EGUNEROKO OHIKERIA
Eguneroko ohikeriak burmuinari gauza berdinak eginarazten dizkio.
Errepikatze horrek berezko dirudien arren eta eskarmentua sorrarazten duela uste izan arren, egia esan ekimenen bat errepikatu izateak ez dakar inolako eskarmenturik, eskarmentua egoera korapilatsu, desberdin edota berriei aurre eginez besterik lortzen ez delako.
Egungo bizitza modernoak burumuinari iturri askotatik elikatu dadin egoera erakargarrietarako bide eta aukera oso gutxi eskaintzen dizkio.
Kaskarkeriarako bidea hezkuntzarekin hasten da. Hezkuntzak haurra ikasketa-ohikerietan murgiltzen du eta ez dio bere barne-gaitasuna garatzen uzten.
Horregatik, inteligentzia-jolas hauetan eraginkortasunez parte hartzeak, jakin-minaren berezko sena pizten du, ideia berriak sorraraztearekiko burmuinean funtsezko zeregina bideratzen duen esparru sortzailea burmuinean iratzarriz.
1 Itauna
Loreak baldin baditut eta lore horietatik 2 ezik besteak krisantemoak badira eta denak tulipanak badira 2 ezik eta denak margaritak badira 2 ezik, zenbat lora ditut guztira ?
2 Itauna.
Gaztelera ez dakien turista ingeles batek jatetxearen menutik hautaketa egin beharra du. Zerbitzaria zain dago eskariak idazteko baina gizonaren arazoa hauxe da: “jan nahi dut” esaten besterik ez dakiala. Bere nahia nola gauzatu zuen ?
3 Itauna
Animalia izan gabe, zerk ditu hankak eta buztana ?
4 Itauna
Roger ingelesa da, Bilbora bere emaztearekin “Roger ingelesa eta bere emaztea” izeneko ikuskizuna aurkeztera etorria. Ikusle guztiak igarkizun bat asmatu behar dute eta asmatuz gero ikuskizunerako doako sarrera dute. Zein da Rogerren emaztearen nazionalitatea ?
Arriskurik hartzen ez duenak.…jai du.
5 minututan saiatu eta…parte hartu ezak !!
Krisiaz baliatu
Edozein toki eta unetan ez dugu krisia hitza baino besterik irakurri, entzun eta esaten. Egoera, 2009ko urte guztian zehar geroago eta txarragorako, okerragorako, joera dakarrela adierazten zaiguna ikusita benetan ere larri azaltzen da, eta beraz, hori guztia aintzat hartuta krisiaz ez den beste gai batzuez jardutea guztiz desegokitzat begitantzea gerta daiteke. Berdin da norekin, non edo zergatik, baina gaur egun erotzen gaituen krisiaz besterik ez dugu hitz egiten.
Lan mundua aldatuz doakigu baina hortaz ez garela ohartzen aitortu besterik ez dago. Iraganean izandako joko-arauak, egun ez dute lana aurkitu eta lanari eusteko baliagarritasunik. Eskoletan eta unibertsitateetan irakaskuntzarako metodologia zaharkituz jarraitzen dute. Irakaskuntza ofizialak ez ditu lan munduan aspalditik enpresek eskatzen dituzten beharrizanak asebetetzen.
Berrikuntzaren aldian gaude. Hala ere, lan mundurako enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta gaitasunen arloei dagozkien berrikuntzak, geroago eta lehiatsuagoak dira. Adibide bat besterik ez aipatzeko “planifikatzen jakitea, harremanak izaten jakitea eta erronkei aurre egiteko jarreren jabe izatea” egun erabat existitzen ez diren eskumenak dira eta, ondorioz, trebetasun horien jabe izan ez egitea da, egia esan, lan mundutik baztertuta gelditzearen arrazoi nagusietariko bat.
Japoniarrek “krisia” hitza ondo zehaztutako ikur birekin idazten dute: “Anabasa” (nahaspila, ordenarik eza, kontrolik eza, araurik eza) eta “Aukera” (denbora eta tokiaren komenientzia).
