Lau euskal portutan lehorreratu da jada Kresala
Kresala, otsailean abiatu zen itsasoaren inguruko magazina da. Asteartero ikus dezakezu ETB1ean, gaueko 23.00etatik 00.00etara, eta larunbatero (errepikapena) 12.40etatik 13.30etara.
Kresala euskal kostaldeko portu guztietara hurbilduko da, herri horietako bitxikeriak bertatik bertara ezagutzeko. Dagoeneko lau portutan lehorreratu da Kresala: Bermeon, Getarian, Hondarribian eta Plentzian.
Eguraldia beti ez da bidelagun izaten, eta Getarian elur ekaitz baten azpian egin behar izan genuen grabaketa guztia!
Hondarribin (goiko argazkia) eta Plentzian (beheko argazkia) zorte gehiago izan genuen eta eguzkia irten zen!
