camp-ean izan gara, surf-a praktikatzen hasi nahi dutenentzat edo bere teknika hobetu nahi dutenentzat leku ezin hobean.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Bihar, uztailaren 6an, Bilboko itsasadarrean egongo gara, Bilbotik Portugaleteraino eramango gaituen itsasontzi batean, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• 2010eko Manhattan-eko igeriketa maratoia: Jaime Caballero, igerilari donostiarrak, bigarren postua eskuratu du munduko ospetsuenetariko bat den ibilbide honetan. Bere balentria nolakoa izan den eta horrelako ibilbideetan duen esperientzia kontatuko dizkigu.
• Abrako Kanpoaldeko portura hurbilduko gara, SEA SHARK petrolio-ontzia ezagutzeko. Ontzi horrek, 25 mila tona gasoil deskargatu behar ditu hemen. Honelako ontzi erraldoien porturatzeak eta gasoila bezalako materialen deskargak arreta eta profesionaltasun handia eskatzen dute. Kresalan, prozesu hau nolakoa den ikusiko dugu.
• Getxo Sea Week: Ekimen horren helburu nagusia bisitariei bertako kostaldeko inguru paregabea erakustea izan zen. Kresala Getxoko kostaldean egiten diren turismo, kultura eta kirol jarduera ugariz osatutako ekimen horretan egon zen.
• Zumaiara gerturatuko gara, Aitor Leizarekin olagarroa arrantzatzera.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook
Categories: Kresalaren atalak Tags: Aitor Leiza, Bilbo, Donostia, Getxo, Getxo Sea Week, Jaime Caballero, Manhattan-eko igeriketa maratoia, Olagarroa, Portugalete, SEA SHARK, Zumaia
Gaur, ekainaren 29an, Mundakara hurbilduko da Kresala, bertatik, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
•Arrantzale afrikarrak euskal ontziterian: azken urteotan, Euskal itsasontzietan dauden lanpostu hutsak beste nazionalitate batzuetako arrantzaleek betetzen dituzte sarritan. Getarian bizi den Senegaldar talde batekin hitz egin dugu beraien esperientzia ezagutzeko.
•TKE liga: 8 entrenatzaileekin hitz egin dugu denboraldi berriaren inguruan.
•SOS: bainu denboraldia: Egun bat hondartzako sorosleekin. Laidako hondartzako sorosleek bizi izandako gertaerak eta esperientziak ezagutuko ditugu.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.

Share on Facebook