Egungo jakintza hamabi hilabeterik behin bikoizten da eta, 2010etik aurrera, laurogei egunik behin biderkatuko dela aurreikusten da. Horrek guztiak aldaketa-prozesuan azkartzea ekarriko du, trantsizio gehiago eta krisialdi ugariagoak izanez. Beraz, gure paradigmak aldatu egin behar ditugu eta gogo bizia egonkortasunetik barik aldaketatik lortzen ikasi, ez status quotik, berrikuntzatik baizik.
Historikoki krisialdiak munduan izan diren aldaketarik garrantzitsuenen atari izan direnaren jakitun izan behar dugu, krisi orok aldaketa sorrarazten duelako, aldaketek krisialdi berriak eta edozein krisialditan anabasa kuotak badaude ere aukera berri handiak ere azaltzen direlako.
Tamalgarria gizakia aldaketen aurrean aurkari agertzen denez pertsona gehienak krisia bere ikuspegi ezezkorretik baino atzematen ez dutela ikustea da, beste instantzia batzuetatik aldi kritikoa gainditzeko irtenbideak eskaini eta emateari so egonaz esparru pertsonaletik egoerari aurre egiteko ezer gutxi edo ezertxo egin gabe une oro pasibotasunez kexati agertu eta krisiari probetxua ateratzearen pribilegioa jakitun gutxi batzuen esku uztearen errakuntza nabarmenean eroriz.
Gaixotasun batez hitz eginda bakarrik inork horrelako egoerarik hobetu ezin dezakeen bezala, guk ere ez dugu egoera honetatik irtengo egoeraren larritasunaz etengabe hitz egiteaz baino besterik arduratzen ez bagara.
Zein da beraz krisialdi honetan zehar izan dezakegun abagunea?
Une larri honetatik irteteko ditugun tresnak dira, zalantza izpirik gabe, gure helburuen gune. Oraingoan aurkeztera gatozkizuna gure hazkundearen bidean aldaketa bat besterik izango ez denaren jakitun gara.
Beraz, dagokigun aukera aurkitzea izango da gure erronka, egoera txarrak jasan ezinean dena ez delako egoera onak ikusteko biziko.
Zer gertatuko litzateke euroiborraren kotizazioaz arduratzen garen beste gure baloreen hazkunde eta garapenagatik arduratuko bagina? Gaur inoiz baino gehiago gure barrua landu eta garatzera jo behar dugu, hori delako inolako banku edo gobernuk kendu ezin diezagukeen altxorra.
Sinesmen-sorta hori guztia gure psikologia-egituraren zati dugu eta guk geure buruaz dugun irudia eratzen du. Gure etekina, bai pertsonala, bai profesionala ere, ez da inoiz guk geure irudiari buruz duguna baino jasoagoa izango. Geure buruarekiko dugun irudiak termostato bezala dihardu eta ekintzak eta emaitzak zehazten ditu.
Krisialdia aukeran bihurtu nahi duen edozeinek gogoan beti izan behar duen itauna honako hauxe da: arreta zertan izan behar dut? Itaun horri dagokion erantzuna bera, aipatutako aldaketa horretan oinarrizko arloetariko bat dugu, egiten ditugun gauzak beti era berdinean egiten jarraitzen baldin badugu, emaitzak, ezinbestean, beti berdinak izaten jarraituko dutelako.
Hobetu ahal izateko jarreraz aldatu beharra dugu baina baita trebetasuna ere. Jarreraz hobetzeak bakarrik ez garamatza eraldatzera. Trebetasunen hobekuntzak berak bakarrik ere ez du eraldatze horretan inolako arrakastarik bermatzen.
Egia esan, ezer egin ezean ez dugu hobetzerik. Eta hobera egiten ez duen guztiak, txarrera dagi. Hobetzeko ohiturak, estrategiak, norbere inputak aldatu beharra dago.
Geurea dugun kultura eta mentalitateari jarraiki ditugun buru baldintzapen ugariak ezabatu egin behar ditugu.
Eraldatzeak aldez aurreko norberaren barne eraberritze prozesua eskatzen du, gure auto-prestakuntza prozesuaren sakoneko berregituratzea. Azken finean, norbere baitako birlantzea eskatzen du. Eraldatzeak tresna berriak eskuratzeko edota tresna horiek berrasmatu ahal izateko gure hautemate eta ikasketarako etenik gabeko eguneratzea eskatzen digu.
