Bilboko itsasadarrean egongo gara aste honetan
Bihar, uztailaren 6an, Bilboko itsasadarrean egongo gara, Bilbotik Portugaleteraino eramango gaituen itsasontzi batean, besteak beste, erreportaje hauek aurkezteko:
• 2010eko Manhattan-eko igeriketa maratoia: Jaime Caballero, igerilari donostiarrak, bigarren postua eskuratu du munduko ospetsuenetariko bat den ibilbide honetan. Bere balentria nolakoa izan den eta horrelako ibilbideetan duen esperientzia kontatuko dizkigu.
• Abrako Kanpoaldeko portura hurbilduko gara, SEA SHARK petrolio-ontzia ezagutzeko. Ontzi horrek, 25 mila tona gasoil deskargatu behar ditu hemen. Honelako ontzi erraldoien porturatzeak eta gasoila bezalako materialen deskargak arreta eta profesionaltasun handia eskatzen dute. Kresalan, prozesu hau nolakoa den ikusiko dugu.
• Getxo Sea Week: Ekimen horren helburu nagusia bisitariei bertako kostaldeko inguru paregabea erakustea izan zen. Kresala Getxoko kostaldean egiten diren turismo, kultura eta kirol jarduera ugariz osatutako ekimen horretan egon zen.
• Zumaiara gerturatuko gara, Aitor Leizarekin olagarroa arrantzatzera.
Hau guztia eta askoz gehiago KRESALAn.
