Xareta eskualdean
Astelehena, Ekaina 13th, 2011
Joan den asteburuan Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi herriek osatzen duten Xareta izeneko lurraldean egin dugu ibilbidea.
Tren ttipian igo gara Larrun mendira eta handik Erdi Aroko bideari jarraiki iritsi gara Sarara.
Lapurdi eta Nafarroa Garaiko mugan barrena, II. Mundu Gerrako iheslariek Comete Sareari esker erabiltzen zuten bidea hartu dugu Zugarramurdira iristeko
Bertan, Sorginen Museoa bisitatzeko aukera izan dugu eta, bide batez, inguru hauetako jakirik ezagunena dastatzeko probestu dugu bisita: Zikiroa.
Xaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “gorde lotura honela” ibilbidearen GPX fitxategia deskargatzeko
Tags: comete sarea, gaueko lanak, kontrabandistak, larrun, mendia, mugalariak, sara, tren ttipia, xareta, zikiroa, zugarramurdi



Leku honetan asteburua oso ona pasatu ahal duzu eta bere paisaia naturala bisitatu.Hemen gozatzeko,leize ospetsu horietaz (Zugarramurdi eta Sara)ikusi beharko zenituzke.
Dokumental honetako herrietatik, bakarrik egon naiz Zugarramurdin, leizeetan eta sorginen museoan, baina dokumental hau ikusi ondoan gogoa daukat Zugarramurdiko muga pasatzeko.
Arina eta polita!
Bideoan gauza bat nabaritu dugu faltan: zikiroa.Bideoaren alde gastronomikoa.
Lau bideo ikusi ditugu: Txindoki, Baztan, Urbasa eta hau. Oso bideo interesgarriak dira, oso polita aurkezten dute. Edizio ona. musika bikaina. Leku hauek bisitatzeko gogoa ematen du.
Ibilbide zinez polita. Interesgarria, baina, beharbada, Paul Fagoagari egindako elkarrizketa emankorragoa izan zitekeen.