Urbasa, iparraldetik hegoaldera
Joan den larunbatean Nafarroako paraje ederrenetako batera jo dugu IBIL2D telebista saioan. Urbasako Parke Naturalean ibili gara, bertako txoko interesgarrienak ezagutzeko.
Iker Flores Urdiaingo txirrindularia izan dugu bidaide eta hark egin ditu gida lanak, Urederrara bidean dauden sekretutxoak erakutsiz. Besteak beste, Morterutxo izeneko ibilbidea ezagutu dugu (ezinduentzako bereziki prestatuta dagoena), baita garai bateko ikazkinen lanbidea eta Urbasako kanpina ere.
Arrasotik igaro, Urbasako gazta dastatu eta zaldi gainean ibilbidearen zati bat egin ostean, Urederra ibaiaren sorburura iritsi gara. Turkesa koloreko urak dituen iturri hau inguruetako interesgune arrakastatsuena da, turista eta ibiltari ugari iristen baita bertara. Eta, amaitzeko, Bakedano herrian izan gara (Amezkoako bailaran) bertako bizilagunekin hizketan. Haiek erakutsi digute Nafarroan ere badela hondartzarik: “Zudaireko Playa”.
Xaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “gorde lotura honela” ibilbidearen GPX fitxategia deskargatzeko
Tags: amezkoa, andia, bakedano, gazta, ibilbide irisgarria, ikazkinak, iker flores, kanpina, morterutxo, onddoak, parke naturala, perretxikoak, sakana, txondorra, udederra, urbasa



Asko gustatzen zait.Motza da,baino interesgarria da.
Paisaiak oso polita dira eta istorioak ez dira oso ezagunak eta horregatik interesgarriak dira.
Oso onak dira erreportajeak osoak. Urbasakoa gustatzen zait baina uste dut Urbasa oso haundia dela eta ezin da sartu dena 30 minutuetan, hala ere gustatzen zait.
Ez dago eskubiderik! Bideoan gaztelaniaz. Sakanako eskualdean jende euskaldun asko dago!
[...] Urbasatik ibilbide bat [...]