Mundua ez dago dakianaren esku, ikasten duenaren esku baino. Zerbait dakienak agian zaharkitutako zerbait besterik ez daki. Ikasiz dabilena eraberritzen dabil. Berrikuntzak ez du informatika –eta/edo elektronika– eta teknika-arloetara bakarrik mugatu behar. Berrikuntzak krisialdietan gelditzen zaigun abantaila bakarra dugun era azkarrago batez eta askoz gehiago ikasteko baliagarri liratekeen trebakuntzak geureganatzeko metodo, prozesu eta/edo tresnen berrargitaraldia dakar.
Hain aldaketa ikaragarriak diren gizarte honetan, eskura dugun informazioak informazio hori jaso, prozesatu eta geure egiteko ohikoa dugun gaitasuna erabat gainditzen du. Horrek guztiak neke fisiko eta mentala sortu eta arreta bizi edo luzea dakarten zereginak eragindako estresaren aldi kritikoa dakar. Burmuina erabiltzen ikasten ez denez, ez dago oldozmen estrategikorako eta ikasketarako ikasbide egokirik. Aipatutako ikasbide horien gabeziak burmuinaren gaitasun sortzailearen probetxurik eza dakar eta horren ondorioz burmuinaren indarra erabili beharra.
Egokitzen jakitea da gakoa. Garapen intelektualerako eta ikasketa aurreratuetarako ikasbideak edozein ikasle, langile, profesional edo exekutiboren etekin intelektuala gehitzeko teknikak dira eta ondoren zehazten diren sei zutabe tematikotan oinarritzen dira:
Irakurketa erraz ulerkorra
Jakintza arlo desberdinetan, egungo berriak biharko ezagutza zaharkituan eraldatzen dira. Informazioaren aro berrian, testuak ehuneko geometrikoan hasiz doazen bitartean eta gure irakurketa-trebetasunak berdintsu jarraitzen duten edota, sarritan, gutxitzen doazen bitartean, egunak 24 ordu berberak besterik ez ditu. Aldaketa bizkordun aldi hauek, lehiakortasun mailari eusteko etengabeko eguneratze iraunkorra eskatzen dute. Ikastaro arin eta eraginkor honen bitartez, gutxienez, gure irakurtzeko abiada ulerkorra, kontzentrazio mailak erabat goratuz, laugatik biderkatzea lortu ahal izango dugu.
Oroimen –eta konzentrazio– garapena
Ez dago oroimen txarrik edo onik, dena izaten da bere antolaketaren araberakoa. Proposatzen dugun ikasbideak, burmuinaren ezker hemisferioarena den ideien asoziazioa eskumakoan nagusi den irudi mentalen ekoizpenarekin elkartuz optimizatzen den erretentzio sakona sortzen du. Jasotzen ditugun estimulu mordoen aurrean, kontzentrazio-teknikak erabiliz osagarria dena baztertu eta funtsezkoa dena hautatzea ahalbidetu dezan ikas-metodoa menperatzea ezinbesteko neurria da. Tresna horien arteko elkarrekintzak ahaleginik txikienarekin prozesu intelektualean kalitaterik gorena garatzea ahalbidetzen du.
Oratoria eta idazkera
Ikasketetan zein lanean helburu limurtzailez elkar komunikatzen garen egoerak era askotakoak izaten dira: idatziak, monografiak, negoziazioak, elkarrizketak, eztabaidak, hitzaldiak, etab. Komunikatzen jakitea emaitzak lortzeko biderik funtsezkoena da. Ez da inor bere izanagatik edo dakianagatik baloratzen, adierazpenerako duen gaitasunagatik baizik. Ez dugu komunikatzailearen buruaren barnean bere bertute, asmo edota ezagutzak aztertu ahal izateko zuzenean sartzerik. Ezinbestekoa da norabide bitan aurrera egitea: Bat, barrualdera: gabeziak bertute bihurtu eta indar-guneak sendotzeko erabat behar-beharrezkoak diren ezagutza eta norbere adierazpen trebetasunen auto-ezagutza. Bestea, kanpoaldekoa, baliabideak helburu zehatzetara bideratzeko, batez ere komunikazioa arrakasta-abagune zein porrot-mehatxua izan daitekeelako.
