Zer da errealitate areagotua?
Errealitate areagotua GPSa, Iparroratza eta Interneterako konexioa baliatuz funtzionatzen duen teknologia da. Teknologia horren bitartez, zure telefono mugikorrarekin inguruan dituzun interesgune ezberdinak ikus ditzakezu, kameraren bitartez edo maparen gainean. Errealitate areagotuak nola funtzionatzen duen hobeto ulertu nahi baduzu, ondoko bideoa ikus dezakezu.
Nola eskuratu dezaket IBIL2Dren aplikazioa?
IBIL2D saioaren errealitate areagotuko aplikazioa Layar nabigatzailearen bitartez egongo da eskuragarri. Horretarako, lehenik eta behin Layar aplikazioa deskargatu behar duzu zure “smartphone”an.
Nondik deskargatzen da Layar aplikazioa?
- Android: Ireki ezazu “Market” aplikazioa eta bilatu “Layar” hitza. Bilatu duzunean, instalatu ezazu. Nahiago baduzu, ondoko QRcodea jarraituz egin dezakezu errazago.
- iPhone: Ireki ezazu App Store aplikazioa eta bilatu “Layar” hitza. Bilatu duzunean, egin klik “Instalatu” dioen botoitxoan. Nahiago baduzu, ondoko QRcodea jarraituz egin dezakezu errazago.

Nola bilatu dezaket IBIL2Dren kapa Layar aplikazioan?
Behin aplikazioa deskargatu duzula, Layar aplikazioa abiarazi behar duzu. Ondoren, bilatu “IBIL2D” gako hitza eta has zaitez nabigatzen.
Interneteko konexioa ezinbestekoa al da?
Bai, Layar aplikazioan datuak atzitzeko ezinbestekoa da WIFI edo 3G konexioa izatea.