Inteligentzia aplikatua
Arazoak dira gizakiak duen inteligentziaren benetako motorrak, adimena arazo horiek atontzeko tresnarik egokiena den bitartean. Arazorik gabeko bizitza batek ez du inolako bizigarririk. Behaketarako trebetasunak garatzeko diseinatutako ikasbide baten bitartez, arazo ditugunak aukera bihurtzeko eta ideiak sortarazteko kreatibitatea ideia horiek egia bihurtzeko estrategiekin koordinatuz, lan munduan teknologia iraultza eraginkortasunez gauzatzeko proiektuen mundu dinamikoan sartu gaitezke. Proposamen berri horrek egungo hezkuntza entziklopedikoaren izaera gainditu egiten du, ikasketen kontzeptua emaitzak lortzea ere badelako.
Programazio neuro linguistikoa
PNL gure zentzumenen bitartez jasotzen dugunaren ikasketa da (ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena), hau da, mundua nola ikusi hala antolatu eta gure zentzumenen bitartez kanpo mundua nola berraztertu eta iragazten dugun. Gainera, PNLak lengoaiaren bitartez munduaren gure irudipena besterenganatzea bideratzen duten prozesuak ikertzen ditu. Beraz, teknika eta tresna zehatzen bitartez, norbere hazkunderako eta pertsonen arteko harremanen hobekuntzarako trebetasunak garatu eta aintzatestea ahalbidetzen digun aplikazio praktiko bat da. Baina, batez ere, era objektibo batez besteen pertzepzioa eta baita gurea ere ezagutzea ahalbidetzen digu.
Kontuz! Mugimenduekin adi ibili !!!
Gorputz-lengoaiak, keinuz edo mugimenduz adieraztera ematen duzun guztia besterik ez dena, zure baitako sentimenduak edota hitz egiten zauden pertsonarekiko duzun pertzepzioa erabat salatzen dizkizu.
Pertsona batekin edo batzuekin berbaz zabiltzanean, zure jokabidearen bitartez hainbat zeinu eta mezu igorri eta islatzen dituzu.
Beraz, arretaz jardun eta hurrengo datuoi probetxua atera iezaiozu zure lan-bizitzan zein bizitza pertsonalean ere, onura handiko izango dituzulako.
KEINU BAKOITZAREN ADIERAZPENA
Masailezurra laztantzea: Erabakiak hartzen egotea.
Atzamarrak gurutzatzea: Nagusitasuna/Aginpidea.
Belarriari tiraldia eman: Segurtasunik eza.
Berantz begiratu: Entzuten denaz sinesmenik ez izatea
Eskuak igurtzi: Ezinegona
Sudurra estutu: Ezezko ebaluazioa
Atzamarrekin mahai gaina jo: Ezinegona
Eskuekin burua atzetik helduz jesarri: Norbereganako konfiantza eta nagusitasuna
Burua makurtu: Interesa
Eskua zabalik izan: Zintzotasuna eta argitasuna
Zuzen ibili: Konfiantza eta segurtasuna
Eskuak gerrian jarriz gelditu: Jarrera egokia
Ilearekin jolasean: Norbereganako konfiantzarik eza.
Azazkalak jan: Segurtasunik eza edo nerbioak
Burua esku artean ipini: Gogaitasuna
Orkatilak batu: Beldurra
Leporantz eskuak elkarri heldu: Haserre, amorrua,frustrazioa eta beldurra.
Hankak gurutzatu, oina kulunkatuz: Gogaitasuna
Besoak paparrean gurutzatu: Babes-jarrera.
Sorbaldak makurtuta ibili: Abaildura
Eskuak matrailetan: Ebaluazioa
Begia igurtzi: Zalantzak
Sudurra apurren bat ukitu: Gezurra esan, zalantza edota zerbait arbuiatu.
JAKINGARRI BATZUK
Hitz egiteko begiak erabil itzazu
Begiak arimaren leiho dira. Besteen begietara garbiro begiratzen duena, pertsona segurua, lagunkidea, heldua eta jatorra da. Begiek eta begiradak poza, etsipena, artegatasuna, tentsioa, ardura, estimua edo itzala bezalako emozioak adierazten dituzten heinean asko adierazten digute. Begien bitartez sarri askotan besteek zertan dabiltzan, zer pentsatzen dabiltzan, jakiterik izaten da. Horregatik, elkarrizketetan lagungarri bikain izaten ditugu.
Eskuen erabilera egokia
Zure eskuak zuk adierazitako hitzen osagarri bikainak izan daitezke, zure elkarrizketari indar gehiago emanez. Ez itzazu alferrik erabili eta are gutxiago zure solaskideari arreta galarazteko gauzarik egiteko. Bestalde, ez itzazu indarkeriaz erabili, beste solaskidearen aurpegira hurbilduz.
Kontuz zer ukitzen duzun
Inoren lepoan zapladak emanez edo besoetan behin eta berriz ukituak eginez, deigarri gertatzeko edo, diharduten pertsona asko daude. Laztana adieraztea ona da, baina besteenganako beharrezkoa den itzala ere adierazi behar izaten da. Erakutsi iezaiozue dagokien itzala behar ez dela ukiturik egin gabe. Ukituz gero erabat desatsegin aurkitzen diren gizakirik ere badago, kontuz ibili. Baina ez ezazu eskuak poltsikoetan dituzula hitzik egin ere, horretara jarduteak heziera txarra eta axolagabetasuna adierazten dituelako.
Ezinegona edo gogaitasuna adierazten duten keinuak
Jarrera fisikoa arimak sentitzen duenaren erakusle da. Inork elkarrizketa baten interesik adieraziz gero, bere keinu eta portaerarengatik besteek erraz antzemango dute. Urduritasunez mugitu edo altxatzeak, hankak gurutzatu edo gurutzatu gabe izateak, jarlekuan mugitu edo erlojuari etenik gabe begiratzeak gogaitasuna adierazten du eta begirunerik eza handiaren erakusle da. Ordua begiratu behar izatekotan besteenean ikusi.
Jesartzen ikasi
Lasai jesartzen ikasi eta entzuten denean egoki portatzen jakin ezazu. Elkarrizketan jesarrita zauden bitartean nekatu ez zaitezen zure gorputzaren pisua era berdintsuan banatu ezazu. Jesarlekuaren aurrealdean baldin bazaude, ahalik eta arinen joateko asmoa duzula adierazten duzu. Jarreraz etengabe aldatzen bazabiltza, gogaitzen zabiltzala oihukatzen zabiltza. Elkarrizketan zehar hankak etengabe aldatzen badituzu, solaskideak deseroso, irritu, urduri, nekatuta edo gogaituta zaudela ulertuko du. Ahotsa hobeto erabili eta hobeto arnasteko, jarrera erosoan eta lasaian izan zaitez.
Begiradaren kontrola
Hizketan zaudenean, ez zaitez beste toki batzuetara begira egon: leihora, sabaira, behera edo atzamarrak garbitzen ibili. Ez iezaiezu hiztunaren zapatei, frakei, alkandora edo orrazkerari era morboso eta kuxkuxeroan begiratu. Begiradari eutsi iezaiozu, baina begirunea larregi finkatu gabe: horrela eroak dihardute. Edozelan ere, psikologikoki nekatu gabe luzaroan norbaitengan begirada ezarri nahi baduzu, begitartera begira iezaiozu. Bestearentzako ez dago alderik.
Aurpegiko espresioen kontrola
Barre egin ezazu ! Elkarrizketan zehar irribarre zintzo eta jatorrak txertatzeak konfiantza, poza eta jarrera ona adieraztera ematen du. Hala ere, ez larregirik. Sarritan barre egiteak ohiko keinua imintzio itxurako bilakatu dezake eta zerbait hutsala, hutsa eta inkariotuaren irudia eman. Ezpainak larregi estutzeak gure hiztunak dionarekiko zalantza edota konfiantzarik eza dugula sala dezake edota benetan sentitzen edo uste duguna adierazten ez gabiltzana ere adieraztera eman dezake.
Ondorioak
Hemen irakurri duzun guztia gorputz-lengoaia edota “ez hitzezko” lengoaia izenekoaren gaiari buruzko zati txiki bat besterik ez da. Interesa sortze asmoz idatzi dugu. Jakina, irakurritakoa gaurtik aurrera erabiltzen hasi zaitezke.
Besterik galdetu nahiko bazenigu, aurrera !!!




